88 bidasotarrek deportazioa jasan zuten XX. mendean. Hauetako askok Nazien kontzentrazio esparruetan egon ziren aliatuen askapena heldu arte. Deportatuetatik 58 Hendaiakoak ziren, 24 Irun eta Hondarribiakoak, 5 Bortzirietakoak eta 4 Baztanekoak. 40 deportatu akatze eta kontzentrazio esparruetan eraili zituzten.
Izen abizenak | Atxilotze gunea | Jatorria | Heriotz lekua | Heriotza | Askatua |
---|---|---|---|---|---|
Hendaia | |||||
Roger Soubsol | Fusilatua | ||||
Maurice Bretaud | Buchenwald | Mittelbau - Dora i Harzen | Mittelbau - Dora i Harzengo esparruan hila | Ez | |
Mariano Masiquez | Buchenwald | ||||
Joseph Vinegras | Buchenwald | ||||
Paul Simon | Dachau | Dachau | Dachauko esparruan hila | Ez | |
Francisco Mendoza Bello | Mauthausen | Aguilar de la Frontera | Askatua 1945 - 05 - 05 | ||
Candido Valencia | Mauthausen | Aioz | Askatua 1945 - 05 - ?? | ||
Émile Delvaille | Auschwitz | Alcala de Guadaira | Auschwitz | Auschwitzeko esparruan hila | Ez |
Bruno Ballorca | Sachsenhausen | Andoain | Askatua 1945 - 05 - 09 | ||
Angel Louis Garayo | Sachsenhausen | Angelu | Sachsenhausen | Sachsenhausengo esparruan hila | Ez |
Joseph Artola | Dachau | Baigorri | Dachau | Dachauko esparruan hila | Ez |
Eugéne Garayo | Buchenwald | Baiona | Hendaia | Naturala | Askatua 1945 - 04 - 10 |
Laurent Lecuona | Buchenwald | Behobie | Buchenwald | Buchenwaldeko esparruan hila | Ez |
Jean Tauzin | Sachsenhausen | Bokale | Askatua 1945 - 05 - 13 | ||
Eléodore dit Elie Nieto | Sachsenhausen | Bordele | Askatua 1945 - 05 - 23 | ||
Léon Levy Bultinet | Auschwitz | Constantine | Auschwitz | Auschwitzeko esparruan hila | Ez |
Mariano Busto Oca | Buchenwald | Cuzcurrita del Río Tirón | Buchenwald | Buchenwaldeko esparruan hila | Ez |
Dominique Testavin | Dachau | Donapaleu | Flossenbürg | Flossenbürgo esparruan hila | Ez |
Guillermo Alzuri Larrechea | Buchenwald | Etxarri Aranaz | Hendaia | Naturala | Askatua 1945 - 05 - 26 |
Jean-Antoine Echeveste | Potsdam (Espetxea) | Hendaia | Askatua 1945 - 06 - 11 | ||
Georges Haramboure | Buchenwald | Hendaia | |||
Jean-Gabriel Hondet | Buchenwald | Hendaia | Buchenwald | Buchenwaldeko esparruan hila | Askatua 1945 - 04 - 11 |
Henri Humbert | Buchenwald | Hendaia | |||
Jean Michelena | Buchenwald | Hendaia | Askatua 1945 - 04 - 11 | ||
Henri dit Dominique Peyresaubes | Buchenwald | Hendaia | Buchenwald | Buchenwaldeko esparruan hila | Ez |
Jean Darbuet | Dachau | Hendaia | Hersbrucke | Flossenbürgo esparruan hila | Ez |
Jérôme Faget | Dachau | Hendaia | Dachau | Dachauko esparruan hila | Ez |
Joseph Fily | Dachau | Hendaia | Askatua 1945 - 04 - 29 | ||
Léon Lannepouquet | Dachau | Hendaia | Dachau | Dachauko esparruan hila | Ez |
Jean - Edouard Feullade | Forteresse - Sieburg | Hendaia | Forteresse - Sieburg | Forteresse - Sieburgeko esparruan hila | Ez |
Jean Louis Daguerre | GrossRosers | Hendaia | Askatua 1945 - 05 - 03 | ||
Georges Justin Maiz | Miranda de Ebro | Hendaia | Miranda de Ebro | Miranda de Ebroko esparruan hila | Ez |
Simone Chrisostone | Ravensbruck | Hendaia | Askatua 1945 - 04 - 29 | ||
Jean Arruabarrena | Sachsenhausen | Hendaia | Askatua 1945 - 04 - 24 | ||
Michel Arruabarrena | Sachsenhausen | Hendaia | Askatua 1945 - 05 - 30 | ||
Dominique Azcue | Sachsenhausen | Hendaia | Askatua 1945 - 04 - 11 | ||
Louis, Bertrand Bergehet | Sachsenhausen | Hendaia | Sachsenhausen | Sachsenhausengo esparruan hila | Ez |
Félix Dithurbide | Sachsenhausen | Hendaia | Sachsenhausen | Sachsenhausengo esparruan hila | Ez |
Eduard Garcia Serrano | Sachsenhausen | Hendaia | Sachsenhausen | Sachsenhausengo esparruan hila | Ez |
Paul / Ignace Gastesi | Sachsenhausen | Hendaia | Askatua 1945 - 05 - 07 | ||
Jacques Irigoyen | Sachsenhausen | Hendaia | Sachsenhausen | Sachsenhausengo esparruan hila | Ez |
Françoise Pastor | Sachsenhausen | Hendaia | Askatua 1945 - 05 - 05 | ||
René Peyrelongue | Sachsenhausen | Hendaia | Askatua 1945 - 05 - 01 | ||
Louis Riviere | Sachsenhausen | Hendaia | Askatua 1945 - 05 - 02 | ||
Pierre Mansan | Landsberg-s/lech | Langon | Askatua 1945 - 04 - 28 | ||
Léa Delvaille née Lévi | Auschwitz | Leon (Landes) | Auschwitz | Auschwitzen | Ez |
Marie-Jeanne Moult / Elisseteche | Ravensbruck | Luhuso | Askatua 1945 - 04 - 22 | ||
Antoine Fontales | Mauthausen | Madril | Askatua 1945 - 05 - 05 | ||
André Donnez | Dachau | Mees | Hersbrucke | Hersbruckengo esparruan hila | Ez |
Julien Carricaburu | Dachau | Moncayolle | Hendaia | Naturala | Askatua 1945 - 06 - ?? |
André Galtier | Buchenwald | Morcenx | Buchenwald | Buchenwaldeko esparruan hila | Ez |
Gustave Faingold | Camp de Mérignac | Moussiti (Errumania) | Auschwitz | Auschwitzeko esparruan hila | Ez |
Martin Mir | Buchenwald | Pau | Askatua 1945 - 04 - 15 | ||
Albert Lafitte | Buchenwald | Port Ste Marie | ?? | ||
Jean-Louis Laclau | Buchenwald | Sainte Marie de Gosse | Askatua 1945 - 04 - 10 | ||
Robert Lafitte | Sachsenhausen | St M. De Hinx | Sachsenhausen | Sachsenhausengo esparruan hila | Ez |
Jean Gérard Lafon | Sachsenhausen | St Paul les Dax | Sachsenhausen | Sachsenhausengo esparruan hila | Ez |
Robert Courrèges | Dachau | Talence | Flossenbürg | Flossenbürgo esparruan hila | Ez |
Noël Lassague | Sachsenhausen | Urruña | Sachsenhausen | Sachsenhausengo esparruan hila | Ez |
Izen abizenak | Atxilotze gunea | Jatorria | Heriotz lekua | Heriotza | Askatua |
Irun - Hondarribia | |||||
Clemente Sagarzazu | Neuengamme | Hondarribia | Askatua 1945 - 05 - 02 | ||
José / Joseph Alzuri Larrechea | Buchenwald | Irun | Hendaia | Naturala | Askatua 1945 - 05 - 25 |
Antonio Berbel Hita | Buchenwald | Irun | Askatua 1945 - 04 - 11 | ||
Luis Duipan Muguruza | Buchenwald | Irun | Askatua | ||
Juan Hazen | Buchenwald | Irun | Askatua | ||
Santiago Huerta Otegui / Echeverria | Buchenwald | Irun | Buchenwald | Buchenwaldeko esparruan hila | Ez |
Manuel Michelena | Buchenwald | Irun | Askatua 1945 - 05 - 01 | ||
Martín Michelena | Buchenwald | Irun | Askatua 1945 - 05 - 01 | ||
Vicente Retegui Etcheverria | Buchenwald | Irun | Ez | ||
Ramon Zuazo del Puerto | Camp de Vernet Train Fantòme | Irun | Askatua | ||
Pedro Garcia de Diego | Freiburg-im-Breisgau (espetxea) | Irun | Askatua 1945 - 05 - 01 | ||
Félix Martínez Eizaguirre | Freiburg-im-Breisgau (espetxea) | Irun | Askatua 1945 - 05 - 03 | ||
Elias Aguilar Olmo | Mauthausen | Irun | Askatua 1945 - 05 - 05 | ||
Segundo Aranguren Arrizabalaga | Mauthausen | Irun | Askatua 1945 - 05 - 05 | ||
José Casal Añorga | Mauthausen | Irun | Gusen | Gusengo akatze esparruan hila | Ez |
Enrique Garcia Pérez | Mauthausen | Irun | Gusen | Gusengo akatze esparruan hila | Ez |
Francisco Martínez Eizaguirre | Mauthausen | Irun | Gusen | Gusengo akatze esparruan hila | Ez |
Francisco Rodríguez García | Mauthausen | Irun | Flossenbürg | Flossenbürgo esparruan hila | Ez |
Carlos Lecuona Recarte | Neuengamme | Irun | Askatua | ||
José Martiarena | Neuengamme | Irun | Ez | ||
Tomas Zubizarreta Lazcano | Neuengamme | Zumaia | Bergen-Belsen | Bergen-Belsengo akatze esparruan hila | Ez |
Eugenio Halli Ferrero | Buchenwald | Bera | Askatua 1945 - 05 - 03 | ||
Eduardo Albistur Sagarzazu | Hondarribia | Askatua | |||
José Maria Aguirre Salaberria | Mauthausen | Etxebarria | Askatua 1945 - 05 - 05 | ||
Francisco Aguilar Mendizabal | Sachsenhausen / Buchenwald | Logroño | Askatua 1945 - 03 - 00 | ||
Izen abizenak | Atxilotze gunea | Jatorria | Heriotz lekua | Heriotza | Askatua |
Bortziriak | |||||
Antonio Clemente | Buchenwald | Bera | |||
Víctor García Serrano Retegui | Neuengamme | Bera | Neuengamme - Fallersleben | Fallerslebengo esparruan hila | Ez |
Françoise "Frantxia" Halzuet (Usandizaga) | Neuengamme | Bera | Neumbrandenburg | Neumbrandenburgo esparruan hila | Ez |
Luis Anglada | Flossenburg | Etxalar | Flossenbürg | Flossenbürgo esparruan hila | Ez |
Felipe Sansiñena Iribarren | Neuengamme | Etxalar | Hamburg | Ez | |
Izen abizenak | Atxilotze gunea | Jatorria | Heriotz lekua | Heriotza | Askatua |
Baztan | |||||
Ignazio Astiasuain Zarra | Dachau | Erratzu | Askatua 1945 - 04 - 29 | ||
Alejandro Elizalde Iribarren | Mauthausen | Elizondo | Askatua 1945 - 05 - 06 | ||
Pascual Lazcano Cia | Flossenbürg | Illarregi - Almandoz | Flossenbürg | Flossenbürgo esparruan hila | Ez |
Martín Lizeaga Echepare | Sachsenhausen / Heinkel | Azpilikueta | Askatua - Heinkel 1945 - 05 - 08 |
Informazio sakonagoa jaso nahi izanez gero, kontsultatu ondorengo taula:
Kasu aipagarriak
Frantxia Halzuet Alzate
Beran jaio zen 1908ko abuztuaren 29an eta Neubrandenburg-eko (Ravensbrück) kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko apirilaren 12an. 1930ko maiatzaren 7an Philippe Usandizaga Urruñatarrarekin ezkondu zen eta 1939ko abuztuan alarguna gelditu zen.
Urruñako Bidegain Berri baserrian bizi zen. Baserri hau “Comete” Sarearen azken aterpea izan zen, muga gurutzatzera abiatu aurretik.Atxilotu arte (1943ko urtarrilaren 15) aktiboki parte hartu zuen “Comète” Sarean. Berarekin batera, Andrée de Jongh Sarearen fundatzailea ere atxilotu zuten. Fort de Romainville-n egon zen atxilotuta Ravensbrückera eraman arte. Bidaia Hendaiako Simone Chrisostome Vilaltarekin egin zuen. Frantxia kontzentrazio esparruan hil zen. Simone, berriz, 1945eko apirilaren 29 liberatua izan zen.
Ramon Zuazo
Jatorriz irundarra, 1917ko apirilaren 8an jaio zen. Vernet d’Ariègeko (Frantzia) kontzentrazio esparrua zegoelarik, naziek bereganatu zuen esparrua. Bertako 398 gizonezko eta 5 emakume4ak deportatzea erabaki zuten, hain zuzen ere, Dachaura gizonezkoak eta Ravensbrückera emakumezkoak. “Tren fantôme” izenez ezagutzen zen trenan heldu zen Ravensbrückera. Bidaia oso luzea izan zen (ikus mapako ibilbide horia). Bidai horretan ihesaldiak, heriotzak eta hainbat drama jazo ziren. Ramon Zuazok ihes egitea lortu zuen.
Tomas Zubizarreta Lazcano
Tomas Zubizarreta Zumaian jaio zen 1907ko apirilaren 15ean eta Bergen-Belsen kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko otsailaren 10ean. Irungo Alderdi Komunistako militantea izan zen. Asturiaseko urriaren ondorioz iheslariei Frantziarako bidean laguntzeko Irungo Alderdi Komunistak azpiegitura zuen eta Tomas Zubizarretak zen azken kate-begia mendiz Iparraldera eramateko. Euskal Herritik ihes egin zuen 1938an eta Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian parte hartu zuen han atxilotu arte. 1944ko maiatzaren 21ean Compiegneko presondegira eraman zuten eta handik Neuengammera deportatu zuten. Handik Bergen-Belsen esparrura eraman zuten eta han hil zen.
Felipe Sansiñena Iriarte
Etxalarren jaio zen 1904ko abenduaren 12an eta Neuengamme kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko urtarrilaren 28an. Neuengammen zegoen Accumulatoren-Fabrik AG azpi-esparrura eraman zuten eta bertan esklabo moduan lana egin zuen beste 1500 gatibuekin batera.
Clemente Sagarzazu Agirre
1915eko urtarrilaren 16an jaio zen Hondarribian. 1925ean frantziar nazionalitatea lortu zuen. II Mundu Gerran garaian Ziburuko “Bar du Fronton” gobernatzen zuen. Taberna honetan errefuxiatu eta “Comète” Sareko kideak elkartzen ziren. Halaber, Clemente “Bordeaux Loupiac” sareko kidea izan zen 1943ko otsailaz geroztik. Sare honek 1944ko apirila bitartean funtzionatu zuen hegazkinlari eta soldadu aliatuen ihes egiten laguntzeko. Compiegnen egon eta gero Neuengamme kontzentrazio esparrura eraman zuten. Ondoren Fallersleben eta Wöbbelinra bidali zuten. Wöbbelin en liberatua izan zen 1945eko maiatzaren 2an. 1950eko martxoaren 8an hil zen.
Republicanos españoles en los campos de exterminio nazis
Iturriak:
- Euskal Memoriala – Euskaldunen deportazioa;
- Mujeres y hombres republicanos de Navarra, Gipuzkoa, Alava y Bizkaia en campos de concentración nazis: Los olvidados. Ana García Santamaría. Antzina, diciembre 2016, 4-31;
- Libro Memorial: españoles deportados a los campos nazis (1940-1945). Benito Bermejo, Sandra Checa. Ministerio de Cultura, 2006;
- Etat des Déportés-de L.Rivière;
- Etat des déportés par Gérard Lafon;
- La deportación de vascos a los campos del Tercer Reich (1940 – 1945). Etxahun Galparsoro eta Josu Chueca. GOGORA institutua;