Bidasoko Deportatuak | Erakusketa Ibiltaria
Whasington-eko Holocaust Memorial Museum-en arabera, 42.500 atxilotze gune, akabatze gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri duten pertsonak. Hendaia, Irun, Bortziriak edo Hondarribitik deportatuak izan ziren bizilagunak. Zehazki, 90 bizilagun deportatu ziren eta hauetatik 30 esparruetan hil zituzten.

Deportazioa

Pertsona edo pertsona-talde bat herrialde batetik gogoz kontra kanporatzea da deportazioa. Zigor gisa, isolatze edota esklabotasun helburuekin erabili izan da deportazioa. Hainbat kasutan aurreiritzi etniko edota erlijiosoez bultzatuta. Historikoki, edonolako giza talde baten deportazioa, ekintza segregazionistatzat jo da eta hauek gehiegikeria eta genozidioa izan dute helmuga.

Bigarren Mundu Gerran, Naziek judutarren aurka baliatu zuten bereziki deportazioa, ekintza honetan oinarritzen baita holokaustoa. Atxilotuak euren jatorritik, atxilotze edo sarraski esparruetara bortxaz mugiarazi zituzten. Nagusiki, Polonia, Austria eta Alemanian zeuden kokatuta atxilotze eta sarraski esparruak. Naziek bestelako talde etniko, politiko eta sozialak deportatu zituzten ere. Herrialde berriak okupatu ostean errepresio neurri gisa. Denboraren poderioz ezagutu da deportatuek jasandako tratu anker eta krudela, jasandako gosetea, esklabu lanak edota erailketa masiboak.

Whasington-eko Holocausto Memorial Museum-en “Enciclopedia de Campos y Guetos” proiektuaren arabera, 42.500 atxilotze gune, sarraski gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri duten pertsonak, Hendaia, Irun, Bortziriak, Baztan edo Hondarribiatik deportatuak izan ziren bizilagunak. 90 bizilagun deportatu ziren eta hauetako 30 esparruetan hil zituzten.

Esparruak

Zer da kontzentrazio-esparrua? Hiriguneetatik at zeuden kartzela moduko eremuak non gerra-presoak, preso politikoak edota talde etniko edo erlijiosoetakoak sartzen zituzten, askotan derrigortutako langileak bezala erabiliak izan zirelarik.

Zer da sarraski-esparrua? Bigarren mundu gerran naziek eraiki zituzten kontzentrazio-esparru mota bat, aurkariak, komunistak, juduak, mestizoak, ijitoak, homosexualak eta abar, masiboki hiltze- ko asmoarekin. Bigarren Mundu Gerran 15.000 baino gehiago kontzentrazio eta sarraski-esparruak eraiki ziren Alemania naziak kontrolatzen zuen lurraldean.

Heinrich Himmler

SS eta Gestapoaren burua eta Barne-Ministroa. Hitlerren ondotik gizon boteretsuena izan zen. “Azken soluzioa” deitutakoaren asmatzaile eta arduradun nagusia izan zen. Horren bitartez milioika pertsonen (judutarrak, gerra preso sobietarrak, preso politikoak, homosexualak, ijitoak,...) exekuzioa antolatu zen. 1940ko urrian Hendaian burutu zen Franco eta Hitlerren arteko bilera prestatu zuen. Egun batzuk lehenago Irun eta Donostian egon zen ere. Hortik aurrera Gestaporen eragina Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparruan handia izan zen.

Gas-Ganbera eta Errausketa Labeak

Zer da gas-ganbera bat? Gizakia exekutatzeko metodo bat da. Zigilatutako ganbera da eta bertara gas pozoitsu edo itogarria sartzen da. Bigarren Mundu Gerran naziek erabili zuten metodo hau sarraski-esparruetan.

Zer da errausketa-labea? Hildakoak erretzeko makina. Sarraski-esparruetan eraildakoak birrintzeko erabili zituzten.

Esparruak Bidasoaldean eta Inguruan

01. Gurs

Frantziako hegoaldeko kontzentrazio-esparru handienetakoa izan zen. Gurs-eko esparrua, Oloron-Sainte-Marietik gertu, Édouard Daladierren gobernuaren garaian eraiki zen, 1939ko martxoaren 15 eta apirilaren 25 bitartean, hain zuzen, Franco agintera iritsi ondoren Estatu Espainiarratik ihes egindako errepublikar, eusko gudariak eta brigadista internazionalak bertan konfinatzea erabakita. 1.940 urtearen ondotik, famili judutarrez betetako 50 konboi izan ziren deportatuak handik. 52 herrialdetako 60.000 pertsona eduki zuten preso Gurs-en 1.939tik 1946ra, esparrua itxi zuten arte, errepublikazale espainarrak biltzeko sortua izan zen zelaian.

02. Polo Beyris (Baiona)

1939ren hasieran eta iheslari espainarren iritsiera ugaria zela eta, prefetak Polo de Beyriseko instalazioak (lehengo polo zelaia) konfiskatu zituen. Famili errepublikar asko pilatu zituzten ukuilu eta alda-geletan. 1939ko irailaren 30ean, bokorralari errublikazaleen 247 emazte eta seme-alabak ebakuatu eta birbidali zituzten indarrez Espainiar Estatura. Gizon osasuntsuak beste esparruetara eramanak izan ziren eta atzerriko langile-konpainia desberdinetan sartu, II Munduko Gerrak eskatzen zuen esfortzua mantentzeko. Polo Beyriseko esparruak lau funtzio desberdinak izan zituen: 1. Espainiar errepublikazaleentzat tokia. 2. Frontstalag 222 (preso kolonial frantsesentzat esparrua). 3. Kolaboratzaile edo seudokolaboratzaileentzat garbiketa tokia. 4. Gerra-preso alemaniarrentzat esparrua. 10000 pertsona inguru egon ziren esparru honetan. 1947an itxi zuten.

Gurs

03. Irandatz (Hendaia)

Irandatzeko barneratze-esparrua 1940an hasi zen funtzionatzen, 1944 arte. Behobiarako bidean egon zen eta Santiago kaletik iristen zen. Egurrezko 20 bat barrakoiek osatzen zuten esparrua. Alemanek eraiki zuten Irandatzeko esparrua Espainiako “Dibisio Urdina” sartzeko. Berehala, soldadu kolonialentzako esparrua bilakatu zen (senegaldarrak, aljeriarrak, marrokiarrak,…). Soldadu hauek, alemaniarren mesederako eskulana bezala erabiliak izan ziren. Liberazioaren ondoren, izkutuan muga gurutzatzen zuten errefuxiatu espaniarrak soilik hartzen zituzten.

04. Irun

Lantegia izandako “Hilaturas Ferroviarias” eta “Pequeña Velocidad” izan ziren esparru nagusiak. Gune hauek ICC-k (Instituto de Campos de Concentración) kudeatu zituen. Lehen gunea gungo beilatokiaren atzean zegoen eta bigarrena Alhondiga azpian. 1937tik 1942 arte iraun zuten. Hauen menpe egon ziren  Chocolates Elgorriaga, Landetxako Tejeria, Porcelanas Bidasoa lantegia, Stadium Gal, La Carioca eta Vinos Arocena (Behobia) atxilotze guneak. Baliteke areto gehiago egotea.

"Pequeña Velocidad" Irun

05. Miranda de Ebro

Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparrutik 65.000 bat preso pasatu ziren: errepublikano, gudari, internazionalista poloniar, belgikar eta txekiar, S.T.O.-koak (Service du Travail Obligatoire). Esparru honek 1937 eta 1947 bitartean funtzionatu zuen. Arduradunetako bat Paul Winzer izan zen. Goi-kargu nazia, diplomatikoa, polizia eta Gestapoaren burua Espainiar Estatuan izan zen. Winzer, 1936an Himmlerrek aginduta, Madrilgo Alemaniako enbaxadara bidali zuten, komunista, anarquista, ezkertiar eta nazien aurkako alemaniarrak ikertzeko.

Kontzentrazio - Esparruak Europan zehar

06. Auschwitz

1940ko maiatzean ireki zen eta 1945eko urtarrilaren 27a itxi. Hiru esparru nagusi eta 39 menpeko zeuden. Auschwitz gunean kokatutako menpeko esparruak alemaniar industriarekin lotura handia zuten, batez ere, militar, metalurgia eta meatze-arloan. Bidasotarren artean, Émile eta Léa Delvaille senar-emazteak, Gustave Faingold eta Léon Levy hendaiarrak Auschwitzen eduki eta hil zituzten.

07. Buchenwald

1937ko uztailetik 1945eko apirila arte martxan egon zen. 250.000 pertsona egon ziren hemen eta horietatik 56.000 erailak izan ziren. Bigarren mundu-gerra bitartean, Buchenwaldeko esparru-sistema derrigorrezko lanaren iturri garrantzitsua bilakatu zen. Hain zuzen ere, armamentu eta munizioak egiteko. Esate baterako, Mittelbau-Dora itsatsitako eremuan V1 eta V2 bonba hegalariak fabrikatzen zituzten. Halaber, BMW, Ford, Heinkel, Junker, Krupp altzairutegia eta beste 8 enpresek esklabo bihurtutako presoak erabili zituzten. Besteak beste, Jorge Semprun intelektual eta politikari espainiarra eta Stéphane Frédéric Hessel, “Haserretu zaitezte” liburuaren egilea eta “Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala”-ren erredakzioan parte hartu zuena, Buchenwalden egon ziren.

Preso Bidasotarrak

27 bidasotar pasatu ziren hemendik eta horietako batzuk (Mariano Busto Oca, Andre Galtier, Albert Lafitte, Maurice Bretaud, Laurent Lecuona eta Dominique Peyresaubes hendaiarrak) bertan hil ziren. Egondako beste bidasotarrak ondoko hauek dira: Juan Hazen, Jean Michelena, Dominique Azcue, Guillermo Alzuri, Jean Luis Laclau, Jean Gabriel Hondet, Eugene Garayo, George Haramboure, Martin Mir eta Henri Humbert (Hendaiarrak); Antonio Berbel, Jose Alzuri, Luis Dupain, Santiago Huerta, Manuel Michelena, Martin Michelena eta Vicente Retegui (Irundarrak); Francisco Aguilar (Hondarribia) Eugenio Alzuri, Antonio Clemente, Jose Rubio (Beratarrak).

08. Ravensbruck

Emakumeentzako kontzentrazio-esparru handiena izan zen. 1944ean SSak-eko agintariek gizonentzako esparru txiki bat ezarri zuten aldamenean. Hemen Julien Carricaburu, Simone Chrisostome eta Jacques Irigoyen hendaiarrak eta Frantxia Halzuet beratarra egon ziren. Neubrandenburg, Ravensbrück kontzentrazio esparruan zegoen hegazkin-fabrika bat zen eta han hil zen Frantxia Halzuet.

09. Sachsenhausen

1936ko udan eraiki zuten. 1936 eta 1945 bitartean 200.000 pertsona baino gehiago egon ziren barruan. Hasieran, judutarrak, ijitoak, homosexualak eta “antisozialak” egon ziren. Behin gerra hasi zela, nazionalsozialismo edo gobernu laguntzaileen aurkariak, derrigorrezko langile atzerritarrak eta gerra-preso aliatuak egon ziren. Esparru hau eta bere sateliteak arma fabriketatik gertu kokatu ziren. Horietako fabrika batzuk AEG, Siemens eta Heinkel ziren. Halaber adreilu eta munizioak fabrikatzen zituzten. 18 hendaiar egon ziren Sachsenhausen. Horien artean, Louis Bergeret, Edouard Garcia-Serrano eta Noël Lassague bertan hil ziren.

Preso bidasotarrak

Beste hendaiarrak ondoko hauek izan ziren: Dominique Azcue, Julien Carricaburu, Michel Arruabarrena, Jean Arruabarrena, Bruno Ballorca, Felix Dithurbide, Angel Louis Garayo, Ignace Gastesi, François Pastor, Réné Peyrelongue, Louis Riviére, Jean Gerard Lafon, Jacques Irigoyen, Eleódore Nieto eta Jean Louis Daguerre. Azken hau, Pedro Garcia eta Felix Martinez irundarrekin Gross Rosen izeneko esparru satelitean egon ziren. Halaber, Francisco Aguilar hondarribiarra eta Martin Lizarraga baztandarra han egon ziren.

10. Dachau

1933ko martxoaren 22tik 1945eko apirilaren 29 arte irekita egon zen. Preso politikoak edukitzeko Alemanian ireki zen lehendabiziko kontzentrazio esparru nazia izan zen. 200.000 preso baino gehiago pasatu ziren Dachautik. Horien artean, Berako Jose Rubio, Almandozko Pascual Lazcano eta Erratzuko Ignacio Astiasuain. Halaber, 11 hendaiar egon ziren. Horietatik 7 bertan hil ziren: Jérôme Faget, Joseph Artola, Jean Darbonet, Paul Simon, Jean Donnez, Léon Lannepuquet eta Dominique Testevin. Handik pasatatako beste hendaiarrak ondoko hauek dira: Joseph Fily, Julien Carricaburu, Robert Courrèges, eta Jean Gabriel Hobdet.

11. Mauthausen

1939ko abenduaren 20an eraiki zuten eta 1945eko maiatzaren 5ean Estatu Batuetako armadak askatu zuen. 180.000 pertsona hil ziren. Horien artean, Jose Casal, Enrique Garcia, Francisco Rodriguez eta Francisco Martínez irundarrak. Hemen egon ziren beste bidasotarrak ondoko hauek izan ziren: Jose Maria Aguirre, Elias Aguilar eta Segundo Aranguren irundarrak; Candido Valencia eta Jean Ga- briel Hondet hendaiarrak; Alejandro Elizalde elizondoarra eta Jose Rubio beratarra. “Espainarren esparrua” izenez ezaguna da, Espainiar Estatuko deportatu gehienak bertan hil zirelako. Hain zuzen ere, 5519 atxilotu. Tifusa, tuberkulosia, jipoiak, torturak, gosea eta esfortzu izugarriak izan ziren heriotzen arrazoiak.

12. Neuengamme

1938ko abenduaren 13an ireki zen eta 1945eko apirilaren 29an liberatu zuten. Bertatik 106.000 errepresaliatu igaro ziren eta 56.000 pertsona hil ziren. Besteak beste, Victor Garcia-Serrano beratarra, Tomas Zubizarreta, Carlos Lecuona, Jose Martiarena, irundarrak eta Clemente Sagarzazu honda- rribitarra bertan egon ziren. Halaber, Felipe Sansiñena etxalartarra bertan hil zen. Neuengammen zeudenak, adreiluak, Elba ibaiaren kanalizazioaren eraikuntzan, lehertu gabeko jaurtigailuak eta zaborrak kentzeko eskulan merkea gisa erabili zituzten. Halaber, tifusa eta tuberkulosiaren kontrako sendabideak lortzeko esperimentu zientifikoak egin zituzten presoekin.

13. Vernet d´Ariegé

1939tik 1944ra bitartean Vernet de Ariègeko esparruan atzerritar doilorrak, intelektual antifaxistak eta Nazioarteko Brigadetako kideak bertan sartu zituzten. Denera, 58 nazionalitate desberdinetako 40.000 pertsona espetxeratu zituzten. 1942garren urtetik aurrera eskualdean atxilotutako judutarrak aldi-baterako sartzeko balio izan zuen. 1944ko ekainean, azken presoak Dachaura eraman zituzten “train fantôme” izenekoan. Tren horretan zihoan Ramon Zuazo del Puerto irundarrak ihes egitea lortu zuen.

Naziekin kolaboratu zuten enpresak

Nazien suntsipen makinaren funtzionamendua ezinezkoa izango zen industria, kolaboratzaileren konplazentzia eta laguntzarik gabe. Horrela, bai Alemanian bai menderatutako herrialdeetan, hainbat enpresa atxiki zitzaion erregimenari. Atxikimendu hau ideologiarengatik, edo interes ekonomikoengatik edo biengatik izan zen.

Bidasotarrak

90 bidasotarrek deportazioa jasan zuten XX. mendean. Hauetako askok Nazien kontzentrazio espa- rruetan egon ziren aliatuen askapena heldu arte. Deportatuetatik 55 Hendaiakoak ziren, 21 Irungoak, 5 Berakoak, 2 Etxalarkoak, 3 Hondarribiar eta 4 Baztandar. 30 deportatu sarraski- eta kontzentra- zio-esparruetan erail zituzten.

Baztan
Astiasuain Zarra Ignacio Dachau
Elizalde Iribarren Alejandro Mauthausen
Lazcano* Cía Pascual Dachau / Flossenbürg
Lizarraga Echepare Martin Sachsenhausen
Bera
Alli Ferrero Eugenio Buchenwald
Clemente - Antonio Buchenwald / Flossenbürg
Garcia Serrano Retegui Victo Neuengamme
Halzuet (Usandizaga)* Alzate Francisca (Frantxia) Ravensbrück / Neubrandenbur
Rubio Delgado Jose Mauthausen / Dachau / Buchenwald
Etxalar
Anglade - Luis Flossenbürg
Sansiñena* Iribarren Felipe Neuengamme / Hannover - Stöcken / Stutthof
Hendaia
Alzuri Larrechea Guillermo Buchenwald
Arruabarrena - Michel Sachsenhausen
Artola* - Joseph Dachau (Allach)
Azcue - Dominique Buchenwald / Sachsenhausen
Ballorca - Bruno Sachsenhausen
Bergeret* - Louis, Bertrand Sachsenhausen
Bretaud* - Maurice Buchenwald - Dora
Busto* Oca Mariano Buchenwald
Carricaburu - Julien Dachau (Allach) / Sachsenhausen
Chrisostome - Simone Ravensbruck /Neubranderburg
Courrèges* - Robert Dachau /
Daguerre - Jean Louis Freiburg-im-Breisgau / Gross Rosen
Darbouet* - Jean Dachau / Hersbruck
Delvaille* - Émile Auschwitz
Delvaille* - Léa Auschwitz
Donnez* - Jean Dachau / Hersbruck
Echeveste - Jean Antoine Postdam
Faget* - Jérôme Dachau
Faingold* - Gustave Auschwitz
Feuillade* - Jean Edouard Forteresse de Siegburg
Fily - Joseph Dachau
Fontales - Antoine Mauthausen
Galtier* - André Köln / Buchenwald
Garayo* - Angel Louis Sachsenhausen
Garayo - Eugène Buchenwald
Garcia Serrano* - Edouard Sachsenhausen
Gastesi - Ignace/Paul Sachsenhausen
Haramboure - Georges Buchenwald
Hondet - Jean-Gabriel Mauthausen / Dachau / Buchenwald
Humbert - Henri Buchenwald - Dora
Irigoyen - Jacques Sachsenhausen / Ravensbruck
Laclau - Jean - Louis Buchenwald
Lafitte* - Albert Buchenwald
Lafitte - Robert Sachsenhausen
Lafon - Jean Gerard Sachsenhausen
Lannepouquet* - Léon Dachau
Lassague* - Noël Sachsenhausen
Lecuona* - Buchenwald
Levy Bultinet Léon Auschwitz
Maiz - Georges Justin Miranda de Ebro
Mansan - Pierre Lansberg-Lech
Masiques - Mariano Buchenwald
Mendoza Bello Francisco Mauthausen
Michelena - Jean Buchenwald
Mir - Martin Buchenwald-Dora
Nieto - Eléodore dit Elie Sachsenhausen
Pastor - François Sachsenhausen
Peyrelongue - René Sachsenhausen
Peyresaubes* - Dominique Neue Bremm / Buchenwald
Riviere - Louis Sachsenhausen
Simon* - Paul Dachau
Testavin* - Dominique Dachau / Hersbruck
Valencia - Candido Mauthausen
Hondarribia
Albistur Sagarzazu Eduardo Bergen-Belsen
Aguilar Mendizabal Francisco Sachsenhausen / Buchenwald
Sagarzazu Agirre Clemente Fallersleben - Laagberg / Wöbbelin
Irun
Aguilar Olmo Elias Mauthausen
Aguirre Salaberria Jose Maria Mauthausen
Alzuri Larrechea Jose Buchenwald
Aranguren Arrizabalaga Segundo Mauthausen
Berbel Hita Antonio Buchenwald
Casal* Añorga José Mauthausen / Gusen
Dupain Muguruza Luis Buchenwald
García De Diego Pedro Freiburg - IM - Breisgau
García* Pérez Enrique Mauthausen / Gusen
Hazen - Juan Buchenwald
Huerta Otaegi edo Echeverria Santiago Buchenwald
Lecuona Recarte Carlos Neuengamme
Martiarena - José Neuengamme
Martínez* Eizaguirre Francisco Mauthausen / Gusen
Martínez - Félix Freiburg - IM - Breisgau
Michelena - Manuel Buchenwald
Michelena - Martín Buchenwald
Retegui* Etcheverria Vicente Buchenwald / Flossenbürg
Rodríguez García Francisco Mauthausen / Gusen
Zuazo Del Puerto Ramón Camp de Vernet
Zubizarreta* Lazcano Tomas Neuengamme / Bremen - Farge

Zenbait kasu

Frantxia Halzuet Alzate

Beran jaio zen. 1930ean Philippe Usandizagarekin ezkondu eta bederatzi urteren bueltan, alargun gelditu zen hiru semerekin. Urruñan bizi zen Bidegain Berri baserrian eta etxe hau zen Cométe sareak Ipar Euskal Herrian zeukan azken aterpea. Baserria puntu estrategikoa zen eta errefuxiatuek esnea, alpargatak, makilak eta lanerako arropa jasotzen zuten. 1943ko urtarrilaren 15an, alemanek “Frantxia” eta bi taldekide atxilotu zuten, Frantxiarekin lan egin zuen morroi baten salaketagatik.

Frantxia Romainvilleko gotorlekuan atxilotua egon zen, 1943ko abuztuak 29 arte. Trenez Ravensbrüceko kontzentrazio eremura bidali zuten eta iritsi ahala, ilea moztu, dutxatik pasarazi eta “marradun pijama” jaso zuen. Bidaia Hendaiako Simone Chrisostome Vilaltarekin egin zuen. Hegazkintza lantegi batean lanean jardun zuen eta 1945eko apirilaren 12an zendu zen. Beraiekin batera Irungo frontean borrokatu zuen Esther Zilberberg poloniarra (Estoucha izenez ezaguna) egon zen.

Ramon Zuazo del Puerto

1917ko apirilaren 8an jaio zen Irunen. Vernet d’Ariègeko (Frantzia) kontzentrazio esparrutik Dachaura deportatu zuten, 398 gizonezkoekin batera “Tren fantôme” izenez ezagutzen zen trenean. Ihes egitea lortu zuen.

Tomas Zubizarreta Lazcano

Zumaian jaio zen 1907ko apirilaren 15ean eta Bergen-Belsen kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko otsailaren 10ean. Irungo Alderdi Komunistako militantea izan zen eta Orosia Ordoki-ren bikotea. Biak heriotza zigorrera kondenatuak izan ziren. Euskal Herritik ihes egin zuen 1938an eta Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian parte hartu zuen. 1944ko maiatzean atxilotu eta Neuengammera deportatu zuten. Handik Bergen-Belsenera eta han hil zen.

Clemente Sagarzazu Agirre

1915eko urtarrilaren 16an jaio zen Hondarribian. II. Munduko Gerra garaian Ziburuko “Bar du Fronton” gobernatzen zuen. Taberna honetan errefuxiatu eta “Comète” Sareko kideak elkartzen ziren. Halaber, Clemente “Bordeaux Lou- piac”-eko sarekidea izan zen 1943ko otsailaz geroztik. Sare honek 1944ko apirila bitartean jardun zen hegazkinlari egin eta soldadu aliatuek ihes egin zezaten laguntzen.

Compiegnen, Neuengamme, Fallersleben eta Wöbbelinen egon zen. Errausketa-labean sartu nahi izan zuten baina, bizirik zegoela ikusita esparruko medikuak bere gorpua, hilda zegoen beste batekin trukatu zuen. Wöbbelinen liberatuta izan zen 1945eko maiatzaren 2an.

Victor Garcia-Serrano Retegui

Beran sortu zen 1916ko abuztuaren 23an. Edouard Garcia-Serrano hendaiar gaztearen (14 urte) lehengusua zen. Gursen egon zen. 1944an Neuengamme esparrura deportatu zuten. Han, Volkswagenentzat eta Deutsche Bau AG eraikuntza konpainiarentzat lana egin zuten, langile esklabo gisa. Ustez Ravensburg esparruan hil zen baina datu hau egiaztatu gabe dago.

Felipe Sansiñena Iribarren

Etxalarren jaio zen 1904ko abenduaren 12an eta Neuengamme kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko urtarrilaren 28an. Neuengammen zegoen Accumulatoren-Fabrik AG azpi-esparrura eraman zuten eta bertan esklabo moduan lana egin zuen beste 1500 gatibuekin batera.

Henry (Dominique) Peyresaubes

Hendaian jaio zen 1897ko otsailaren 26an. SNCF-eko langilea izan zen. Halaber MARC izeneko informazio zerbitzu belgiarraren sa- rekidea izan zen. Erresistentzian borrokatu zuen eta tenienteordearen gradua lortu zuen. Salaketa baten ondorioz atxilotu zuten 1943ko maiatzaren 6an eta Buchenwald-era depor- tatu. 1943ko urriaren 26an hil zen Buchen- wald-en.

Delvaille Senar-emazteak

Émile eta Léa Delvaille judutarrek «Modern Tailor» izeneko jantzigintza – tailer bat zuten Hendaian. 1943ko martxoaren 17an Gestapoko agenteek Hendaian atxilotu zituzten ez zeramatelako izar horia soinean. Atxiloketan Hendaiako Brigadako agente batek parte hartu zuen. Bordeleko Fort du Hâ-n eta Merignac-eko esparruan egon ondoren, 1943ko azaroaren 25ean Auschwitzera deportatuta izan ziren eta 1943ko abenduaren 7an gaseztatu eta erraustuta.

Jose Maria Aguirre Salaberria

Markinan jaio zen 1919an eta hiru urterekin Iru- nera etorri zen. 17 urte zituela, bere aitarekin batera (Doroteo Aguirre Astigarraga) Sant Fe- liu de Guixols-eko (Katalunia) Artillari euskal- dunen konpainian sartu zen. Gerra amaituta, Maginot linea eraikitzen egon zen behartuta. Alemanek atxilotuta Mauthausen esparruan egon zen 4 urte eta erdi, iparamerikarrek aska- tu arte 1945eko maiatzaren 5a. 1953an Palma de Mallorcara joan zen eta han hil zen 2009ko irailaren 6an.

Jose Rubio Delgado

Markinan jaio zen 1919an eta hiru urterekin Irunera etorri 1917ko apirilaren 28an A Coruñan jaio zen. Karabinero izan zen eta 1935eko maiatzean Bera- ra destinatu zuten. Hemendik Irunera joan zen eta han borrokatu zuen hiria erori arte. Saint Cyprien izeneko errefuxiatu-esparruan egon zen eta 1941eko apirilaren 28an, Vichy-ko Go- bernuak aginduta, Mauthausenera bidali zuten. Hortik Dachaura eta azkenik Buchenwaldera, iparamerikarrek askatu arte 1945eko apirilaren 16an. 1992ko uztailaren 3an Gironellan (Bar- tzelona) hil zen.

Nola zen eguneroko bizitza Mathausen-en?

“Hagitz gogorra. Goizeko 6tan ernatzen ginen eta harrobian lan egiten genuen eguerdi arte. Batzuetan harriak zamatzen genituen Danubio ibaian txalupetara. Goizetan al- txatzean kafe pixkat gosaltzen genuen, kafea baino gehiago ur zikina zen hura”. “Eguerdiko 12:00tan eltzekaria ematen ziguten, eta gaua arte lan egiten genuen. Orduan zerrenda pasatzen zuten. Kafe pixkot eta 300 gramo ogi banatzen zuten bortz pertsona- ko. Gaueko 10etan oheratzen ginen. Lurrean lo egiten genuen eta manta bakarra genuen bi pertsonentzat”.
“EL VILATA” aldizkariko 66. alean Xavier Tornafoch-ek Jose Rubiori egindako elkarrizketaren zati bat

Segundo Aranguren Arrizabalaga

Donostian jaioa 1908ko maiatzaren 2an eta Irungo Santiago kalean bizi izan zen. Suhil- tzailea. 1940ko abuztuaren 21ean Mathausen sartu zuten eta 1945eko maiatzaren 15ean li- beratua izan zen.

Jérôme Faget

1883ko irailaren 30ean Hendaian jaio zen, eta Dachauko esparruan hil zen, 1945eko otsaila- ren 26an. Trenbideko langilea eta CGT sindi- katuko militantea. 1920ko grebaren ondorioz kaleratua izan zen eta 1936an anmistiatua. Hendaiako Partido Sozialistako idazkaria eta zinegotzia legealdi desberdinetan. Halaber, auzapezordea eta Giza Eskubideen Ligako zu- zendaria izan zen. Erresistentziako partaidea izateagatik 1944ko ekainaren 10ean atxilotua eta Dachaura deportatua izan zen.

Simone Chrisostome

Hendaian jaio zen 1923ko abenduaren 10ean. Jostuna zen ogibidez. 1943ko apirilaren 2an atxilotu zuten eta Ravensbruck esparrura de- portatua izan zen 1943ko abuztuaren bukae- ran. Frantxia Halzuetekin bidaiatu zuen Pari- setik Ravensbrückeraino. 1945eko apirilaren 29an liberatua izan zen.

Iturriak

1941-1944. Le document Mémorial de la Déportation. Les Hendayais déportés dans les camps nazis.

Faget, M., Peyrelongue, A., Harté, R. eta Serres, J.

Cómo se documento la cantidad de victimas del holocausto
y la persecución nazi

United States Holocaust Memorial Museum

El apoyo de las grandes corporaciones a Hitler

Dario Brenman. La izquierda diario (2016)

Anexo: Campos de concentración nazis

Wikipedia.org

Fondation pour la memoire de la deportacion

Bundesarchiv

Wikimedia Commons

Kontzentrazio esparruetara deportaturiko euskaldunak

Euskal Memoriala

Nazis mantuvieron 42.500 campos de concentración

Clara Walther. Deusche Welle (2013)

31. Republicanos de Navarra, Gipuzkoa, Alava, y Bizkaia en campos de concentracion nazis: Los olvidados

Ana García Santamarría. Antzina, 2016ko abendua, 4

El comienzo de la “solución final”

Yad Vashem

36. Censo actualizado de mujeres y hombres republicanos de Navarra, Gipuzkoa, Alava y Bizkaia deportados

Ana García Santamarría. Antzina, 2019ko abendua, 4

La deportación a los campos de exterminio

Yad Vashem

Libro Memorial. Españoles deportados a los campos nazis (1940-1945)

Benito Bermejo eta Sandra Checa. Espainiako Kultura Ministerioa (2006)

El campo de exterminio de Auschwitz-Birkenau

Yad Vashem

Errepublikako Karabinero bat Mathausen-en

Jose Rubio Delgado. Berako Udala

Etat des déportés par Gérard Lafon

Empresarios: complicés necesarios

Deportados.es

BOE Núm. 190 Viernes 9 de agosto de 2019

La responsabilidad franquista

Deportados.es

Euskaldunen Deportazioa Hirugarren Reicheko esparruetara

Gogora Insitutua. Etxahun Galparsoro eta Josu Chueca