
29 urte Kepa Ordokiren heriotzaz
Astelehen honetan, azaroak 28, Kepa Ordokiren heriotzaren XXIX. urteurrena bete da. Hori dela eta, Gernika Batailoiko komandantearen izena duen talde memorialistak oroimen ekitaldia antolatu du. Heldu den larunbatean, xumetasunez oroituko du Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak urteurrena. Topaketa 12:00etan burutuko da Hendaiako hilerrian.