74 urteren ostean, Paco Perez Lusarreta gudariaren errautsak Pointe de Gravera iritsi dira

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:8 mins read

Paco Perez Luzarretaren senideek, lagunez inguratuta, Gudariaren errautsak zabaldu dituzte Pointe de Graven. Duela 74 urte hondartza honetan borrokatu zuen Pacok Euskal Herritarron askatasunagatik. Elkarteko lagun mina zen Paco eta hitz batzuk eskaini dizkiogu, bere balio eta irakaspenek jarraipena izan dezaten.

Pointe de Grave, 2019ko maiatzak 5

Paco Perez Lusarretaren senideak, kideak, oroimen zaleak, bidaiaren antolatzaileak, egun on. Mila esker gaurko eguna gurekin partekatzeagatik. Ezin unkigarria da guretzat gure lagun gudariaren errautsak Pointe de Graveko basoetan nola zabaltzen diren ikustea.

Gure elkarteak, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, Bidasoa bailaran askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu edo bizitza eman duten pertsonen oroitzapen historikoa berreskuratzea, eta beren ideiei duintasuna ematea eta zabaltzea du helburu. Xede talde honetan bete-betean topa dezakegu Paco. Bidasoa bailarako bizilaguna, Bidasoa ibaiaren ezagun fina eta Gudaria, Gernika Batailoiaren baitan askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu zuen gudaria. Zehazki, gaur gauden inguru hauetan gainera.

Dakigunez, Gernika Batailoia 159 soldaduk eta 26 erreserbistek osatzen zuten, 185 historio ezberdin orotara. Baina guda eta helburu amankomun batekin. 1945eko urtarrilaren 13an, Hermenegildo Martinez, Juan Mari Intxausti “Maixu”, Kepa Ordoki eta batailoiko beste hainbat kidek ondorengoa sinatu zuten:

· “Pentsatu une batez gure hildakoetan eta bizia sakrifikatzen dutenengan, askatasuna eta justiziagatik borrokatuz. Guk borrokatuko dugun moduan”.

· “Euskadin borrokatzen dutenek, indarrak batu dituzte, soilik 1936ko urriaren 7an Gernikako arbolaren azpian eratu zen gobernuaren agintaritza jarraituz”.

“Espiritu eredugarri berbera jarraituz, euskal unitatea eratu dugu. Ideologia ezberdinetako euskaldunak, euskaldun gisa pentsatuz; ezberdintasun politikoak albo batera utziaz Euskadin bakoitzak bere izaera propioa berreskuratzen duen arte”.

Eta hala izan zen. Euskal Herri osoko hamarnaka gaztek, Trula ikurriñaren babespean, Pointe de Graveko basoetan borrokatu zuten, Montalivet eta Soulac sur Mer herriak eta Arrosko bateria askatu eta 200 soldadu Nazi atxilotuz. Paco Perez Lusarreta historio honen protagonistetako bat da eta aberriari eskainitako esfortzua beti izan behar dugu gogoan. Bera izan da Batailoiko azken gudaria eta bere bizipenak ezagutu ahal izatea bikaina izan da. Elkartearen aurkezpenean gurekin egon zen eta bihotzez eskertzen diogu bertan egon izana. Berarekin izandako solasak benetan zoragarriak eta aberasgarriak izan dira. Horregatik Paco beraren hainbat hitz berreskuratu nahi ditugu:

Bizitzan zehar egindakoaz harro, ezer baztertu gabe.

No hay que arrinconar nada. Hay que estar con el espiritu vivo con lo que has hecho.

Il ne faut rien oublier. Vous devez être avec lésprit vivant avec ce que vous avez fait.

Memoriaren etsaia ez da denbora, isiltasuna baizik.

El enemigo de la memoria no es el tiempo, sino el silencio.

L’ennemi de la mémoire n’est pas le temp mais le silence.

Amaitzeko, gaurko eguna mugarri izatea gustatuko litzaiguke, Gernika Batailoia, Pacoren eta Gudarien balio eta irakaspenek jarraipena izan dezaten.

Agur eta ohore, Francisco Perez Lusarreta, Gernika Batailoiko gudariari

Gora Eusko Gudariak

Utzi erantzuna