Foru kaleko 5. etxea 1883an eraiki eta 1939an berreraiki zen. Gerora vinos y licores Arocena bilakatu zen lokala, farmazia izan zen urte luzez. 1936ko urriaren 10ean, CEDAko militantea zen Vicente Zaragüeta farmazialariari gunea okupatzeko baimena eman zitzaion.
Iruditan ikusten den moduan, hilabete bat lehenago dendaz denda ibili ziren soldadu matxinatuak, ahal zutena bereganatuz, merceria “Juanita”ren kutxa izan daitekeena esaterako.