Irun, Hondarribia, Hendaia, Bera eta Lesakako bizilagun talde batek osaturiko talde memorialista da Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan.
Elkartea 2018an sortu zen, Irungo atxilotze gunei buruzko ikerketa aurkeztuz. Baita ere, Kepa Ordoki, Gernika Batailoiko Komandantearen heriotzaren XXV. urteurrena oroitaraziz.
Bidasoa bailaran askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu edo bizitza eman duten pertsonen oroitzapen historikoa berreskuratzea, eta hauen ideiei duintasuna ematea eta zabaltzea, da elkartearen helburua nagusia. Gizatalde ezberdinei aurpegia jartzen lan eginten du Kepa Ordoki – MHB elkarteak.
Oroimen historikoak eskatzen duen errespetua ezinbestekoa da, herrien etorkizuna eta pertsona aske eta solidarioen garapenerako. Horregatik, elkarteak egiaren berreskuratze eta zabalpenean lan egiten du. Ikerketak, argazki, informazio edo testigantzen dibulgazioa, jardunaldi memorialistak eta behar beste diren ekintzak gauzatzen dira. Modu honen bidez lortuko da bakarrik errepresaliatu eta armekin isilaraziak izan ziren pertsonen aldeko justizia egitea.
Elkarteak 1936ko altxamendu faxistaz gain, frankismoa eta trantsizioa deituriko epe historikoak aztertzen ditu. Hau da, 1936tik 1978ra. Beti ere, tokiko ikuspuntua eskainiz jorratzen diren gaiei.