Paco Pérez Lusarreta, Gernika Batailoiko gudaria, zendu da

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:2 mins read

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, Paco Pérez Lusarreta, Gernika Batailoiko gudariaren heriotza deitoratzen du eta haren iloba, senide eta lagunei, gure doluminak bidaltzen dizkiegu.

Dolu une honetan, Paco Pérez Lusarretaren bizipoza, esfortzua eta aberriagatik egindako lan guztia gogorarazi nahi dugu. Pérez Gernika Batailoi euskalduneko “cabo”-a izan zen, 22 urte zituelarik, eta hamaika pertsona lagundu zituen Bidasoa ibaia zeharkatzen, Frankismotik ihesean.

Sortu berria dugun elkartearekin ere lagundu zuen. Pozarren erantzun zituen Gernika Batailoia, Kepa Ordoki edota eskualdeko errepresioari buruzko galderak. Elkartearen aurkezpen egunean, gurekin egon izana bihotzez eskertu nahi diogu bai bera eta ilobei.

Agur eta ohore, Paco Pérez Lusarreta, Gernika Batailoiko gudariari

Gora Eusko Gudariak

Utzi erantzuna