Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Komandantzia – Frankismo, Nazismo eta Faxismoaren babesleku” aldizkarian interesa duen Bidasotar orori dei egin dio ekainak 2an burutuko den aurkezpenera bertaratzeko. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Koldo Salinas Aragon eta Peli Lekuona Arruabarrena elkarte memorialistaren kideek aldizkariaren xehetasunak eskainiko dituzte, CBA, Irungo Udal Liburutegian.
Aurkezpenean aldizkaria eskuratzeko aukera egongo da. Euskal Herrian zehar bestelako aurkezpenak burutzea ere aurreikusten du Kepa Ordoki – MHB elkarteak.