85 urte 1936ko Estatu kolpeaz. Orduz geroztik, “atado y bien atado” utzi zutenek inpunitatez ezarri dute isiltasuna.
Bidasoan ere hala da. Jende gutxik ezagutzen ditu Benito Boda, Esther Zilberberberg “Estoucha”, 36ko udako bonbardaketak edo Pequeña Velocidadeko kontzentrazio esparrua.
Egungo gizartea guztiz baldintzatu duen urteurrenaren egunean, errepresaliatuak zein askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu edo bizitza eman duten pertsonak gogoan ditugu.
Egia, Justizia eta Erreparazioa Bidasoarentzat 🌹