Gerra zibila hasi eta gutxira, 1936ko irailaren hasieran, Mola jeneralaren armada, suaren eraginez erdi suntsituta zeuden, Irun eta Hondarribian sartu zen. Hala hasi zen euskal familia askoren erbestealdia Frantzia eta Kataluniako lurretan.
Gazteenak Katalunian erbesteratzean, Bartzelonan antolaturiko milizietan bildu ziren errepublikaren aldeko borrokan jarraitzeko asmoz. Aipatutako herrietatik etorritako euskal boluntarioen talde bat, beste kataluniar batzuekin batera, Artilleriako armara bidali zituzten, eta, “La front del Lleó” jatetxean kontzentratuta, instrukzio teoriko eta praktikoa jasotzen hasi ziren, etsaia itsasoz sartuz gero kostaldea nola defendatu ikasteko.
Roses-eko bonbardaketa
Katalunia osoan ezaguna da “Canarias” ontziak, Rosesko badian, 1936ko urriaren 30ean gauzatu zuen bonbardaketa. Izuaren ondorioak Sant Feliura ere iritsi ziren.
Agintari militar errepublikanoak balizko lehorreratze baten beldur ziren. Hori dela eta, antolakunde militarraren prestaketa lanak bizkortu eta Sant Feliun kokatu zuten taldea, Kosten Artillerian. Hala sortu zen 14. bateria eta sektoreko komandantzia berria.
Behin behineko komandantziarekin eta prestakuntza eskaseko, laurogeita hamar bat euskal artillerok eta berrogei bat katalanek, Tossatik igaroz, gure hiriko bideari ekin zioten.
14. bateria Sant Feliun ezartzen da
Bateria, hasiera batean, Molí de les Forquesen kokatu zen. Berehala ikusi zen ikuspuntu estrategiko-militarretik ez zela leku egokiena. Azkenean, Creu de Sant Polen ezarri ziren, Gustinoy muinoaren tontorrean. Gaur egun, “Les Bateries” bezala ezagutzen den auzoa.
Casas eta Mainegre etxeak prestatzen ziren bitartean, artilleroak Volta de l ´ Ametller-eko etxe batean egiten zuten lo, eta taldeka eta txandaka bazkaltzen zuten Murian, les Noies, La Marina eta Sant Elm ostatuetan.
Koadroko teniente batek (unitateko burua), hiru tenientek (bi profesional eta milizia boluntarioetako bat), sarjentu batek, komisario batek eta praktiketako batek osatzen zuten aginte-mahaia. Ofizialordeen eta kaporalen falta bitarteko zerbitzuekin ordezkatu zen, 1937ko martxoan, lau sarjentu eta zortzi kaporal gehitu arte.
Miliziano bolondresak ziren 150 soldadu euskal-katalan gehienak. Gutxi batzuk ziren kintakoak. Gerra materialari dagokionez, unitateak 75 milimetroko lau “Schneider” kainoi zituen.
Ezaugarri teknikoak albo batera utzita (goniometroa, balazta, ezkutua eta abar zituzten), esan behar da Lehen Mundu Gerran ospetsu egin zen materiala zela, eta, oraindik erabiltzeko moduko piezak zirela. Era berean, eremu errepublikanoan material gutxi zegoenez, 1937ko erdialdean, kanoi haien ordez zaharragoak ekarri ziren. Azken karlistaldietako benetako erlikiak. Gurpil gainean zihoazen hiru brontzezko hobi eta burdinezko kanoi-gurdiak ziren. Tiro egitean, lortzen bazen!, sekulako jauzia ematen zuten freno faltagatik. Jaurtigaiek ez zuten gerrarako balio. Harri bat bezain suntsigarriak ziren, ez zuten eztanda egiten.
Bateriak bi metroko telemetro bat zuen tiroaren eta periskopioaren distantziak kalkulatzeko. Artilleroek fusilak eta mosketoiak zituzten. Ofizialek aldiz, arma laburra.
Muinoaren tontorrera igotzeko bide bat ireki ostean, lau kanoiak zementu armatuko gune batean finkatu ziren. Batzuk, portuaren bokalerantz begira, eta besteak, S’Agaro eta platja d’ Aro-rantz. Bertan, behatoki bat eraiki zen, antenazko prismatikoa eta metraileta zahar batekin. Harkaitzean, bolborategi moduko bat. Guardiako artilleroentzat telefonoa eta ohatzeak zituen etxetxo bat prestatu zen. Gerora, barrakoi aurrefabrikatu batzuk ere jarri ziren, soldadu guztiak babesteko.
Giroa astuna eta mingarria bazen ere, ez zen falta euskal artillero batek sortu zuen lorategi txikia. “Lorategi hau zurea da, zaindu ezazu” zioen kartela jarri eta guztiek errespetatu zuten.
Behin egokitze-lanak amaituta, Casas txaleteko lehen solairua ofizialen bulego eta logela gisa erabili zen, eta beheko solairua (ondo aireztatuta eta bi garbigailu baliagarrirekin) artilleroen logela gisa.
Zerbitzu orduak eta jaiegunak
Egunero, lotara joan aurretik, zerrenda pasa, hurrengo eguneko gai-zerrenda irakurri eta zerbitzuak nork beteko zituen zehazten zen.
Hurrengo goizean, gosaldu ondoren, guardietako txandak egiten ziren (Milizianoek berezkoa zuten informaltasunarekin), eta libre zeudenak bateriara batzen ziren, instrukzioa eta tiro-praktikak egitera. Lehen egunetan aldiz, bateriaren, bolborategiaren eta behatokiaren eraikuntza lanetan ibili ziren.
Eguerdian, Mainegre etxeko jangelara jaisten ziren, zaintzan zeudenak izan ezik. Arratsalde erdian, Casas txaleteko lehen solairuan, artilleriari buruzko instrukzio teorikoa jasotzen zen. Eskola hauek bukatuta, libre geratzen ziren afaltzeko ordua iritsi arte.
Bi orduko txandetan, Bateria zaindu eta behatokitik begiratu behar zuten guardian zeuden artilleroek. Egunkari batean, edozein norabidetan nabigatzen zuten ontzi guztien pasabidea apuntatzen zen, ordua eta ontzi mota zehaztuz. Kontu handiagoz ibili behar zen itsasoz zetozen hegazkinekin, Mallorcako baseetatik esaterako. Kasu honetan, etsaien hegazkin baten zarata egiaztatuta, goi-karguei abisua eman, eta, berehala, sirenak, herritarrei arriskuaz ohartarazten zien. Etsaiak eraso eginez gero, bateriatik tiro egiten zuten fusilekin, mosketoiekin eta metrailadore astunarekin, ia beti huts egiten zuena.
Honela, gure artillero zintzoek ezin izan zieten etsaien erasoei aurre egin. Behin, 1937ko urtarrilean, kanoiek botatako jaurtigai leherkor batek hegazkin bat jo zuen ia-ia. Hegazkina errepublikanoa zen.
Gerra zibil baten zirkunstantzia eta ondorio tamalgarriez gaindi, Sant Feliuko biztanleek adeitasunez hartu zuten soldaduen presentzia, emakumeek bereziki. Artilleroak zuzen portatu ziren beti. Batzuek eta besteek une alai eta saminak partekatu zituzten.
Beste behin ere, gure pasealekua esparru ezin hobea bihurtu zen gazte ganxonek kanpotarrekin harremantzeko. (Gerra bukatuta, gutxienez lau soldadu katalan eta lau euskaldun hemengo neskekin ezkondu ziren).
Artilleroak berehala bihurtu ziren l’Empordanesa eta Can Grau-ko bezero on, jangeletatik oso gertu zeuden tabernak. Baita ere urrunago zeuden l’Sport, Can Toni eta Can Saura tabernakoak.
Gerra hasieran, soldadu soil batek kobratzen zituen 300 pezetekin, posible zen ondo samar bizitzea. Kasernan ondo jaten zutenez, familia gasturik gabeko soldaduentzat askorako ematen zuten eguneko hamar pezetek, elikagaien prezioak gora egin arte.
Ez zen harritzekoa, beraz, haietako batzuek dirua Cala Nieves (Calle Girona, 98/Eres 73), Cala Dianara (Crta. Vella de Palamos, 4) edo Recreon (Crta. Palamos, 12) gastatzea. Gure hirian gerraren eraginez jazo ziren aldaketa sozioekonomikoak ez ziren nahikoa izan prostituzioa desagerrarazteko. Tokiko agintariek kontrol higieniko zorrotza ezarri zuten. Etxeetan lan egiten zuten neskek mediku-azterketa sakona egin behar zuten astero.
Ondorioz, Neus Saurí Pinto, Assumpció Domingo Masseguer eta Agustina Clavero Piosak, euren prostituzio-etxeak zuzendu zituzten gerrak iraun zuen bitartean. Hala ere, Nievesek eskaintzen zuen zerbitzuak bermatzen zuen bakarrik gutxieneko baldintza profilaktikoak. Hamabi gela zituen; iturriko ura, konketa eta bidetarekin bakoitzean. Bateriaren komisarioak, jabegoaren gehiegizko zentzuarekin, “Tailerreko neska” batekin joaten zenean (Hala deitzen zien Nievesek), izterra markatzen zion bateriaren zigilu batekin, beste artillariak harekin joan ez zitezen. Hori artillari eta nesken arteko trufa arrazoi bilakatu zen.
Festan eta animali artean
Katalanen eta euskaldunen arteko ahaidetasuna eta harmonia (gaur egun oraindik ere mantentzen dena) une oro nabarmentzen zen Sant Feliuko egonaldian. Baita ere jaiegunetan.
Batzuetan, bateriako barrakoietan, gaueko ordu luze eta gorrotagarriak arintzeko, jaialdi “euskal-katalanak” antolatzen ziren. Helduei egokituriko haur jolasak ziren, egiteko gutxirekin. Jokoa galtzen zuenak edaria ordaindu behar zuen. Baina ordaindu behar zuena pertsona bakarra zenean, jatorriaren araberako taldeak ordaintzen zuen. Galtzailea katalana bazen, katalanek ordaintzen zuten, eta galtzailea euskalduna zenean, talde euskaldunak. Hala jarraitzen zuten, ardoaz nazkatuta eta leher eginda, marmotak bezala lokartu arte.
Zoriaren kapritxo harrigarriak eta bateriako buruaren eta administrariaren erabakiz, artilleroen kopuruak gora egin zuen, Gironan erositako asto batekin. “Furriel kaporala” izenarekin bataiatu eta Castelldefelseraino jarraitu zuen baterian. Han, frankistak sartu aurretik utzi zuten aske. Begi okerra eta goibela bazen ere, artillariek kuadrillako kide gisa onartu zuten. Astoa beraien maskota izan zen.
Bateriako beste animalitxo estimatu bat, bestelako zentzu batean, katua izan zen. Artilleroak katua sukaldeko plater goxotzat hartzen hasi ziren. Ozpinetan, baratxurietan eta gatzetan beratzen jarri ondoren, erbia bezain atsegina zela konturatu zirenean. Milizianoren baten sukaldatzeko gaitasunak gehienen hasierako higuina gainditzea ahalbidetu zuen.
Orduz geroztik, katu ehiza militarren helburu nagusi bilakatu zen. Berehala ezagutu zuen herriak ohitura gastronomiko hura, eta ez zen batere arraroa, zinemako iluntasunean eta isiltasunean, neskek agurtzeko erabiltzen zuten “miau” bat entzutea.
Era berean, esan beharra dago, ganxoi batzuentzat artilleroen ohitura hau dibertigarria zen bitartean, beste batzuentzat amorragarria zela. Soldadu batek baino gehiagok korrika irten behar izan zuen, bere animalia gaixoak nola desagertzen ziren ikusi zuen etxekoandre baten irain eta makilakadengatik.
Hala ere, gerra luzatzen ari zen
Pasadizo dibertigarri eta informal guzti hauek, bateriako kide eta gure herritarren eguneroko bizitza alaitu arren, ezin dugu ahaztu zati bat baino ez zirela, txanponaren aurpegi bat. Besteak gerra izaten jarraitzen zuen.
Uste baino gehiago luzatzen ari zen gatazka zibila, gero eta baldintza gogorragoak eta ankerragoak ezarriz. 1937ko urtarrilean, errepublikanoen komandantzia militarrak Madril eta Aragoiko fronteetarako boluntarioak eskatu zituen. Ondorioz, Sant Feliun ezarritako artillero kopurua poliki eta etengabe murrizten hasi zen, fronte ahulagoak indartzeko asmoarekin. Hainbatek bizia galdu zuten kokaleku berrietan.
Maiatzeko jazoera tristeekin, Bartzelonan bereziki, milizia anarkistetatik zetorren Barea komandanteak (sektoreko buruzagia) hiriburuan esku hartzeko prestatu zuen bateria. Kanoiak kamioira igo ziren eta kideak prest zeuden. Azkenean, zortez, itxaronaldi luze eta urduri baten ondoren, beren postuetara itzultzeko agindua jaso zuten artilleroek.
Tentsio eta zalantza bera bizi izan zen Sant Feliuko politikarien artean. Italiako hegazkinek Kataluniako kostaldean buruturiko bonbardaketa biziagoa eta eraginkorragoa zen gerra-frontea gerturatu ahala. 1937an, gogor erasotu zuten gure hiria.
1937ko abuztuaren 13ko bonbardaketa
Lluís Llor, Kolonbiako kontsula Sant Feliun:
A las 8 y ½ tarde de hoy un avión faccioso ha echado varias bombas explosivas en esta ciudad, causando muertos y heridos y grandes desperfectos en los sitios siguientes: jardines del paseo junto a calle Zamenhoff dos bombas abrieron grande oyos (sic) derribaron plantas, árboles y causaron 10 muertos y 13 heridos. Otras dos bombas en la carretera Palamós junto fabrica de tapones Batet y almacenes madera y despacho escritorio Sr. Sibils, abrieron estas dos grandes boquetes, derribaron puertas, tejados, ventanas del vecindario hasta la Barceloneta donde algunos vecinos han quedado sin albergue y precisado trasladarse por amenazar ruina su vivienda. Seguidamente han sido llevados a Gerona los heridos mas graves para su curación y los muertos al depósito municipal algunos de ellos completamente destrozados y de difícil identificación. También hecho algunas bombas incendiarias en S. Pol, dicho avión, sin causar daño.
Gurutze gorriaren txostena:
A les 20,30 hores i quan més gran era la concurrència de ciutadans al passeig del Mar i passeig dels Guíxols es va presentar per sorpresa un avió amb les llums enceses, sense que ningú sospites res. L’avió continuà el seu vol tranquil·lament fins que, en arribar a la meitat del passeig del Mar deixà caure dues bombes que caigueren prop dels jardins municipals al costat del passeig dels Guíxols i seguidament descàrrega de 5 a 6 més que caigueren en la fàbrica de taps de Josep Batet Fill (al final del passeig dels Guíxols) i a la carretera de sant Feliu a Palamós. L’avió continuà cap a la platja de Sant Pol on descarrega fins a 8 bombes del tipus incendiari. De seguida tot el personal de la creu roja a les ordres del cap capità Josep Burcet es personaran amb el material on caigueren les primeres bombes que varen ser les que provocaren morts i ferits, ja que les de la fàbrica no, perquè a aquella hora era buida i les de la carreta i Sant Pol tampoc varen ocasionar danys. Més tard van arribar ambulàncies de Girona que s’emportaren als més greus a l’hospital provincial.
Dietari dels bombarderos de la Guerra Civil Española a Sant Feliu de Guíxols (1937 – 1939)
Josep Auladell Payró – Arxiu Municipal de Sant Feliu de Guíxols
1937ko abuztuaren 13ko bonbardaketaren sufrimendua herritarrekin partekatu zuten bateriako gizonek. Hamar bat hildako eta hainbat zauritu eragin zituen erasoak. Ezinduta sentitzen ziren milizianoak, erasoen eraginez. Artilleroek ere ez zuten inoiz, hain modu ikaragarri eta hurbilean, sentitu bonben txistua, ezta efektu suntsitzailea ikusi ere. Kuarteletik oso gertu erori zen bonba batek hornidura-kamioi batean zihoan gaztea jo zuen. Ospitalean hil zen Gironako gaztea.
1937ko azaro erdialdean, 14. bateria ordezkatu zuten. Misio berarekin Castelldefelsera joan ziren. Gerora, 1938 hasieran, unitatea 3. Talde motorizatuko 3. baterian barneratu eta Teruelen borrokatzeko desegin zen.
Azken hitza
Gerra zibilaren lehen urtean, Euskal Herriko eta Kataluniako artilleroen presentziak Sant Feliuko eguneroko bizia aberastu zuen, herriko gizon gazteenen faltan.
Heriotzatik libratu zirenek, menderatuta, etxerako bidea hartu zuten, neba-arreben arteko gerra baten esperientzia mingarria gogoan jasota. Baita ere, bidean topaturiko jende ona, etorkizun hobe baten itxaropena mantenduz.
Hainbat artillero, ezkontza bidez, guixolens bilakatu ziren. Gehiengoaren adiskidetasun-loturek, bizitakoaren onena gogorarazten diote elkarri, eta gaur egun ere orduko ilusioarekin mantentzen da aintzatespena.
Bere baitan gordeak, bere historia txikia gogoratzen dute, beste lagun batzuei kontatuz. Guretzat iturri historiko gisa balio diguten pasadizoak trukatzen dizkigute.
Urtean behin, anaitasun-mahai batean topatzen dute oroitzapenaren haria, komunikazio intimo eta pertsonalago baten bila.
Izan daitezela lerro hauek guztientzako omenaldi xumea.
Ángel Jiménez, historialaria
14. bateriako Bidasotarrak
Izen abizenak | Jaiotza | Jatorria | |
---|---|---|---|
Aguinagalde Oyarzabal, Angel | 1910 | Hondarribia | Gudalupeko gotorlekuko milizianoa; Margolaria |
Aguirre Astigarraga, Doroteo | 1899 | Irun | Zurgina |
Aguirre Salaberria, José María | 1919 | Irun - Etxeberria | Mathausenera deportatua; Zurgina |
Aguirre Ugartemendia, Manuel | 1910 | Hondarribia | Zurgina |
Alvarez Rodriguez, Carlos | 1911 | Irun | Drogeriako langilea |
Aramburu Anitua, Ramon | 1918 | Irun | Paleta |
Arocena Aguirre, José María | 1912 | Hondarribia | Gurs-en egona; Guadalupeko gotorlekuko milizianoa; Delineante |
Arocena Aguirre, Juan | 1919 | Hondarribia | Zurgina |
Arocena Goñi, Florencio | 1895 | Hondarribia | Zurgina |
Arocena, Ignacio | Irun | Mekanikoa | |
Arruabarrena Goñi, Jose | 1907 | Irun | Ondarretan atxilotua (1939/09/9 - 1940/04/05); Auto gidaria |
Arruabarrena Ugarte, Ignacio | 1889 | Hondarribia - Irun | Ondarretan atxilotua (1945/07/10 - 1945/07/30); Gabarrero |
Ausin Hidalgo, Ezequiel | 1914 | Irun | Zurgina |
Azpiroz Albizu, Sebastian | 1905 | Hondarribia | Lorezaina |
Bailon Theas, Jose | 1910 | Irun | Langilea |
Barrios Urtizberea, Faustino | 1916 | Irun | Mekanikoa |
Barrios Urtizberea, Ignacio | 1919 | Irun | Artisaua |
Carretero Garcia, Antonio | 1915 | Irun | Ebanista |
Corta Toledo, Ignacio | 1910 | Irun | Irunen fusilatua (1939/08/02); Paleta |
Corta Toledo, Pedro | 1913 | Irun | Ondarretan atxilotua (1939/11/25 - 1940/02/15); Encofrador |
Echeberria Eguiazábal, Jesus | 1915 | Irun | Paleta |
Echeberria Sagarzazu, Francisco | 1918 | Hondarribia | Gurs-en egona; Jornalero |
Echeberria Sagarzazu, Gervasio | 1913 | Hondarribia | Jornalero |
Echeberria Sagarzazu, Pedro | 1906 | Hondarribia | Arrantzalea |
Echebeste Eceiza, Leandro | 1916 | Hondarribia | Alpargatagilea |
Echebeste Tolosa, Manuel | 1913 | Hondarribia | Zurgina |
Esnal Urbieta, Jose | 1916 | Irun | Tornularia |
Esnal Urbieta, Luis | 1917 | Irun | Langilea |
Estomba Urtizberea, Jose Manuel | 1907 | Irun | Errotako langilea |
Ezpeleta Zozaya, Daniel | 1910 | Irun | Dendaria |
Farreras Manrique, Juan | 1903 | Hondarribia | Zapatagilea |
Fernan Ortiz, Miguel | 1915 | Irun | Mekanikoa |
Galardi Urtizberea, Jose Fermin | 1904 | Irun | Neurtzailea |
Gallego Quintana, Alvaro | 1918 | Irun | Bulegaria |
Gallego Quintana, Ignacio | 1920 | Irun | Langilea |
Gamarra Montejo, Silvino | 1904 | Irun | Langilea |
Gascon Iturralde, Aniceto | 1912 | Irun | EAJko militantea; Komertziantea |
Gaztelumendi Rosario, | 1887 | Irun | Jornalaria |
Goenaga Iraola, Juan | 1906 | Irun | Ikazkina |
Ibarguren Zabala, Miguel | 1910 | Irun | Langilea |
Iguiñiz Arruabarrena, José María | 1903 | Irun | Nekazaria |
Izaguirre Tolosa, Roman | 1911 | Irun | Administralaria |
Jauregui Bengoechea, Mauricio | 1918 | Hondarribia | Arrantzalea |
Jauregui Bengoechea, Pablo | 1916 | Hondarribia | Arrantzalea |
Jauregui Dorronsoro, Antonio | 1915 | Hondarribia | Mekanikoa |
Laborda Iridoi, Marceliano | 1916 | Hondarribia | Arrantzalea |
Lapitz Perez, Trinio | 1907 | Hondarribia | Zurgina |
Larzabal Berroa, Diego | 1911 | Irun | Paleta |
Lasa Iguiñiz, Juan | 1917 | Irun | Zeramikagilea |
Lasa Lasa, Felipe | 1918 | Irun | Harakina |
Lavilla Muñoz, Jesus | 1915 | Hondarribia | Iturgina |
Marin Aristizabal, Lorenzo | 1912 | Irun | Langilea |
Martin Querejeta, Eleteurio | 1910 | Renfeko langile zigortua | |
Martinez Ayestaran, Francisco | 1903 | Irun | Jornalaria |
Mugica Urtizberea, Juan | 1911 | Irun | Paleta |
Muñoz Valdemoros, Eugenio | 1903 | Irun | Administralaria |
Muñoz Valdemoros, Juan Jose | 1910 | Irun | Administralaria |
Murua Lasa, Domingo | 1913 | Irun | Zapatagilea |
Murua Lasa, Enrique | 1918 | Irun | Jornalaria |
Murugarren Larramendi, Cesáreo | 1916 | Irun | Ebanista |
Murugarren Larramendi, Laureano | 1919 | Irun | Administralaria |
Murugarren Larramendi, Modesto | 1910 | Irun | Bankuko langilea |
Olazabal Lecuona, Antonio | 1915 | Irun | Langilea |
Oses Beorlegui, Ignacio | 1902 | Irun | Paleta |
Pedrosa, Jose | 1913 | Irun | Komertziantea |
Perez Torres, Neftali | 1903 | Irun | Ile apaintzailea |
Pujol Ado, Manuel | 1913 | Irun | Administralaria |
Perez Castillo, Felipe | 1914 | Irun | Komertziantea |
Recarte, Francisco | 1907 | Irun | Nekazaria |
Recarte Manterola, Fermin | 1916 | Irun | Langilea |
Ruiz Yarza, Alfredo | 1913 | Irun | Administralaria |
Ruiz Yarza, Mario | 1910 | Irun | Administralaria |
Russ Igualador, Julian | 1902 | Irun | Administralaria |
Seijo Lopez, Genaro | 1916 | Irun | Langilea |
Seijo Lopez, Jose | 1912 | Irun | Langilea |
Sorazu Susperregui, Luis | 1918 | Irun | Langilea |
Susperregui Curries, Jose Maria | 1910 | Irun | Jornalaria |
Susperregui Susperregui, Antonio | 1889 | Irun | Administralaria |
Susperregui Uranga, José | 1917 | Oiartzun | Harri zulatzailea |
Tejedor Perez, Ambrosio | 1914 | Irun | Gidaria |
Tejedor Perez, Eugenio | 1910 | Irun | Gidaria |
Thomen Zubialde, Juan | 1917 | Hondarribia | Ile apaintzailea |
Tife Echeberria, Ambrosio | 1909 | Hondarribia | Arrantzalea |
Urtizberea Susperregui, Antonio | 1919 | Irun | Paleta |
Urtizberea Toledo, Juan | 1909 | Irun | Nekazaria |
Vazquez Cuitera, Ernesto | 1915 | Irun | Administralaria |
Vega Martin, Antonio | 1910 | Irun | Centro Republicanoko kidea; Ile apaintzailea |
Yaguez Cantero, Angel | 1912 | Irun | Armagilea |
Zaballa Iglesias, Julian | 1920 | Hondarribia | Argazkilaria |
Iturriak:
- Ángel Jimenez. Artillers bascos i catalans a Sant Feliu de Guíxols. Revista Girona Nº133 (1988).
- Milizianoen argazkiak: Archivo Municipal de Sant Feliu de Guíxols. Fondo Laureano Murugarren. Autoría desconocida.
- Guixolsdescobreix.com. Guerra Civil y bombardeigs.
- Arxiu Municipal de Sant Feliu de Guíxols: Bombardeigs de Sant Feliu de Guíxols durant la Guerra Civil Espanyola
- Juan Antonio Sáez Garcia. Diccionario para sobrevivir en el fuerte de Guadalupe.
- Etxahun Galparsoro. La deportación de los vascos a los campos del tercer reich.
- Josu Chueca. GURS El campo vasco.
- Aiala Oronoz. Presos iruneses en Ondarreta.
- Aitor Puche. Sozialistak eta ezkerreko beste indar batzuk Hondarribian: Errepublika, gerra eta errepresioa (1931-1945).
- Aiala Oronoz. La depuración del personal ferroviario de la estación de Irun. 1936-1943.
- Izquierdarepublicana.com. Listado Militantes Historicos de Izquierda Republicana ordenado por provincias.