Vallespín lerro defentsibotik ezkutuan gelditu da Mokozorrotzeko gunea. Fisikoki ezkutuko gunea izan arren, bertan egondako esklaboek San Maximilianoko meatzea eta inguruko fortifikazioak zituzten xede.
Bertan ezarritako ingeniarien konpainiarentzat hainbat batailoiek egin zuten lan: 1939 – 1941 artean, fortifikazioen lehen batailoia; 1940an, 38. BDST-a; eta gerora berrogeita bigarrena. BDSTak soldadu errepublikanoek osaturiko taldeak ziren.
Meatzearen egitura baliatu zuten inguruan bunkerrak eta errepideak eraikitzeko, 1941 eta 1942 urteen artean. Eraikuntza hauek aliatuen balizko sarrera jasateko eraiki zituzten.