Gernika Batailoi euskaldunak 76 urte bete ditu
Euzkadiren izenean II. Mundu Gerran parte hartu zuen unitate militarra da Gernika Batailoia. Ideologia anitzeko 150 gazte errefuxiatu batu zituen, Kepa Ordoki, batailoiko Komandante buruzagiak. Frantziar armadako Carnot Brigada barnean, Point de Grave lur muturraren askapenean parte hartu zuen 1945eko apirilaren 14 eta 20 artean.

1943. urtetik aurrera, Eusko Jaurlaritzak Maquian borrokan zeuden euskaldun guztiak batzeko intentzioa zuen. Bereziki, Piriniotan U.N.E (Union Nacional Española)-rekin batera borrokan zeuden gudariak edota 36ko Estatu kolpearen erresistentzian parte hartu ez zuten gazteak. Kepa Ordokik jaso zuen batailoia eratzeko ardura. Agirre Lehendakariaren aginduz sortu zen unitatea eta Eliodoro de la Torre Sailburuak azaldu zizkion planaren xehetasunak Ordokiri, Aire-sur-Adour-en.

Hego Frantziako askapena hasi zelarik, U.N.E eta Kepa Ordokiren arteko erlazioan gora egin zuen tentsioak. Gerrillari komunistek Pirinioak zeharkatu nahi zituzten, iberiar penintsulan ezkutatu eta gerra osteko noizbehinkako borroketan parte hartzeko. Penintsulan jasan zezaketen egoera ahulagatik, Ordoki eta Jaurlaritzak ez zuten planteamendua gustuko. Ondorioz, Carressen, 1944ko udazkenean, suertatu zen banaketa. Ordokik penintsulan sartzea baztertu eta Alemanen aurkako gerra bukatu gabe zegoela  azpimarratu zuen. Batutako 200 gizonetatik, zazpi izan ezik, Frantzian borrokatzen jarraitzea hautatu zuten. 

Caillié Jeneralak, Hendaia eta Port Bou arteko mugako buruzagi militarrak, 1944ko abenduan berretsi zuen banaketa. Bordelera bideratu zuten Ordokik osaturiko taldea, 1945eko urtarrilaren 1ean ezarri beharreko gerrillari taldeen sakabanaketa ekiditeko. Zehazki, Le Bouscateko Ausone zelaian formatu zen lehenengo aldiz Gernika Batailoia. Hala azaltzen du Kepa Ordokik Leizaola Lehendakariordeari bidalitako gutun batean.

“Esta mañana he formado el Batallon, y en forma solemne, cual se merece la condición y el valor de su autor, he leído los párrafos que me trasmite de nuestro Lendakari, y no alcanzo a poder explicar el grado de entusiasmo y simpatía que estas frases han despertado en los gudaris”

Kepa Ordokik batu eta Jaurlaritzak sustatu zuen unitate militarraren berezitasun handienetako bat partaideen ideologia ezberdintasuna da. Abertzaleak, sozialistak, anarkistak, komunistak edota filiazio politikorik gabeko kideek osatzen zuten Gernika. Talde barnean ordezkari politikoak egon arren, guztien helburua zen Euzkadi: “Estamos convencidos de que la unión, cueste lo que cueste es la unica base de toda posibilidad de exito y unica forma de respondera los deseos del pueblo vasco, que sufre años de persecuciónes, matanzas, privaciones y miserias.” Testu zati hau Gernika Batailoiko kideen manifestua da, 1945eko urtarrilaren 13an luzatu zioten gutuna Heliodoro de la Torre sailburuari.

1º BATALLON BASQUE

COMANDANT-CHEF

Le Bouscat (Bordeaux) le 13 Enero 1945

            Queridos compatriotas:

            En un momento solemne e histórico en que se decide la posición de los distintos partidos y organizaciones que representan el antifascismo vasco, con respecto al problema tan transcendental como es la personalidad de Euzkadi, queremos hacer llegar nuestra voz, humilde si se quiere pero sincera y leal, invitándoles a reflexionar sobre la responsabilidad que cada uno de los reunidos contrae con su voto.

            Estamos convencidos de que la unión cueste lo que cueste es la base de toda posibilidad de éxito y única forma de responder a los deseos del pueblo vasco, que sufre años de persecuciones, matanzas, privaciones y miserias

            Pensad un momento en que nuestros muertos y en los que siguen sacrificando sus vidas y haciendas por defender la libertad y justicia por la que hemos luchado y nos disponemos a luchar.

            Tened presente que ellos, los que siguen luchando en Euzkadi, han conseguido sumar sus esfuerzos, llegando a la unión en medio del terror y reconocen como única Autoridad en Euzkadi, el Gobierno que el día 7 de Octubre de 1936, bajo el árbol de Guernika dicto sus normas.

            Poseídos de ese espíritu ejemplar de nuestros hermanos en Euzkadi y siguiendo su consigna hemos formado una Unidad Baska en la que nos hallamos encuadrados, vascos de todas las ideologías que pensamos como tales vascos; dejando de lado las diferencias políticas hasta que una vez en Euzkadi, cada uno recobre su personalidad.

            Pedimos en nombre de los gudaris que forman la Unidad, que con buena voluntad y espíritu de compresión, los reunidos en este momento, lleguen a una unidad sincera que sirva de guía a todos los vascos exiliados, poniéndoles al servicio del Gobierno y de la Patria personificada en el Presidente.

            De una carta suya del 24 de Noviembre de 1944 con estas líneas: “Los tiempos no son de solución teórica solo, sino de acción, y de acción decidida; no podemos, ni debemos permitir que nadie se adelante … No deseamos perder de vista que la acción al lado de los aliados, es fecunda y que otros, siguiendo las consignas que sean, se incorporan a la milicia tomando las armas … No sigamos la teoría de que nuestra misión es de guardar el orden. El orden se guarda en el monte y desde el monte … La libertad se gana. No se concede a nadie”.

            No seamos tímido y aplacemos decisiones que requieren soluciones urgentes.

            Seamos una vez mas, ejemplo ante el mismo, del espíritu de comprensión y unidad demostrada por los vascos.

            Podríamos citar frases de otros vascos exiliados en México que se expresan en el mismo sentido, pero creemos no sea necesaria para estimular a los reunidos a que lleguen a una inteligencia.

            Hacemos votos para que la unión de los vascos, se plasme en esta reunión y sea una realidad que presida todos nuestros actos y decisiones. 

            Por los componentes de la Brigada Vasca:

Hermenegildo Martinez;  Juan Maria Inchausti; Pedro de Ordoki; Francisco Costa; Urriolabeitia; Benito Uriarte; Patxi Suertegaray; Alejandro Ramos; Prudencio Orbiz

Urtarril bukaeran Eusko Jaurlaritza eta Frantziako Gobernuaren elkarrizketak martxan zeuden. Soldaduen egoera ofizial egiteko unea iritsi zen eta honek zalaparta eratu zuen batailoian. Unitateko kide bakoitzak Frantzia Askeko Indarretara atxikitu behar zuen. Dokumentuak kontratuaren nondik norakoak galdetzean, Gernikako kideek Eusko Jaurlaritzak Gobernu Frantsesarekin zuen akordioan oinarrituta zegoela zehaztu zuten.  Hainbat soldadu abertzaleren ustetan, Jaurlaritzak zuzeneko akordioa sinatua behar zuen Gobernu Frantsesarekin, Jaurlaritzarekin lotura izateko soilik. Azkenik, batailoiko soldadu guztiek sinatu zuten dokumentua eta Kepa Ordokik gorde zituen. 

Martxo hasieran, Eliodoro de la Torre Sailburuaren bisita jaso zuten soldaduek eta hilabete bukaeran, Lot-eko 2. R.I-ko 2. Batailoiari erreleboa emateko agindua jaso zuten. Martxoaren 22an gauzatu zen erreleboa. 

Opération Médoc

1944ko irailean, Frantziar Estatuaren gehiengoa askatua egon arren, hainbat gune nazien agindupean jarraitzen zuten. Horietako bat Pointe-de-Grave zen. Frantziako isurialde atlantikoan gelditzen ziren guneak askatzeko, de Gaulle Jeneralak Mendebaldeko Indar Frantsesen Komandantzia eratu zuen. Honen burua Larminat Jenerala zen eta zehazki Point de Graveren askapena gauzatzeko agindua Jean Milleret “Carnot” Koronelak jaso zuen. 

Pointe-de-Grave Médoc penintsularen iparraldean dago. Bertan, 4000 soldadu, 111 kanoi eta 110 blockhaus zituzten naziek. Gune estrategiko honek hiru fronte zituen: 25 kilometro Montalivet eta Pointe-de-Grave artean, itsasoa eta Gironde ibaiaren sarrera (Bordeleko portuko sarrera). “Vogel” radarra ere Médoc-en kokatua zegoen, alemanen azken gotorleku baliotsuena. 

Carnot Brigadako soldaduen presentzia areagotzen joan zen 1944 urtetik 1945era. Azaro bukaeran 8.200 militar zeuden Médoc inguruan, 1945eko apirilan 13.000 soldadu. Soldadu hauen armak arinak izan arren, hegazkin aliatuek berebiziko garrantzia izan zuten askapenean. Guztira, 500 hegazkin batu ziren. 

Askapen operazioak “Opération Médoc” izena jaso zuen. Bi helburu ezarri zituen “Carnot” Koronelak: alemanen postu aurreratuak hartzea eta hegazkinen bonbardaketa masiboak baliatzea, aurrera egin ahal izateko. Gernikak operazio honetan parte hartu zuen. Euskal unitate militarra, R.M.M.E, Atzerritar eta Marokoarren Erregimentu Mistoan barneratu zen, Chodzko Comandantearen agindupean. Erregimentuak hiru batailoi zituen:

  • Atzerritarren Batailoia: Bertan zeuden Gernika eta Libertad Batailoi anarkista
  • Batailoi Marokoarra
  • Batailoi mistoa

Ofentsiba bezperan, Carnot Koronelaren agindupeko soldaduak hirutan zatitu eta R.M.M.E erregimentua Montaliveteko hondartza eta Pergeko padura artean ezarri zen. 

Gernika Batailoia gudazelaian

Medóc operazioaren abiapuntua apirilaren 14an ezarri zen. K eguna 1945eko apirilaren 14ko 6:35ak dira.Eraso ordua, H, K+9 ordua zen. Hau da, 1945eko apirilaren 14ko, 15:35ak. 

Apirilak 14

Goizean, Carnot Brigadako Louis Souilly abadeak meza eta jaunartzea eskaini zuen nahi zuten soldaduentzat. Erasoa hasi aurretik, diskurtsoa eskaini zuen Ordoki Komandanteak: “Ha llegado la hora de combatir; de vencer al enemigo; de hacer saber al pueblo de Francia que los Vascos sabemos luchar y morir por la Libertad. Vosotros, los veteranos, conducid a los jovenes a la victoria. Venguemos a los muertos de Euzkadi. Esos son los mismos alemanes que sembraron la muerte, en Durango y en Gernika; no olvidemos que Francia se sentirá orgullosa de nuestro ejemplo. ¡Gora Euzkad Askatuta!

Eraso aginduarekin martxan jarri ziren gudariak ¡Gora Euzkadi! oihukatuz eta Eusko Gudariak abestuz. 

Atzerritar eta Marokoarren Erregimentu Mistoa Montaliveteko hondartza eta Pergeko padura artean ezarri ziren. Gernika Batailoiaren ezkerraldean marokoarrak zeuden eta eskuinaldean Libertad Batailoi Espainiarra. 800 metroko tartea zegoen etsaia eta gudarien artean. Banan-banan aurrerantz jarraitu zuten soldaduek minak saihesteko bi soka zurien artean. Hermenegildo Martínez Kapitaina zen ilarako lehena. 

Metrailadorerik gabe ibili zen Gernika Batailoia gudazelaian

Aurkarien posiziora gerturatu arren, gogorra zen nazien supean mantentzea. Batailoiak 35 zauritu eta lau hildako izan zituen lehen guda egunean. Operazioa gelditzeko agindua eman zuen Komandanteak eta Gernika Batailoiak atzera egin zuen, Libertad Batailoiko ametrailadoren babesean. Gernika Batailoiaren bi ametrailadorek ez zuten askapenean parte hartu, “Médoc Operazioa” hasi baino lau egun lehenago konpontzera bidali zituztelako.

Larriki zauritu zen Libertad Batailoiko Mario Gonzalez soldadua, Gernika Batailoiko soldaduen atzera-egitea babesten. Besoa galdu zuen soldadu anarkistak eta Jaurlaritzak bizi osoko pentsioa eman zion. 

Zaurituez gain, Gudarientzako egunik gogorrena izan zen apirilak 14a. Hiru soldadu hil ziren guda zelaian.

Medóc-en zendutako gudariak:

  • Antonio Mugica Arrizabalaga: 40. kotan, zelaian hil zen (1945-04-14). Donostian jaioa, 17 urte zituen. Iglesias Sargentuarekin batera lurperatu zuten.
  • Félix Iglesias Mina: 40. kotan, zelaian hil zen (1945-04-14). Atarrabian jaioa, 32 urte zituen eta ezkondua zegoen. Bi seme zituen. Mugica soldaduarekin lurperatu zuten.
  • Juan José Jausoro Sasia: 40. kotan, zelaian hil zen (1945-04-14). Alonsotegin jaioa, 29 urte zituen.
  • Antonio Lizarralde Garamendi: Apirilak 14ko borrokan, bularrean zauritu zuten. Lugagnac-eko lautada ospitalean hil zen. Durangon jaioa, 37 urte zituen. Lesparreko hilerri militarrean hobiratu zuten. 
  • Prudencio Orbiz Uranga: Borroka hasi aurretik, granada baten leherketaz hil zen Medóc Operazioa hasi aurretik. Villabonan jaioa, 33 zituen.

Apirilak 15

Operazioa errepikatzeko agindua jaso zuen batailoiak. Heriotzak saihesteko, soldadu taldeak murriztu egin ziren. Goizeko zortzietan irten ziren soldaduak Vendaysko pinudietatik. Erresistentziarik gabe aurrera egin zuten gudariek Montalivet eta 40. kota gainditu arte. 15 minutuko kainoi sua burutu zuten bakarrik. Erresistentzia buruan zuten soldaduek. Burkideak galdu izana, gudari gazteen animoan arrastoa utzi zuen. Chodzko Komandanteak Batailoia zoriondu zuen, 40. kota gainditzeagatik. Libertad Bataioiak berriz, Gernikaren ekialdean hainbat tiro jaso zituen.

Apirilak 16

400 hegazkin aliatuek eta itsas marinak gogor egin zuten blockhausen eta iblilgailuen aurkako lubanarroen kontra. Soulac-en bildu ziren aurkariak eta bertarantz bideratu zen Gernika Batailoia. Bidean hamarnaka soldadu hil topatu zituzten gudariek. Gaua herrixka txikitu batean egin zuten eta gaileta lehorretan oinarritu zen afaria. 

Apirilak 17

Hondartzako duna eta hormigoizko errepidea jarraituz, aurrera egin zuten gudariek Soulac-erantz. Alemanen erresistentzia noiz arte iraungo zuen galdegiten zuten. Itsasorantz ematen zuen blockhaus bat erasotu eta honen jabe egin ziren. Arratsaldeko zazpietan Soulac inguruko herrixka batera heldu ziren gudariak. 

Apirilak 18

Pointe-de-Gravera heltzea zen Gernika Batailoiaren helburua. Aurreko egunen antzera, ontzien eta hegazkinen bonbardaketek ez zuten geldialdirik. Soulac begiz jota zuten R.M.M.E erregimentuko kideek eta ilunabarrean askatu zuten herria. Gauez les Arros-eko Y33 blockhausetaraino heldu ziren gudariak eta alemanek atzerantz jo zuten, Point-de-Graverantz. 

18 – IV

Comandante Ordoki a Capitan Martinez

Pongase rapidamente con la compañía en la dirección de la playa (como ayer).

Ordoki

Apirilak 19

Beste behin, artileria eta hegazkinen bonbardaketekin hasi ziren eguna. Komandanteak Soulac-en  barneratzeko agindua eman zuen, nahiz eta bidea txikitua zegoen. Hainbat bizilagun topatu zituzten herrian. Gernika Batailoia elizako plazan batu zen eta herritarren artean soldadu alemanen bat nahasi zen argitzeko agindua jaso zuen. 

Y33 blockhouse-a bereganatzea Gernikaren beste jardunetako bat izan zen. Bertako komandanteak buruaz beste egin zuen eta 60 soldadu naziek amore eman zuten. Unitate euskaldunak nazien hiru banderaz jabetu ziren. 

“Martinez, un batallón francés a relevaros y vosotros buscar el mejor sitio para descansar al lado del blocau”

Ordoki

“Martinez parate ahí mismo y … lo mejor que puedas las defensas. Abrazos a todos”

Ordoki

“Estate tranquilo ha sido un error francés”

Ordoki

Apirilak 20

Soulac-en hasi zuten eguna gudariek. Frontean sartzeko agindua jasota, Pointe-de-Graverantz jo zuten. Pinuen artean aurrera egiten zutelarik artilleria alemana martxan jarri zen. Ordu laurden iraun zuen tiroketak. Gudariek aurrera egin zuten eta bandera zuriarekin irten ziren soldadu alemanak gotorlekutik. Luis Fernandez gudariak hartu zuen blockhauseko bandera alemana. Indar frantsesak arduratu ziren presoez. Azken tiroketetan batailoia ia-ia tirokatu zuten, soldadu aleman eta frantsesen artean gelditu ondoren. Azken nazi errendituekin erretiratze agindua jaso zuten euskaldunek. Gernika Batailoiarentzat 1945eko apirilaren 20an, arratsaldeko zazpietan bukatu zen gerra.

“Martinez. Ahora vendrá el relevo paro luego hay que ir otra vez ahí, así que oír los alrededores del blocau buscáis un buen sitio para descansar bien pues esto se ha terminado”

Ordoki

Ordoki a capitan Martinez.

Baja rapidamente a todos.

Ordoki

Gernika Batailoiko gudariak Médoc-en. Igiñiz familiaren argazkia.

Ikurriñari agurra

Medóc-eko penintsularen askapena gorazartzeko, apirilaren 22an hasi ziren ospakizun eta kondekorazioak. De Gaulle Jenerala Grayaneko aerodromora gerturatu zen. Bertan, Larminat Jeneralaren laguntzarekin, Carnot Brigada ikuskatu zuten. 

Ikurriñaren aurrean geldituz, De Gaullek Kepa Ordoki agurtu eta Frantziak egindakoak ez zituela ahaztuko aipatu zion:

Gernika eta Libertad batailoiko soldaduak Bordelen. Colección Instituto Bidasoa – Fondo Luis Ruiz de Aguirre “Sancho de Beurko”

Ikurriñak Croix de Guerre gurutzea jaso zuen. Gudariek Bordele, Lesparre eta Lapurdin desfilatu zuen. Zehazki, Bordeleko desfilea Gernikako bonbardaketaren zortzigarren urteurrenean burutu zen eta Chibertako Country Clubean (Angelu) egon ziren hainbat egunez gudariak. Bertaraino hurbildu zen Jose Antonio Agirre Lehendakaria gazte euskaldunak zoriontzeko.

52 London 533/Bi 44 28 1113 = Via Radio France For Ordoki. Please accept and transmit to officers and Gudaris Brigad enthusiastic congratulation on name Basque Government proud their heroism has consecrated honor and glory our people gaining decoration – national flag marking unforgettable date for Basques

Gernika Batailoiko bidasotarrak

Kepa Ordoki zen euskal unitate militarreko burua. Ia 200 gazte euskaldun mobilizatu zituen U.N.Etik banandu eta 1945ko apirilan Point-de-Gravera heldu artean. Lehen aipatu bezala, gazte hauen berezitasunetako bat aniztasun politikoa zen, baina jatorriak aztertuz Bidasoa hizpide dugu. Komandantea irundarra izaki, ez da harritzekoa Bidasoko hainbat bizilagun gerturatu izana.

Ondorengo taulan, Gernika Batailoiko partehartzaile bidasotarrak kontsulta daitezke:

Gudaria Graduazioa Jaiotze data Adina 1945ean Jatorria Egoera zibila
Anouetalepo, Epifanio Cabo 2.º 1915-04-07 30 Lesaka Ezkondua, seme 1
Aranzasti Etxeberria, Francisco Cabo 2.º 1914-11-23 30 Irun Ezkongabea
Aristizabal Rekarte, Francisco  Cabo 2.º 1921-07-03 23 Irun Ezkongabea
Berrio Urrutia, Francisco Teniente 1909-10-07 35 Irun ezkongabea
Donjou Zapirain, José Soldado 2.º 1925-03-25 20 Irun Sostén de familia
Elizondo, Andrés Sargento 1914-01-17 31 Irun Ezkondua
Elosegi Peña, Antonio Soldado 2.º 1920-05-20 24 Irun Ezkongabea
Elosegi Peña, Aquilino Soldado 2.º 1918-09-04 26 Irun Ezkondua, seme 1
Garín Bengoetxea, Agustín Soldado 2.º 1910-08-27 34 Irun Sostén de familia
Gibaja Fernández, Ángel Soldado 2.º 1924-07-10 20 Irun Ezkongabea
Iguiniz, Carlos Teniente 1916-11-03 28 Bera Ezkongabea
Manterola Macuso, Bautista Soldado 2.º 1924-06-04 20 Irun Ezkongabea
Mitxelena Ormazabal, Eusebio Soldado 2.º 1916-04-11 29 Irun Ezkongabea
Olmo Mikelajauregi, Fernando  Sargento mayor 1915-04-12 30 Irun Ezkondua, seme 1
Ordoki Vázquez, Kepa Komandantea 1913-08-03 31 Irun  Ezkondua
Pérez Lago, Pedro Soldado 2.º 1924-06-29 20 Irun Sostén de familia
Pérez Luzarreta, Francisco Cabo 1.º 1922-08-01 22 Jaurrieta Sostén de familia
Rodrigálvarez García, Pablo Soldado 2.º 1929-01-06 16 Irun Ezkongabea
Sánchez Lazo, Rufino Soldado 2.º 1908-10-31 36 Irun Ezkongabea
Sánchez, Enrique Soldado 2.º 1914-06-28 30 Irun Ezkondua 2 seme
Suertegaray Pérez, Francisco Sargento 1914-01-01 31 Irun Ezkontua, seme 1
Tife Manterola, Juan Soldado 2.º 1914-11-20 30 Hondarribia Ezkondua, seme 1
Virto Sorondo, Florencio Soldado 2.º 1923-06-08 21 Hondarribia Ezkongabea
Zabala Zuzuarregi, Isidro Soldado 2.º 1922-05-10 22 Irun Sostén de familia
Zubeldia, Luis Soldado 2.º 1902-07-07 42 Irun Ezkondua, 2 seme

Iturriak:

  • Larronde, Jean Claud (1995). Gernika Batallun Euskalduna. Baiona: Éditions. Bidasoa.
  • Euskadiko Artxibo Historikoa (1945 – 1967). Badator 1-482; Badator 1-484; Badator 1-714. Eusko Jaurlaritza.
  • Euskadiko Artxibo Historikoa (1944). Colección Instituto Bidasoa – Fondo Luis Ruiz de Aguirre “Sancho de Beurko”. Eusko Jaurlaritza.
  • Euskadiko Artxibo Historikoa (1944). Fondo Carlos Blasco Olaetxea. Eusko Jaurlaritza.
  • Silvia Martinez (2018). Hermenegildo Martinezen artxibategia.