Martxoak 26ko goizeko zortzietan iritsi zen Von Moltkeren gorpuzkiak zeramatzan trena Donostiara. Segizioaren parte ziren Von der Schulenburg, hileta elizkizunak antolatzeko ordezkaria; Tesmann, Espainiako alderdi Nazionalsozialistaren burua; eta familia.
Donostian, gobernadore zibila eta “mugimenduaren buru probintzialak” artatu zuen Madrildik iritsitako trena. Bertan zeuden ere, hiriko alkate eta zinegotziak, Bilbo eta Donostiako kontsul alemanak, Gipuzkoako alderdi nazionalsozialistaren burua, edota eskola alemaneko zuzendari, irakasle eta ikasleak, besteak beste.
Trena iritsi zenean, bat egin zuten segizioko kide eta geltokian bertaratuek. Hilkutxari hainbat lore-koro jarri eta Irunerantz jo zuen trenak “Mi buen camarada” doinupean. Segizioarekin bat egin zuten Donostia eta Bilboko kontsul alemanek.Â