Lore eskaintza herrikoia Kandido Sasetaren heriotzaren 86. urteurrena oroitarazteko

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:3 mins read

Heldu den asteazkenean 86 urte beteko dira Kandido Sasetaren heriotzaz. Euzko Gudarosteko Lagun Gudalburua oroitarazteko intentzioz, lore eskaintza herrikoia burutuko du Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, otsailak 25ean, Hondarribiko hilerrian.

Continue ReadingLore eskaintza herrikoia Kandido Sasetaren heriotzaren 86. urteurrena oroitarazteko

Kepa Ordoki – MHB elkarteak Pequeña Velocidad esparruaren Memoria Demokratikoaren gune izendapena Ministroen Konseilura helaraztea eskatu du

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:2 mins read

Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzari bidalitako izendapen eskaera jaso dute, Raquel Sanchez, garraio ministroak eta Iñaki Arriola, garraio sailburuak. Bertan, Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Pequeña Velocidad kontzentrazio esparruaren Memoria Demokratikoaren gune izendapena «Ministroen Kontseilura eramatea», eskatu da.

Continue ReadingKepa Ordoki – MHB elkarteak Pequeña Velocidad esparruaren Memoria Demokratikoaren gune izendapena Ministroen Konseilura helaraztea eskatu du

ADIERAZPENA: Kepa Ordoki komandantearen heriotzaren XXIX. urteurrena

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:3 mins read

Urtea bukatzear dagoelarik, une ezin aproposa dugu bilana egin eta Kepa Ordokiren hobiaren aurrean gauzaturiko lana oroitarazteko. 2022. urtea Komandantzia aldizkariaren urtea izan da. Urteetako ikerketa lana aldizkari bilakatu dugu, eta eskualdeaz ikasitakoa gizartean errotzen hasia da.

Continue ReadingADIERAZPENA: Kepa Ordoki komandantearen heriotzaren XXIX. urteurrena

29 urte Kepa Ordokiren heriotzaz

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:2 mins read

Astelehen honetan, azaroak 28, Kepa Ordokiren heriotzaren XXIX. urteurrena bete da. Hori dela eta, Gernika Batailoiko komandantearen izena duen talde memorialistak oroimen ekitaldia antolatu du. Heldu den larunbatean, xumetasunez oroituko du Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak urteurrena. Topaketa 12:00etan burutuko da Hendaiako hilerrian.

Continue Reading29 urte Kepa Ordokiren heriotzaz

Kepa Ordoki MHB elkarteak Pequeña Velocidad kontzentrazio esparrua Oroimen Demokratikoaren gune izan daitekeela ohartarazi dio Irungo Udalari

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:7 mins read

Bidasoako talde memorialistak kontzentrazio esparrua Oroimen Demokratikoaren gune izateko eskaera luzatu dio Espainiako Gobernuaren Oroimen Demokratikoaren Estatu Idazkaritzari.

Continue ReadingKepa Ordoki MHB elkarteak Pequeña Velocidad kontzentrazio esparrua Oroimen Demokratikoaren gune izan daitekeela ohartarazi dio Irungo Udalari

Kandido Saseta eta Telesforo Monzoni “gorazarre” egiteko ekitaldia sortu dute

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:4 mins read

Olaso Dorrea Fundazioak eta Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkarteak indarrak batu dituzte, Kandido Sasetaren heriotzaren 85. urteurrenean zein Gudarien eginak olerki bildumaren publikazioaren 75. urteurrenean. “Saseta, Monzon eta Gudarien Eginak” izeneko bi poesia eta kantu emanaldi antolatu dituzte Hondarribia eta Bergaran.

Continue ReadingKandido Saseta eta Telesforo Monzoni “gorazarre” egiteko ekitaldia sortu dute

Gernika eta Irun, matxinatuek bonbardaturiko bi herri

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:5 mins read

Eskualdeak jasan zuen matxinadaren 86. urteurrena Gernika Batzordearekin batera oroitaraziko da, oroimen jardunaldi baten bitartez. Irailak 1ean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Irungo Palmera Montero guneko 5. gelan. Bertan, Gernika eta Irungo bonbardaketei buruzko azalpenak eskainiko dira, Gernika Batzordea. 1976tik kontakizun kaleidoskopioa eraikitzen dokumentala eskaini aurretik.

Continue ReadingGernika eta Irun, matxinatuek bonbardaturiko bi herri

Jaioterrira itzuli dira Leon Iruretagoyena alkatearen errautsak

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:4 mins read

1904 – 1909 eta 1912 – 1920 urteen artean Irungo alkate izandakoaren errautsak Irunera itzuli dira, Mexikon hil eta 82 urtera. Aldi berean, María Salles Alberbide emaztea, Juana Iruretagoyena alaba eta Francisco Tomás Rentería suhiaren errautsak Blaiako familiarteko hobian gordeko dira.

Continue ReadingJaioterrira itzuli dira Leon Iruretagoyena alkatearen errautsak

Komandantzia aldizkaria Irungo Udal Liburutegian aurkeztuko da

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:1 mins read

Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Komandantzia – Frankismo, Nazismo eta Faxismoaren babesleku” aldizkarian interesa duen Bidasotar orori dei egin dio ekainak 2an burutuko den aurkezpenera bertaratzeko. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Koldo Salinas Aragon eta Peli Lekuona Arruabarrena elkarte memorialistaren kideek aldizkariaren xehetasunak eskainiko dituzte, CBA, Irungo Udal Liburutegian.

Continue ReadingKomandantzia aldizkaria Irungo Udal Liburutegian aurkeztuko da