Erorien haraneko "martiri" eta "erori" bidasotarrak
Erorien Haranak irunetik pasa edo irundarrak diren 24 pertsonen gorpuzkiak ditu. “Gurutzadako martiri zein eroriak” edota udalak dohainik eskainitako hilobian egondako matxinatuak dira. Honela, bi desobiratze burutu ziren Blaiako hilerrian. Lehenbizi, 1958 azaroaren 20an, bi gorpuzki atera zituzten, eta, 1962ko uztailean, hemezortzi gorpuzki.

Irungo Udal Artxibategian jasotako espedienteak aztertuta, guztiz ezberdinak izan ziren exhumazioak. Lehenbizikoan, senideen nahia errespetatu zen. Hala ere, 1962an, gobernadore zibilaren eskariaz familien baimena kontsultatu arren, nahasmena da nagusi. Jaiotzaz irundarrak ez ziren pertsonen kasuetan Udalak hartu zuen bidaltzeko erabakia.

Lehen kontsulta

Erorien haranera bidali beharreko gorpuzkien kontsultak 1953an hasi ziren. Blas Pérez González, Gobernazio ministroak, Gipuzkoako gobernadore zibilaren bitartez, “gurutzadako martiri eta erorien” zerrenda eskatu zuen, herriz herri. Baita ere, non lurperatuak zeuden eta gorpuzkiak entregatu zein erorien haranean ehorztearekiko senidek zuten irizpidea galdegin zen.

1953ko apirilak 7ko kontsulta agindua zazpi egunen ostean argitu zen. Udalak 48 hildakoz osaturiko zerrenda egin zuen. Horietako berrogei hildakoren senideek uko egin zuten gorpuzkiak Cuelgamurosera bidaltzeari, nahiz eta Rafael Larraz sendagileak “ohoreagatik guztiz eskertua” zegoela zehaztu. Antonio Galera eta Jose Luis Zarandonaren senideei ez zitzaien inolako kontsultarik egin, gorpuzkiak desagertuak daudelako. Aldiz, Carlos Abia, Enrique Briones, Juan Apalategui, Ignacio Arreche eta Agustin Aparicioren senideek baiezkoa eman zuten.

Bigarren kontsulta eta lehen bidalketa

Monumentu frankistaren eraikuntza lanak 1958an bukatu ziren. Ondorioz, beste galdeketa bat egitea eskatu zuen Ministro kontseiluak, hilerrietako ehortzien eta senideen baimena, identifikatu gabeko hildakoak, hilerri bereziak eta hobi komunetako gorpuzkiak zehaztuz.

Kontsulta honetan 53 irundar zerrendatu ziren eta senide guztiek proposamenari uko egin ziotela, adierazi zen. 1953an bezala, oraingo honetan ez zen senideengana jo. Publikoki iragarri zen gorpuzkiak lekualdatzeko aukera eta senideei 15 eguneko epea eman zitzaien.

Hala ere, 1958ko abenduak 4an, beste notifikazio bat bidali zitzaion Gipuzkoako gobernadore zibilari. Amaren eskaeraren ondorioz, Enrique Briones Martinez Erorien Haranera bidaltzea eskatu zen. Briones Madrilen jaio zen, 1920ko uztailak 15ean. 1930ean iritsi zen Irunera eta ofizioz Madrilgo fakultateko medikuntza ikaslea zen. Sagardia jeneralaren 5. banderara batu ostean, 1938ko maiatzak 25ean hil zen Piedras de Aholon.

1958ko abenduan, gobernadore zibilak Cuelgamurosera nor bidali behar zen galdegin zuen berriz. Erantzunean, Enrique Brionesi Carlos Abia Aspurz batu zitzaion. Honela, 1959ko urtarrilak 21ean zehaztu zen Abia eta Briones “erorien” gorpuzkien bidalketa baimendua zegoela.

Lehen lekualdaketa 1959ko martxoaren 24an egin zen. Gipuzkoako 16 pertsonen gorpuzkiak eraman zituzten, identifikatuak eta senideen onespenarekin. Ignacio Telleria espedizio-buru zela, gobernadore zibilak ezarritako ibilbidea egin zuen SS-20573 matrikula zuen Probintziako Diputazioaren kamioi batek. Irundik abiatu zen ibilgailua, lehenik Oiartzunera joateko, eta, ondoren, Donostia, Orio, Tolosa, Beasain, Elgoibar eta, azkenik, Eskoriatzara. Handik Madrilerako bidea hartu zuen N-1etik, eta Erorien Haranera 19:00ak inguruan iritsi zen. Lekualdatze horren gastuak, 2.226,68 pezeta, Erorien Monumentu Nazionaleko Obren Batzordeari helarazi zitzaizkion.

Nahiz eta 1953an baimena eman, Agustin Aparicio eta Juan Apalategui ez ziren lekualdatu. Hauen gorpuzkiak Teruel eta Lleidan zeuden.

Hirugarren kontsulta eta bigarren bidalketa

1961eko otsailak 1ean berriz hasi zen gorpuzkiak Cuelgamurosera bidaltzeko prozesua. Oraingo honetan, udalek dohainik utzitako hilobi eta fosa komunetan ehortzitako “erori” zein “martiriez” galdetu zen:

Hamar eguneko epean erantzuteko agindua eman zuen Gipuzkoako gobernu zibilak. Irungo udalak ez zuen erantzun eta irailak 28an berriz bidali zen agindua. Oraingo honetan 48 orduko epearekin. 

Hogeitazazpi hildakoz osaturiko zerrenda helarazi zuen udalak. Zerrenda honen ezberdintasuna jaiotzaz irundarrak ez ziren hildakoak sartu zirela da, hau da, 1936an irungo frontean hildako pertsonak ala irungo ospitale militarrean hildako soldatu matxinatuak. Baita ere, Teruelen ehortziak zeuden irundarrak kontuan hartu ziren.

1961eko urriak 5ean, eraman beharreko gorpuzkien zerrenda prest egon arren, Gipuzkoako gobernadore zibilak senideen baimena “ahal bezain pronto” zehaztea, eskatu zuen. Jazoera honetan hasten da nahasmena. Udalak Irunen jaiotakoen senideei eskatu zien baimena bakarrik, dokumentuetan sinadura nahasiak daude, ez dago argi nork baieztatzen duen lekualdatzea eta lekualdaketetan eragin zuzena duten izen-abizenen akatsak daude.

Labur azalduta, behin betiko zerrenda 1961eko abenduak 6an itxi zen. Lehen zerrendatik bi pertsona falta arren, horietako bat eraman zuten: Manuel Arbelaiz Rivera. Senideen baimena sinatu gabe dago. “Recibi el duplicado” atalean “No” zirriborratu bat dago eta “si” bat alboan.

Senideen esanetan, matxinatuek bortxaz eraman zuten frontera Bernardo Lecuona Martiarena. 1938ko irailak 28an zendu eta hilabete beranduago ekarri zituzten gorpuzkiak, udalaren hilobi kolektiboan ehorzteko. 1953an, lehen kontsulta burutu zenean, Marcial Lecuona aitak semearen gorpuzkiak bidaltzea baztertu zuen. 1961eko azaroak 23an aldiz, baiezkoa eman eman zuten senideek. Hala ere, ez dago argi nork sinatu zuen, bere anai guztien izenak, Manuel izan ezik, Joserekin hasten zirelako. Irakurgaitza den sinadura “B” letrarekin hasten da.

Máximo Saez Tomeren kasuan, Florentina Goenaga alargunak ezezkoa sinatu zuen 1953an. Horretarako, “Florentina Goenaga” izen-abizenak baliatu zituen sinatzeko. Bost urte beranduago, “Vda de Saez” gisa sinatu zuen.

Jose Lasa, Maximino Aramburu, Francisco Errazquin eta José Manuel/José María Guelbenzuren gorpuzkiak Terueletik eraman zituzten. Hauen senideek 40 pezeta ordaindu zuten gorpuzkien lekualdatzea gauzatzeko. Kasu hauetan zalantzan dago senideek baimena eman zuten. 1953an, senide guztiek ezezkoa eman zuten eta 1961eko agirietan “No”jartzen du, “recibi el duplicado” gainean.

Zerrendan Recarte abizeneko bi hildako daude: Francisco Recarte Eizaguirre eta Jose Luis Recarte Portu. Cuelgamurosera eramandako gorpuzkien izen-abizenak José Luis Recarte Eizaguirre dira. Zehaztu gabe dago bietako nor eraman zuten. Harrigarria da ere senideei baimena eskatuz gero, hauek akatsa onartu izana. Baimena Francisco Javier Recarte Portu hildakoaren izenean dago.

Gertaerarik zalantzagarrienak hildakoak bidali baino hiru hilabete lehenago jazo ziren. 1962ko apirilean, behin betiko zerrendatik hiru hildako baztertu ziren “istripuan hil zirelako, soldadua izan gabe”. Baita ere, maiatzak 14 eta 26an, Gipuzkoako gobernu zibilak hilobiak nola antolatuta zeuden eta gorpuzkien identifikazioaz galdetu zuen. Udalaren erantzuna argia da: “Que dichos restos se hallan depositados en sepulturas colectivas, no siendo posible su identificación”. Halako baieztapenarekin ulergaitza da nola burutu zuten deshilobiratzea.

Gogora institutuak Erorien Haranari buruz idatzitako txostenaren arabera, “Irungoak, hiru kutxa kolektibotan ipini zituzten txartel bat erantsita haietako bakoitzean zenbat eta nortzuk zihoazen azalduz”. Kamioia 1962ko uztailaren 5ean iritsi zen, 19.00 edo 20.00 inguruan.

Hildakoei lurra eman arren, Irungo Udalak burutu gabeko azken lana zuen: Patrimonio Nacionalek bidalitako ziurtagiriak senideei ematea. Asaldagarria dirudien arren, jarduera honekin hasi ziren irunen jaio ez ziren hildakoen senideak bilatzen. Bi urte lehenago, ez zuten hauen senideak topatu edo baimena eskatu. Antonio Laguna, Pedro Alejos, Crescencio Anton, Jose Maria Olabarrieta, Saturnino Crespo, Jose Casado, Joaquin Rodriguez eta Manuel de la Fuenteren senideak jaioterrietako udalen bitartez topatu zituzten, gorpuzkiak bidali ostean.

Patricio Eder, Juan Grajera, Pedro Millan eta Joaquin Rojoren ziurtagiriak Irungo Udal Artxibategian jarraitzen dute.

Azken irundarra

Valle de los Caidoseko basilikako azken gorpuzkia 1983an lurperatu zen. Franco bertan lurperatua egon arren, gorpuzki berriak sartzen jarraitu zuten eta hori da irunen jaiotako Juan Cambra Janciren kasua. 1981eko ekainak 8an ehortzi zuten, Torremejiasetik (Badajoz) bidali ostean.

Irundik bidalitako gorpuzkiak eta lurperaturiko irundarrak

Izen-Abizenak Jaiolekua Jaiotza Heriotza Heriotz eguna 1953 - 04 - 07 Lehen kontsulta 1958 - 10 - 31 Bigarren kontsulta 1961 - 02 - 01 Hirugarren kontsulta Beranduago eramanak
Erorien haranera eramateko proposatua Baimena Erorien haranera eramateko proposatua Baimena Gorpuzkiak eraman dituzte Erorien haranera eramateko proposatua Baimena Gorpuzkiak eraman dituzte
Abia Azpurz, Carlos Madrid 1893-08-14 Fusilatua 1936-09-02 Bai Bai, semearen baimena Bai Bai, semeak Bai (1959 - 03 - 24 // 622. kolunbarioa)  
Aldaco Toledo, Manuel Irun 1916-04-03 Frontean hila 1938-07-15 Bai Ez Bai Ez Ez Bai Bai, anaiaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7675 kolunbarioa)
Alexandre Balenchana, José Pozuelo de Alarcón ¿? Fusilatua 1936-09-02 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Alfaro Iturriaga, Mariano Santander 1905-03-20 Fusilatua 1936-09-02 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Andrio Sepulveda, Leopoldo Irun ¿? Frontean hila 1937-04-12 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Apalategui Goya, Juan Irun ¿? Frontean hila ¿? Bai Bai, senideen baimena Bai Ez Ez Ez
Aparicio Meledo, Agustín Irun ¿? Fusilatua ¿? Bai Bai, amaren baimena Ez Ez
Aramburu Escudero, Maximo Irun ¿? Frontean hila; Teruel 1937-01-07 Bai Ez Bai Ez Ez Bai Zalantzan, ustez senideen baimena Bai, Terueldik eramana
Aramendia, José ¿? ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Arbelaiz Rivera, José María Irun ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Arbelaiz Rivera, José Manuel Oiartzun (Irun) 1915-05-20 Frontean hila 1938-01-02 Bai Ez Bai Ez Ez Bai "No" tatxatua, "Si" idatzia gainean.  Bai (1962 - 07 - 05 //  7675 kolunbarioa)
Arreche Macazaga, Ignacio ¿? ¿? Frontean hila ¿? Bai Bai, anaiaren baimena Bai Ez Ez Ez
Ausín Garbizu, Gabriel Irun ¿? Frontean hila 1937-05-10 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Ayestaran Castuariense, Jesús Alegia 1905-03-01 Fusilatua 1936-09-02 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Ayestaran Uranga, Miguel María Irun 1886-09-29 Fusilatua 1936-09-04 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Briones Martínez, Enrique Madrid ¿? Frontean hila ¿? Bai Bai, alargunaren baimena Bai Bai, amak Bai (1959 - 03 - 24 // 623. kolunbarioa)  
Cucullu Aizpiolea, Ramón Victoriano Irun 1911-09-10 Frontean hila 1937-09-17 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Emparan Aramendi, Carlos Irun ¿? Frontean hila 1938-11-09 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Errazquin Aramburu, Francisco Irun 1917-01-30 Frontean hila; Teruel 1938-02-25 Bai Ez Bai Ez Ez Bai Zalantzan Bai, Terueldik eramana
Escales Legarraga, Antonio Ceuta 1905-02-14 Fusilatua 1936-08-26 Bai Ez Ez Ez
Estomba Otondo, Antonio ¿? ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Estomba Manterola, Manuel Irun ¿? Frontean hila 1937-05-11 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Estomba Arruabarrena, Fernando Irun 1913-04-08 Frontean hila; Levante 1938-06-28 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Galarza Marco, Manuel Irun 1905-03-12 Fusilatua 1936-09-04 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Galera, Antonio ¿? ¿? Fusilatua ¿? Bai Ez dago zihurtagiririk Bai Ez Ez Ez
Gelbenzu Ibargoyen, José María Irun ¿? Frontean hila; Teruel 1938-01-13 Bai Ez Bai Ez Ez Bai No idatzia, si gainean Ez
Ibañez de Opacua Alberdi, Dionisio Donostia 1875-10-09 Fusilatua 1936-09-04 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Inzagaray Suzberro, José ¿? ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Larraz Recondo, Rafael ¿? ¿? Fusilatua ¿? Bai Ez "aunque muy agradecido por el honor " Bai Ez Ez Ez
Larzabal Michelena, Alberto Irun ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Ez Ez
Lasa Oliden, José ¿? ¿? Frontean hila; Teruel 1938-01-10 Bai Ez Bai Ez Ez Bai No idatzia Ez
Lecuona Martiarena, Bernardo Irun 1915-03-21 Frontean hila 1938-09-24 Bai Ez Bai Ez Ez Bai Bai, senideen baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7675 kolunbarioa)
Lecuona Eizaguirre, Joaquín ¿? ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Bai
Martín Zanbudio, Lino Irun 1920-10-11 Frontean hila 1938-09-17 Bai Ez Bai Ez Ez Bai Senideen baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7675 kolunbarioa)
Oliden Iridoy, Manuel Irun 1909-06-23 Frontean hila 1938-07-06 Bai Ez Bai Ez Ez Bai Bai, arrebaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7675 kolunbarioa)
Padilla Hermosilla, Julio Gazteiz ¿? Fusilatua 1936-09-04 Bai Ez dago zihurtagiririk Bai Ez Ez Ez
Recarte Eizaguirre, Francisco Irun 1919-10-31 Frontean hila; Teruel 1938-11-12 Bai Ez Bai Ez Ez Bai Bai, akatsarekin Jose Luis Recarte Eizaguirre (1962 - 07 - 05 // 7675 kolunbarioa)
Recarte Portu, José Luis ¿? ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Bai Bai, akatsarekin
Rodriguez Iribarren, Francisco Aldude (Irun) 1919-¿?-¿? Frontean hila 1938-05-25 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Roteta Araneta, Luis Irun ¿? Frontean hila 1938-05-25 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Saez Tome, Máximo Villalmanzo, Burgos 1902-11-18 Fusilatua 1936-09-09 Bai Ez Bai Ez Ez Bai Bai, alargunaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7675 kolunbarioa)
Solbes Gonzalez, Joaquín Bartzelona ¿? Fusilatua 1936-09-03 Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Tejeiro Sarasola, Leopoldo ¿? ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Vazquez Oyarzabal, Jesús ¿? ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Vertiz Aristegui, José Miguel ¿? ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Ez
Zabaleta Echegaray, Francisco Irun ¿? Frontean hila ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Bai Bai, senideen baimena Ez
Zarandona Viyella, Francisco Irun ¿? Fusilatua ¿? Bai Ez Bai Ez Ez Ez Bai, Madrildik eramana
Zarandona Viyella, José Luis Irun (Donostia) ¿? Fusilatua 1936-07-23 Bai Ez dago zihurtagiririk Bai Ez Ez Ez
 
Urtizberea Bereau, Ramón Irun ¿? Frontean hila 1938-11-14 Ez Bai Ez Ez Ez
Echauz Lorda, David ¿? ¿? Fusilatua ¿? Ez Bai Ez Ez Ez
Camporredano Castanedo, Luis ¿? ¿? Fusilatua ¿? Ez Bai Ez Ez Ez
Requejo Pacheco, Ecequiel ¿? ¿? Fusilatua ¿? Ez Bai Ez Ez Ez
Velasco Iñarra, Ramón Irun 1915-06-11 Frontean hila ¿? Ez Bai Ez Ez Ez
Aparicio Goya, Juan ¿? ¿? Frontean hila ¿? Ez Bai Ez Ez Ez
 
Alejos Calvo, Pedro Ceviconavero, Palencia 30 urte Frontean hila 1938-12-12 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7676 kolunbarioa)
Antón Bores, Crescencio Lomeña, Cantabria 24 urte Frontean hila 1936-07-31 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7676 kolunbarioa)
Crespo Rebolledo, Saturnino Villade, Palencia 24 urte Frontean hila 1937-05-15 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7676 kolunbarioa)
Casado Enriquez, José Arnuia, Orense 21 urte Frontean hila 1939-02-13 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7676 kolunbarioa)
de la Fuente Rodriguez, Manuel Alcañices, Zamora 30 urte Frontean hila 1938-04-15 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7676 kolunbarioa)
Eder Transito, Patricio Burgi, Nafarroa 23 urte Frontean hila 1936-09-14 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7677 kolunbarioa)
Grajera Marin, Juan Conil, Cadiz 50 urte Frontean hila 1936-08-11 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7677 kolunbarioa)
Laguna Laguna, Antonio Ecija, Sevilla 22 urte Frontean hila 1937-04-08 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7677 kolunbarioa)
Millan Sola, Pedro Orcera, Jaen 26 urte Frontean hila 1937-07-01 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7677 kolunbarioa)
Olabarrieta Ataburu, José Maria Amurrio, Araba 30 urte Frontean hila 1938-10-19 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7677 kolunbarioa)
Rojo Negreda, Joaquin Cabriada, Burgos 33 urte Frontean hila 1938-05-22 Ez Ez Bai Udalaren baimena Bai (1962 - 07 - 05 //  7677 kolunbarioa)
San Juan Guantes, Victorino ¿? ¿? ¿? ¿? Ez Ez Bai Udalaren baimena Ez
Gonzalez, Agustin ¿? ¿? ¿? ¿? Ez Ez Bai Udalaren baimena Ez
 
Cambra Janci, Juan Irun ¿? ¿? 1936-08-11 Ez Ez Ez Bai, Badajozetik eramana

Iturriak:

  • Irungo Udal Artxibategia. 964 – 7 eta 964 – 8 espedienteak.
  • Donostiako Udal Artxibategia. H-03408-05 espedientea.
  • Gogora Institutua. Erorien habanera Euskaditik eramandakoei eta beste erkidegoetatik lekualdetutako euskal herritarrei buruzko txostena.
  • Epdata.es. Listado enterrados Valle Caidos.
  • Noticias de Gipuzkoa egunkaria. 2018 – 09 – 02 (24. orrialdea).