Julian Regulez Torrea agenteak dio, Estatu kolpe faxistaren ondorioz eta Irungo Fronte Popularraren aginduz, Julio Padilla, Julio Campo, Manuel Topete, Mateo, Casado eta Jesus Vargas agenteak komisaldegian atxilotu zirela. Eragin gogorra izan zuten bonbardaketek biztanlerian. Biktima zibil eta Haserreak bultzatuta, egunero gerturatzen ziren bizilagunak polizia-etxe ingurura. Errepublikaren aldeko agenteek atxilotuak Donostiara bidaltzeko kudeaketa lanak martxan jarri zituzten, giroa lasaitu zedin.
Aldiz, su-bonbekin bonbardatu zen Irun irailaren 3an. Bonbek hiriaren txikizioa eta sutea martxan jarri eta miliziano talde bat atxiloturiko agenteen bila joan ziren. Komisario buruaren baimenarekin, Mateo agentea izan ezik, gelditzen ziren funtzionarioak Behobiako lehen lerrora eraman ziren. Bertan hil zen Julio Padilla Hermosilla agente atxilotua. Besteek ihes egin zuten.