1933 eta 1940 artean, Martindozeneako La Salle – Enea Irungo ospitala izan zen. 1933ko euriteek Urdanibian kokaturiko ospitala eta inguruko kaleak urpean utzi eta udalak La Salle kongregazioarengana jo zuen nobizio-etxea herriko ospitale bilakatzeko. Honela, gaixo eta babes-etxeko pertsonak nobiziora mugiarazi zituzten eta tuberkolosoak Mugetako Osasun Zerbitzuen isolatze ospitalera.
10.000 pezeta, kontribuzio zerga eta asegurua ordaintzeaz arduratu zen Udala. Martindozenea behin behineko izaerarekin baliatu zenez, garaiko medikuek, hiriko hainbat puntu bisitatu ostean, ospitale berria Olaketan eraikitzea proposatu zuten. Hala ere, 1936ko altxamenduaren ondorioz, La Salle – Enean instalatutako ospitala egonkortu eta odol ospital bihurtu zen.
Errepublikan zein frankismoan, eraikinak odol ospital edo ospitale-militar funtzioa bete arren, “arduradunen” aldaketa bortizkeria eta indarkeriaz beterizko eraso batean jazo zen. Francoren ardurapeko Legionario eta Mauriek ospitalea erasotu zuten bertan zeuden zauritu guztiak odol hotzez akabatuz. 1937ko abuztuaren 14ko Euzkadi en Catalunya agerkarian datoz erasoaren xehetasunak.
Los moros y los legionarios mataron en Irun a los heridos hospitalizados
Lo que ocurre en el campo rebelde parece más grave que una realidad una pesadilla horrible. Contaré un hecho inconcebible. Un amigo para mí muy querido, fue llamado a filas. Los fascistas habían asesinado a su padre. Y tuvo que ir para salvar su propia vida, a servir en las filas de los asesinos.
Lo enviaron al Norte, de donde regresó al cabo de tres meses con una afección pulmonar. Lo hospitalizaron y en el hospital, donde le visitaba, hablamos.
– Despues de la caída de Irún – me dijo – se desarrolló ante nosotros una escena que ni aun viviéndola podíamos creer.
Oímos gritos, mezcla de terror y angustia, que nos paralizó a todos. Eramos diez soldados a las órdenes de un sargento, que efectuábamos un reconocimiento por aquella zona. Nos dirigimos al lugar donde procedían y vimos, extrañados, que de un edificio salían unos hombres vendados. Saltaban por las ventanas, huían por las puertas. Era un hospital de sangre y los que gritaban, heridos, vendados y ensangrentados que escapaban enloquecidos en una y otra dirección. Algunos caían imposibilitados de andar por las heridas recientes; otros se arrastraban desangrándose.
Fui el primero en llegar a la puerta medio derruida del hospital y el primero también en horrorizarse. Nunca hubiera creído posible aquello que miraban mis ojos.
Con un salvajismo feroz, inenarrable, sin ejemplo, fueras moras y de la Legión daban muerte, armados de bayonetas unos, de sus características dagas los otros, a los desdichados heridos que allí se encontraban. Cuando pienso en aquellos hombres heridos e indefensos que hacían esfuerzos desesperados para salvarse de aquella cobarde carnicería, creo volverme loco. Aún creo verles retorciéndose por el suelo, dando gritos que eran clamores roncos. Y escuchaban más que a sus instintos ferozmente sanguinarios, gozando su placer sádico en medio de aquella gritería infernal.
Euzkadi en Catalunya – 1937 / 08 / 14
Euzkadi en Catalunyan kontaturikoak hainbat iturritan baieztatu daiteke. Gamboa eta Larrondek “La guerra civil en Euzkadi” liburuan Barandiaranek jaso zuen Juan Sesé apez tolosarraren testigantza kontsulta daiteke. Honen arabera, “tropa faxistak Irunera sartu zirenean, ospitalean zeuden fronte popularreko zauritu guztiak hil zituzten”.
Eritetxean zegoen zaurituetako bat Arringo Gojak soldadu italiarra zen. Behobiako zubian zauritu zuten irailak 3an. Hurrengo egunean odol hotzean akatu zuten errebeldeek. Hala aipatzen du Bruno Mugnai historia dibulgatzaileak Foreign volunteers and International Brigades in the Spanish civil war (1936-39) liburuan.
Erietxe militarra frankismoan
1936ko eraso eta gerra ostean, ospital funtzioak mantendu zituen La Salle-Eneak. Eritetxera soldadu errebeldeak bideratzen ziren. Tropa frankistek Santander okupatu zutenean, 100 zauritu bidali ziren Irunera. Honebestez, ez da arritzekoa praktiketan zeuden medikuak kontratatu izana, falta ziren erizainak ordezkatzeko. Baita ere, mediku militarrak batu ziren erietxera.
1938ko urrian, hamaika mojek zaurituen ardura zuten. Baita ere, hiru sukaldari eta beste zazpi emakume zeuden garbiketa lanetan. 7854 soldadu eta sei ofizialen ardura zuten aipaturiko 21 emakumeek. Soldaduen egonaldiak 4,5 pezetako kostua zuen egun bakoitzeko. Ofizialen kasuan, 12 pezeta. Batailoi, erregimentu, infanteria edota zalditeria eta ingeniaria zen zaurituen jatorria. Ospitaleko xede talde nagusia militar frankistak izan arren, langileen batailoiko eta Irungo kontzentrazio esparruetako hainbat atxilotu zeuden. Hala dio Ferrolgo ipar-ekialdeko artxibategi militarrak. Atxilotu eta bortxazko langileen eritasunak zelaietan bertan sendatzen zirenez, kasu larrienak heltzen ziren soilik La Salle – Eneako erietxe militarrera.
Atxilotua | Ospitaleko sarrera eguna | Ospitaleko irteera eguna | Jatorria |
---|---|---|---|
Baidez Medina, José | 1938 – 05 – 28 | 1939 – 06 – 10 | BT 114 |
Bas Choli, José | 1939 – 09 – 01 | 1939 – 05 – 16 | CC |
Berniols, Eduardo | 1939 – 02 – 20 | 1939 – 03 – 14 | CC |
Díez Álvarez, Armando | 1939 – 05 – 28 | 1939 – 06 – 10 | BT 77 |
Danes Masnou, Isidro | 1939 – 05 – 28 | 1939 – 06 – 10 | BT 142 |
De la Puerta Ceceiro, Manuel | 1939 – 05 – 28 | 1939 – 06 – 10 | BT 114 |
Camino Faza, Bernardo | 1939 – 08 – 14 | 1939 – 08 – 23 | BT 142 |
Carrión Álvarez, César | 1940 – 04 – 09 | 1940 – 04 – 25 | BT 89 |
Pallarés Martín, Jaime Elías | 1939 – 02 – 10 | 1939 – 02 – 12 | CC |
Mascarraque González, Anastasio | 1939 – 10 – 03 | 1939 – 02 – 12 | CC |
Marmol Cámara, Francisco | 1939 – 07 – 26 | 1939 – 07 – 29 | BT 129 |
Martin García, Antonio | 1939 – 05 – 28 | 1939 – 06 – 10 | BT 77 |
Lapiedra Gracia, José | 1939 – 07 – 14 | 1939 – 07 – 15 | BT 89 |
López González, Luis | 1939 – 12 – 29 | 1939 – 12 – 30 | CC |
López González, Antonio | 1939 – 05 – 28 | 1939 – 06 – 10 | BT 128 |
López Merino, Mariano | 1939 – 10 – 03 | 1939 – 10 – 04 | BT 44 |
Giménez Domingo, Priego | 1939 – 04 – 07 | 1939 – 04 – 27 | CC |
Rosés Antonio, Plaus | 1939 – 02 – 12 | 1939 – 02 – 13 | CC |
Ferrer Ilegible, Jaume | 1939 – 02 – 13 | 1939 – 03 – 14 | CC |
Planos Calvert, Lorenzo | 1939 – 03 – 17 | 1939 – 04 – 08 | CC |
Pinillos Benito, Pernan | 1939 – 02 – 19 | 1939 – 02 – 22 | CC |
Pallarés Martin, J. | 1939 – 02 – 19 | 1939 – 02 – 22 | CC |
Utillas Daroca, Rafael | 1939 – 02 – 12 | 1939 – 02 – 13 | CC |
Otaño Loinaz, Antonio | 1939 – 02 – 19 | 1939 – 03 – 14 | CC |
Rodríguez Rodríguez, Arturo | 1939 – 05 – 28 | 1939 – 06 – 10 | BT 126 |
Rovira Coruell, Enrique | 1939 – 02 – 20 | 1939 – 02 – 22 | CC |
Romero Cortes, Felipe | 1939 – 03 – 29 | 1939 – 05 – 08 | CC |
Ruensa Croses, Aliberto | 1939 – 05 – 28 | 1939 – 06 – 10 | BT 78 |
Iturria: AIMNF CC: Campo de Concentración BT: Batallón de Trabajadores
La represión franquista en el País Vasco. Cárceles, campos de concentración y batallones de trabajadores en el comienzo de la posguerra. Ascensión Badiola Ariztimuño
Aipaturiko zaurituek diagnostiko ezberdina zuten. Bereziki lanean izandako lesio larriengatik heltzen ziren erietxera. Haustura, zauri, baba infektatuak edota elikadura txarrarekin loturiko gaixotasunak, zein higiene falta artatzen zen.
Ospitalaren itxiera
1940. urtean itxi zen La Salle – Eneako ospital militarra. Emilio Berroa Alkateorde frankistak apirilaren 17an buruturiko udalbatzan azaldu zituen nondik norakoak. Une honetara heltzeko, negoziazio luzea gauzatu zuten La Salleko, Junien Victo, Anai Gorenak; Pedro Luis, Anai Gorenaren laguntzaileak eta Cesaréo Anaia-bisitariak.
Erietxearen zaintza Hijas de la Caridad Compañiaren esku zegoen. Sor Natividad Herrero zen Moja Nagusia eta erietxearen itxiera proposatu zion Cesaréo Anaia-bisitariak. Ideia baikorki jaso zuten mojek: “uste dut militarrak desiratzen daudela. Nagusitzaren aginduz, Donostiara eraman dituzte hainbat zerbitzu eta gaixoak bertara joatera behartuak daude osasun-azterketa egitera”. Cesaréo Anai – Bisitariak guneko agintari militarrarekin elkarrizketatu zen eta biek berretsi zuten Natividad Moja Nagusiak aipaturikoa. Apirilak 1a ezarri zen itxiera eguntzat. Baratza martxan jartzea ere eskatu zuen Anai – Bisitariak.
Nahi baina gehiago iraun zuten militarrek Martindozenean. Lehenbizi, apirilaren 30era luzatu zen joateko eguna, gero maiatzaren 15era. Luzapenaz kezkaturik, Cesaréo Anai – Bisitariak, José Enrique Varela Generala, Gerra Ministroa eta La Salleko ikasle ohiarekin elkarrizketatu zen. Topaketa honen ondorioz, maiatzaren 26an, ospitaleko zuzendariak inbentarioa egin eta eraikina itzultzeko agindua jaso zuen. Maiatzaren 31an, altzairu eta materialez beteriko azken ibilgailua irten zen erietxetik.
Irungo osasungintza
La Salle – Enea zibilentzako behin behineko ospitale bilakatu zenean, Irungo osasungintzako profesionalen lekualdatzea gauzatu zen. 13 bat mediku, erizain eta pertsonal erlijiosoen eskuetan zegoen osasunaren ardura. 1936ko udan, jarrera guztiz ezberdina izan zuten bertako profesionalek matxinadarekiko. Batzuk, lanpostua galdu zuten. Besteek berriz, matxinada sustatu eta erregimen berrira erraztasunez egokitu ziren:
Aureliano Gallano:
Etxalar eta Igeldoko medikua izan ostean, Irungo ospitaleko zirujau postua lortu zuen lehiaketa bidez. 1926tik, erretiratu arte, ospitaleko zuzendaria izan zen. “Nuestra Señora del Juncal” klinika sortu zuen 1948an Ignacio semearekin, egungo Gudari kalean.
Leandro Aguirreche Picabea:
Irunen jaioa eta Jose Ramon Aguirreche alkate frankistaren anaia. Bartzelonan ikasi zuen medikuntza. Ohorezko izaerarekin, zirujauaren laguntzailea izan zen 1919 – 1924 artean. Gerora, zirujau postu finkoa eskuratu zuen eta Gallanoren erretiroarekin, 1956an, irungo ospitaleko zuzendari bilakatu zen.
1935ean, CEDA barneko Derecha Vasca Autonoma alderdiko sortzaileetako bat eta lehen presidentea izan zen. Erreketeen San Marcial tertzioko teniente mediku boluntarioa izan estatu kolpean.
Gabriel Eceizabarrena:
Eceizabarrena anaietako zaharrena. Madrilen ikasi zuen medikuntza eta oftalmologian berezitu zen. 1919an, Colon pasealekuan klinika jarri zuen. Begien gaixotasunentzako laguntzaile boluntarioa izan zen Irungo ospitalean eta 1925ean, lehiaketa bidez, mediku postua eskuratu zuen.
Primo de Riveraren diktaduran, 1928 – 1930 artean, Comunión Tradicionalista (Alderdi Carlista) alderdiko irungo zinegotzia eta alkatea izan zen. Hendaian errefuxiatu zen estatu kolpeak iraun zuen bitartean eta zinegotzi izendatu zuten matxinatuen lehen udalbatzan, 1936ko irailak 10ean. 1937 eta 1939artean, Martindozeneako ospitale militarrean egin zuen lan.
Venancio Iparraguirre:
Urdazubin jaiba 1880an. Lesakan bizi ostean, 1912an ezarri zen Irunen. 1927an, ospitaleko radiologo izendatu zuten. Euskaltzaleak taldeko (Eusko Ikaskuntzako Irungo filiala) lehendakari izendatu zuten 1931an.
Estatu kolpearen ondorioz, Ipar Euskal Herrian errefuxiatu zen eta Jaurlaritzak Baionan zuen “La Roseraireko” ospitalean egin zuen lan. 1940an, familiarekin Mexikon erbesteratzeko eskaera burutu zuen.
Ramón Larrañaga:
Madrilen ikasi zuen medikuntza, jaiotzetan berezituz. 1918an, Irungo ospitalean lan egiten hasi zen boluntario gisa. Ospitaleko mediku finkoa bilakatu zen lehiaketa bidez 1920an. Kale nagusian kontsulta pribatua zuen eta Guardia Zibil zein Karabineroen medikua izan zen. Gurutze Gorriko presidente ordea izan zen.
CEDA barneko “Derecha Vasca Autonoma” alderdiko zuzendaritzako kidea eta militantea izan zen. 1937an, hiriko zergadun handiena zelarik, “junta municipal de asistencia a las familias de los combatientes” batzordeko kide izendatu zuten.
Juan José Guezuraga:
Valladoliden ikasi zuen medikuntza. Ikaslea zelarik, Irunera itzultzen zen ospitalean praktikak burutzeko. 1928ko martxoan, ospitaleko tuberkulosiaren aurkako unitatean hasi zen lanean. Honela, erietxeko tisiologo izendatu zuten 1930ean.
Jeltzalea zen eta 1934 – 1935 artean erizaintza ikastaroak eskaini zituen Batzokian. Estatu kolpearen ondorioz, Kanbon erbesteratu eta Dieudonéko erietxeko tisiologo bilakatu zen. 1940an, Irunera itzuli zenean, ezin izan zuen kargua berreskuratu eta Kolon pasealekuan kontsulta jarri zuen. 1.000 pezetako zigorra eta bost urteko inhabilitazio zigorra jaso zuen. Gerora, Iparralde etorbidera lekualdatu zuen kontsulta. Komandantzia militarreko Ochotorena jeneralaren laguntzaz, tisiologo postua berreskuratu zuen. 1966an, ospitaleko zuzendari izendatu zuten.
Rafael Larraz:
Zaragozan ikasi zuen medikuntza. Lehen egonaldi profesionala Etxaurin burutu zuen. Irunera iritsi zenean, 1914, kontsulta pribatua jarri eta boluntarioki egiten zuen lan Irungo ospitalean. 1917an, higiene eta osasun ikuskatzaile izendatu zuten. Gurutze Gorriko zuzendaria izan zen urte luzez.
Unión Regionalista Guipuzcoana alderdiko militantea izan zen, “Renovación española”-ko filiala. Estatu kolpe osteko lehen udalbatzako zinegotzia izan zen.
Irungo ospitala matxinatuek eskuraturiko lehen ospitaletako bat izan zen. Hori dela eta, fronteak mendebalderantz jo ahala, artaturiko militar matxinatuen kopuruak gora egin zuen. Baita ere, Avenida zubitik sartzen ziren errefuxiatu kopura nabarmen igo zen Kataluniako ofentsiba eta II. Mundi Gerraren hasierarekin. Beharra asetzeko, mediku militarrak batu ziren Martindozeneako lantaldera:
Familia Zestoakoa izan arren, Filipinetan jaio zen. Gurasoek azukre industrian lan egitera joan ziren La Carlotara. Zaragozara itzuli ostean, ez zen frontera joan 1937ko kintarekin, Filipinetako nazionalitatea argudiatuz. Hala ere, Irungo ospitale militarrera joan zen boluntarioki.
Real Unionekin Torneo Brigadas de Navarra txapelketa jokatu zuen. Ondoren, Gimnastic, Atlético de Madrid eta Zaragozako jokalaria izan zen.
1939ko urtarrilaren 21ean, Levanteko frontetik Irungo ospitale militarrera lekualdatu zuten. 1942an, medikuntza militarra albo batera utzi eta Kordobako osasungintza publikoan mediku izateko lehiaketara aurkeztu zen. Aldaketaren ondorioz 1959ko azaroan, teniente mediku kargua galdu zuen, kargura ez itzultzeagatik edo 10 urtetik gora eszedentzian egoteagatik.
1939ko urtarrilak 21ean jaso zuen Irungo ospitalera lekualdatzeko agindua. Brunetera lekualdatu zuten Irungo egonaldia bukatuta, artilleriako 13. dibisioan lan egitea. Matxinada bukatu zelarik, Madrileko Gurutze Gorrira joan zen. Hainbat liburu tekniko idatzi eta itzuli zituen, “¡No mataras! Anticoncepción – Aborto criminal – Eutanasia” esaterako.
Mugako osasun militarraren zuzendari izendatu zuten, “Irungo mugatik sartzen ziren milaka erbesteratuengatik”. Bere funtzioa zen osasun zerbitzu guztiak aholkatzea eta gobernuko osasun ministerioarekin koordinatzea zen.
Garaiko osasun sisteman ezinbestekoak ziren erligiosoak. Martindozenea ez zen salbuespena izan eta hainbat erlijioso egon ziren. Ospital zaharrean zein La Sallen San Vicente de Pauleko mojak egon ziren:
Lerateko (Nafarroa) bizilagun hau “Alferez Capellan” karguarekin iritsi zen Martindozeneara. Bederatzi hilabeteko egonaldia gauzatu zuen, 1939ko martxotik abendura. 1942an. “Teniente Capellan Castrense” izendatu eta seigarren gune militarreko jeneralaren aginduetara jarri zen.
San Cristobal-eko gotorlekutik Irungo ospitale militarrera lekualdatu zuten, 1938ko abenduak 5ean. Alferez mailako apaiza zen.
Mediku zibilen antzera, uholdeen ondorioz, Urdanibia ingurutik La Salleko ospitalera joan zen. 1934ean izendatu zuten Ama Nagusi. Hamairu urtez postuan jardun ostean, Badajoz-eko ospitale probintzialera lekualdatu zuten.
San Vicente de Pauleko Hijas de la Caridad-eko beste mojak Sor Eleuteria Leoz, Sor Joséfina Tugaz, Sor Tomasa Aguirregomezcorta, Sor María Múgica, Sor Carmen Vea, Sor Juliana Aldanondo, Sor Juana Carasatorre, Sor Petra Sainz, Sor María Carmen González, eta Sor María Luisa Ibáñez ziren.
Villa Marta eta Gurutze Gorria
Nahiz eta ospitale publiko ofiziala La Salleko nobiziotzan egon, Pinar etxadiko Villa Marta klinikak ere frontean zaurituriko errekete eta falangistak jaso zituen. Jatorriz, Jesús Valdes y de Guzman zirujaua zen etxeko jabea. Dirurik gabeko jendea artatu izanagatik, ez zuten fusilatu. Matxinatuak irunera sartu zirenean, jaioterrira, Zaragozara, itzuli zen. Bertan, Acción Ciudadana, matxinatuen aldeko milizian parte hartu zuen. Irunen aldiz, irudietan ikusten den moduan, Ramón Larrañaga, Sebastián Cucullu eta José Antonio Ceballos medikuek hartu zuen klinikaren ardura.
Hondarribia kalean, 1924 urriak 31an, Maria Cristina erreginak zabaldu zuen Gurutze Gorriaren Kontsultategia. Bertan ibili ziren Ramón Larrañaga, Aureliano Gallano eta Rafael Larraz medikuak. Azken hau erakundeko presidentea izan zen, 1924 – 1932 eta 1937 – 1963 artean.
1936ko irailak 16an, gunea egoitza gisa egokitzeko agindua eman zuen Irungo Udalak, Martindozeneako ospitale militarra egokitu artean. 1944ko martxoan, jatorrizko dispentsarioa eraitsi zuten, gaur egungo erietxea eraikitzeko.
Uneoro, Gurutze Gorriari batua egon da San Vicente de Pauleko Hijas de la Caridad kongregazioa. 1924ean, dispensarioari loturiko San Vicente etxea erosi zuten eta osasungintzan ibili dira bertan, 1994arte.
Iturriak:
- Instituto de Hermanos de las Escuelas Cristianas (1959): Cincuentenario de La Salle-Enea. Bilbao, Distrito de Bilbao.
- Euskal errefuxiatuak (1937 – 08 – 14): Euzkadi en Catalunya. Bartzelona
- Bidasoa – Gamboa eta Larrond (2006): La Guerra Civil en Euzkadi. Bilbo.
- Bruno Mugnai (2019): Foreign volunteers and International Brigades in the Spanish civil war (1936-39).
- Irungo Udal Arxibategia: 57127, 1365, 40550, 41317, 61919, 61924, 61936, 61945, 1499, 41316 eta 61949 argazkiak.
- Irungo Udal Artxibategia. Fondo historikoa.
- guregipuzkoa.eus: 45159 1X eta 45159 3X argazkiak. Gipuzkoa – Kultura.
- Juan José Martinez. Historia Medica de Irun (1546 – 1936).
- Pedro Luis Ferrer. Jesús Valdés o ascender cueste lo que cueste.