Irailaren 3an aitorpena hartuko diote Martin Villa ministro ohiari
Heldu den irailaren 3an, Argentinak Madrilen duen enbaxadatik, bideokonferentzia bitartez,aitorpena hartuko diote Martin Villa ministro ohiari.
Heldu den irailaren 3an, Argentinak Madrilen duen enbaxadatik, bideokonferentzia bitartez,aitorpena hartuko diote Martin Villa ministro ohiari.
Eguraldiari aurre eginez, hamarnaka lagun batu dira irungo Avenida zubian, Lluís Companysen entrega oroitarazteko. Duela 80 urte alemaniako polizia militarrak eta Pedro Urraca agenteak frankismoaren esku utzi zuten presidenta, irungo Avenida zubian.
Irungo Avenida zubian, Lluís Companys i Jover presidentaren entrega oroitarazi du Kepa Ordoki - Memoria Historikoa bidasoan elkarteak. Hemen ekitaldiko argazkiak:
Heldu den abuztuaren 29an, laurogei urte beteko dira Lluís Companys i Jove Presidentaren entregaz. Frankismoaren esku utzi zuten alemaniako polizia militarrak eta Pedro Urraca agenteak, irungo Avenida zubian. Jazoera oroitarazteko, Kepa Ordoki…
Oroimenean geldituko da 2020. urtea Behe Bidasoko gizartean. COVID-19ak guztiz eraldatu du normaltasuna, San Pedro eta San Martzial jaiak barne. Bitan gelditu dira bertan behera irungo jaiak: 1914 - 1918…
Hendaiako hildakoen monumentua bereziagoa da, II. Mundu Gerran hildako bost "Ètranger"-ak kontuan hartzen ditu eta. Gernika Batailoiko bost gudari hilek leku propioa dute Hendaian. Kepa Ordoki Komandanteak honen zergatia azaldu zuen Larrun aldizkarian.
Iaz Izan zirenak eta izango direnak proiektua garatu genuen. Altxamendu eta altxamendu ostean Bidasoko emakumeak izan zuen rola ezagutzeko xedea jarraituz, artxibategi, liburu eta lan akademikoetara jo dugu izanzirenak.eus web gunea sortzeko.
2020. urteko Aberri Eguna berezia izango da. Abertzaletasuna eta Euskal Herriaren eguna kalean ospatu beharrean, balkoietan Ikurriña zintzilikatuz eta kantuan egiteko gonbita jaso da.
Kandido Saseta Hondarribian jaio zen 1904ko abenduaren 12n. Donostiako institututik Ávilako akademia militarrera pasa zen, 15 urte zituela. Gasteizko garnizioko intendentziako Kapitaina zen eta estatu-kolpearen ondorioz, kuartela utzi eta errepublikanoekin bat egin zuen.
Kandido Saseta, Eusko Gudarosteko Lagun Gudalburuaren heriotzaren 82. urteurrena gogoratuko duen lore eskaintza burutuko da larunbatean. Familiak Azpeitira joateko deia egin du, eguerdiko 12.00etan, Arrupe Hotelaren parean.