📑 Iaz Izan zirenak eta izango direnak proiektua garatu genuen. Altxamendu eta altxamendu ostean Bidasoko emakumeak izan zuen rola ezagutzeko xedea jarraituz, artxibategi, liburu eta lan akademikoetara jo dugu dibulgazio lan bat sortzeko.
Errepresio kasuak edota erresistentzian aktibo izan ziren emakumeen jazoerak jaso ditugu, guztira ia 150 kasu jaso arte.
Kasu bakoitza izanzirenak.eus web gunean jaso dugu eta heldu den asteetan jazoera hauei zabalpena ematen hasiko gara. Aste bakoitzeko bi kasu zabalduz, astelehen eta ostegunetan.
Gustuko izango duzuelakoan, klik egin irudian, sartu izanzirenak.eus web gunean eta hasi kontsultak egiten.