Memoria elkarrizketa Gernikan
Apirilak 22an, Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan Elkarteak IPES taldeak antolaturiko memoria elkarrizketan parte hartuko du. Jardunaldia Astra kultur gunean burutuko da, arratsaldeko 18.30etan.
Apirilak 22an, Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan Elkarteak IPES taldeak antolaturiko memoria elkarrizketan parte hartuko du. Jardunaldia Astra kultur gunean burutuko da, arratsaldeko 18.30etan.
1937ko otsailak 23an, tiroz hil zuten frankistek Kandido Saseta, asturiaseko Areces udalerrian. Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak urteurrena oroitu du komandantearen hilobia bisitatuz.
Bidasoko Deportatuak | Erakusketa ibiltariaren baitan, Etxahun Galparsoro historialariak III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrei buruzko hitzaldia eskainiko du heldu den ostiralean, urtarrilak 29. Solasaldia Oiasso Museoan bertan eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.
Urtarrilaren 16an, 76 urte betetzen dira Jesus Carrera Olaskoaga buruzagi komunista fusilatu zutela. Atxilotua eta torturatua izan ostean, Alcala de Henares-ko hilerrian fusilatu eta bertako 38. fosan hilobiratu zuten.
Bera eta Hondarribia bisitatu ostean, Bidasoko 90 deportatuak xede dituen erakusketa irungo Oiasso museoan egongo da ikusgai, urtarrilak 15etik aurrera.
Aldeko 23 botorekin eta aurkako bozka bakarrarekin, ontzat eman da “Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimena.
“Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimenaren bitartez, Avenida zubiaren modulu bat Kataluniara bidaltzea eskatu du Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Proposamena abenduaren 30ean gauzatuko den osoko bilkuran eztabaidatuko da. Baita ere, Avenida zubian, presidentaren deportazioa eta entrega oroitarazten duen euskarri bat ezartzea eskatu du talde memorialistak.
Irungo Avenida zubian, Lluís Companys i Jover presidentaren entrega oroitarazi du Kepa Ordoki - Memoria Historikoa bidasoan elkarteak. Hemen ekitaldiko argazkiak:
Kandido Saseta Hondarribian jaio zen 1904ko abenduaren 12n. Donostiako institututik Ávilako akademia militarrera pasa zen, 15 urte zituela. Gasteizko garnizioko intendentziako Kapitaina zen eta estatu-kolpearen ondorioz, kuartela utzi eta errepublikanoekin bat egin zuen.