#GaurDuela 43 urte Guardia Zibilak tiroz hil zuen Josu Zabala gazte irundarra.
1976an, arratsaldeko alardearen ondoren, Eduardo Moreno Pertur ETAko kidearen desagerpena salatzeko manifestazioa egin zuten, eta guardia zibilek bildutakoak sakabanatu zituzten indarrez. Zabalak bi tiro jaso zituen bularrean, eta beste bi pertsona zauritu zituzten balaz.
Erailketak elkartasun uholdea zabaldu zuen Euskal Herri osoan: Iruñean 10.000 lagun batu ziren manifestazioan, Donostian milaka lagun batu ziren eta Bizkaian 100.000 lagunek greba egin zuten. Irunen, Zabalaren hileta elizkizuna indarkeriaz sakabanatu zuen Polizia Armatuak.