Trukaketak II: Avenida zubian entregaturiko lehen 41 presoak
1938ko urtarrilaren 14an, Errepublikako Ministroen Kontseiluak matxinatutako 200 militar beste 200 militar leialekin trukatzeko proposamena onartzea erabaki zuen. Nazioarteko Gurutze Gorriak proposatu zuen preso zeuden militarren trukaketa.

Trukaketak 41 presorekin hasi ziren. Hendaian, Errepublikako kontsulari entregaturiko espedizioa beste muga batean askaturiko 41 matxinaturekin ordezkatu zen. Hala ere, hurrengo ordezpenak kondenatuek ezagutzen ez zituzten arrazoiengatik geldiaraziz joan ziren.

Otsailaren 26an, negoziaketek geldirik jarraitzen zuten eta, bitartean, exekuzioek aurrera jarraitzen zuten. Martxo amaieran, 278 gizon gehiago bizirik askatzea espero zen, baina gestioak eten egin ziren. Etenak presoen kezka eta etsipena nabarmen areagotu zuen.

Lehen 41ak

Irungo mugan entregatutako lehenengo 41ak euskaldunak ziren, asko EAJkoak. Xehetasunak José Estornés Lasak jaso zituen, ‘Gudaris en la guerra. Vida y Muerte en Euzkadi, Asturias, Cataluña’ liburuan publikatzeko.

Trukaketa iruditan

Antzeko trukaketa baten irudiak. Irudietan ikusi daitekeenez, lehenik, presoak Hondarribiko Concha hotelera eramaten dituzte. Azkenik, Irungo Avenida Zubira.

Trukatutako gudariak

1938ko urtarrilaren 22an, Irungo Avenida Zubian, Gurutze Gorriaren begiradapean, 41 presoren trukea burutu zen. 41 izan ziren alde bakoitzeko. Errepublikazaleak honako hauek dira:

  • Juan Berecipar, Txapa, kapitaina
  • Miguel Ajarnaute Larrea, komandantea
  • Victoriano Alonso Martín, kapitaina
  • José Alonso Diez
  • Eusebio Barriola Irigoyen
  • José Antonio Bilbao Arnaute
  • Sabino Bacigalupe Antolanz
  • José Estornés Lasa, komandantea
  • José Gorroñogoitia Sanz, komandantea
  • Vicente Errazti Albizu
  • Vicente Eguía Sagarduy, kapitaina
  • Antonio Corta Ayestaran, tenientea
  • Joaquín Fernández de Olloquiegui, kapitaina
  • Andrés Gárate Umérez
  • Ramón Fuego Fanjul
  • Pedro Canal Gordo
  • Juan Elorza Guridi
  • Vicente Cenella Balbino
  • Eduardo Delgado Pérez
  • Nicolás Canseco Fernández
  • Domingo Carrarte Ajo
  • Martín Andonegui Arrázola, kapitaina
  • Justo Antoñanzas Agote, tenientea
  • Gabriel Arana/Alonso Basabe
  • Ricardo Aspiritxaga Murua, kapitaina
  • Juan Bilbao Aguirre, kapitaina
  • Juan Berecibar Ercilla
  • José Elósegui Odriozola, kapitaina
  • Lucas Blanco González, tenientea
  • Agustín Cuesta Cuesta
  • Juan Espinosa Sagarduy, kapitaina
  • Juan Etxeberria Eguzkiaguirre, kapitaina
  • Pio Hernández/Fernández de Hurtado, kapitaina
  • Fernando Echegoien Echeberria, komandantea
  • Emilio Frutos Hornilla
  • Manuel Carabias Aldecoa
  • José Mª Cortajarena Uranga
  • Rafael Calvo Leturia
  • Antonio Casado Rodríguez
  • Esteban Chapartegui Goenaga
  • Sandalio Burzaco Vázquez
  • José Cuesta Sanz

Irailaren 8an ondorengo gudariak trukatu ziren. Bertan daude Euzkadi aldizkariko hiru kazetari.

  • Castor Abascal Igunza
  • José María de Barrenechea Artamendi
  • Francisco de Bidarte Llorente
  • Ignacio Fernández Calle
  • Ignacio Lasarte Arana
  • Manuel de Michelena Oyarzabal
  • Félix Paniagua Peña
  • Santiago Zarranz Echevarría
  • Jesús Gáriz
  • Roberto Alonso Parra
  • Fulgencio Barrutia Aliztondo
  • José Manuel de Epalza Aranzadi
  • Victorino Gutiérrez Solano
  • Domingo de Lejárcegui Larrondo
  • Manuel Noguera García
  • Antonio de Urrestarazu
  • José María Cazaña Langa
  • Yon Abásolo

Iturriak:

  • La represión franquista en el País Vasco. Cárceles, campos de concentración y batallones de trabajadores en el comienzo de la posguerra. (2015). Ascensión Badiola Ariztimuño.

 

  • Primer Canje de Gudaris. El Blog de Iñaki Anasagasti – Los blogs de DEIA. (2020 – 05 – 11). Iñaki Anasagasti.