Martxoa: Partit Republicá Català alderdiaren izenean, Conferència d`Esquerres hitzaldian parte hartu zuen. Bertan sortu zen Esquerra Republicana de Catalunya alderdia.
Apirila: Apirilak 12ko hauteskundeetan Bartzelonako zinegotzi hautatu zuten. 14an, alkatetza hartu eta errepublika aldarrikatu zuen Katalunian. 16an, Bartzelonako gobernadore zibil izendatu zuten.
Ekaina: Gorteetako diputatu hautatu zuten Bartzelonako probintziatik eta Esquerrako taldearen burua izan zen. Aktiboki parte hartu zuen Errepublikako konstituzioaren eraketan eta Núriako Estatutuan. 1931ko azarorik 1934ko urtarrilera “La Humanitat” egunkariko zuzendaria izan zen, ERC barnean.