Memoria elkarrizketa Gernikan
Apirilak 22an, Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan Elkarteak IPES taldeak antolaturiko memoria elkarrizketan parte hartuko du. Jardunaldia Astra kultur gunean burutuko da, arratsaldeko 18.30etan.
Apirilak 22an, Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan Elkarteak IPES taldeak antolaturiko memoria elkarrizketan parte hartuko du. Jardunaldia Astra kultur gunean burutuko da, arratsaldeko 18.30etan.
1937ko otsailak 23an, tiroz hil zuten frankistek Kandido Saseta, asturiaseko Areces udalerrian. Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak urteurrena oroitu du komandantearen hilobia bisitatuz.
Bidasoko Deportatuak | Erakusketa ibiltariaren baitan, Etxahun Galparsoro historialariak III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrei buruzko hitzaldia eskainiko du heldu den ostiralean, urtarrilak 29. Solasaldia Oiasso Museoan bertan eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.
Urtarrilaren 16an, 76 urte betetzen dira Jesus Carrera Olaskoaga buruzagi komunista fusilatu zutela. Atxilotua eta torturatua izan ostean, Alcala de Henares-ko hilerrian fusilatu eta bertako 38. fosan hilobiratu zuten.
Bera eta Hondarribia bisitatu ostean, Bidasoko 90 deportatuak xede dituen erakusketa irungo Oiasso museoan egongo da ikusgai, urtarrilak 15etik aurrera.
Aldeko 23 botorekin eta aurkako bozka bakarrarekin, ontzat eman da “LluĂs Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimena.
“LluĂs Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimenaren bitartez, Avenida zubiaren modulu bat Kataluniara bidaltzea eskatu du Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Proposamena abenduaren 30ean gauzatuko den osoko bilkuran eztabaidatuko da. Baita ere, Avenida zubian, presidentaren deportazioa eta entrega oroitarazten duen euskarri bat ezartzea eskatu du talde memorialistak.
Azaroak 20a, ez da edonolako eguna #Euskaraldia abian jartzeko. Gogoan ditugu gaur Josu Muguruza eta Santi Brouarden erailketak. Baita ere, lasai asko hil zela Francisco Franco.
Bidasoko Deportatuak | Erakusketa Ibiltariaren baitan, Josu Chueca historialariak "Gurs, euskaldunen kontzentrazio zelaiaren bilakaera" hitzaldia eskaini du, Hondarribiko Kultur Etxean. Bertan, Gurs eta bertan egondako euskal herritarren nondik norakoak azaldu ditu.
Bidasoko 90 deportatuak xede dituen erakusketa Hondarribiko Arma Plaza kultur-gunean egongo da ikusgai, azaroak 9tik aurrera. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, Hondarribiko Udalaren laguntzaz, antolaturiko erakusketa egunero bisitatu ahalko da, azaroak 22 arte.