Euskal Herrian bonbardatua izan zen lehen herrietako bat Irun izan zen. Bertako arduradun dira Condor Legioa zein Aviazione Legionaria, espainiar Estatuko matxinatuak ahantzi gabe.
Salas Larrazabal jeneral eta pilotu matxinatuaz gaindi, zaila dirudi Junkers Ju52 hegazkinak pilotu espainiarrek gidatu izana, pilotu frankistak formatzeko denbora faltagatik. Aldiz, guztiz baieztatu daitekeena da, XXX internazionalistak dioen moduan, III. Reicheko hegazkinek Irungo suntsiketan parte hartu zutela.
Erresistentziak iraun zuen 48 egunengatik Irungo hiribarnea suntsitu eta erre zen, izua eragiteko helburuarekin. Gernika, Eibar, Mungian edo Otxandion egin moduan, errelato frankistak sutea asmatu eta Errepublikarekiko leialak izan ziren ezkertiarrei egotzi zien. Gerora, 1941ean, sutearen kontakizuna ofizial bilakatu zen 1941eko uztailak 4an, Irungo Udalaren bitartez.
Bonbardaketen existentzia zalantzan ala Irungo Gezurra bere horretan mantendu nahi duenak, Erresuma Batuko inteligentzia artxiboetara joatea besterik ez du. Italiarren komunikazio guztiak atzemanak zituzten, Irungo bonbardaketari loturikoak barne.