Ricardo Cuende eta Pablo Lombana Uriberen atxiloketa
1936ko udan, Ricardo Cuende eta Pablo Lombana irundarrek ez zuten espero Estatu kolpearen ondorioz jasango zuten atxiloketa. “Historia de nuestras vacaciones del año 1936” testigantzan, urtebete inguru iraun zuen gatibualdia kontatzen du Cuendek.

Uztailak 8an, eskualdea utzi eta 19an izan zuten Estatu kolpearen berri, Logroñon, oporretan zeudela. Jazoerak bultzatuta, bertako Gobernu Zibilean itzultzeko igarobidea eskatu eta Irunera itzultzeko bidea hasi zuten. Itzultzea ezinezkoa zenez, Iturenen gelditu ziren Cuende eta Lombana, “fonda Joshepan”.

Mendi martxan zeudela atxilotu zituzten irundarrak. Guardia Zibilak Dantxarineara lekualdatu eta bertan izan zuten lehen ezustekoa: galdeketan bertaratu  zen Gabriel Eceizabarrena erreketea eta Irungo Alkate ohia, Primo de Riveraren diktaduran. Bertan jakin zuten bahiketa Manuel Eceizabarrena eta Miguel Amanteguiren bizitzengatik erantzuteko zela. Guadalupeko gotorlekuan atxilotuak zeuden Eceizabarrena eta Amantegui. Hauek jasango zutenaren baitan oinarrituko zen atxiloaldia. Iruñeako Erreketeen kuartel nagusian atxilotuak egon ziren, 1937ko irailak 2 arte.

Ia hiru astez Iturenen egon ostean, Irunera itzuli eta udaletxean atxilotu zuten Ricardo Cuende eta Pablo Lombana. Oraingoan, Juanito Eceizabarrenaren atxiloketagatik Bartzelonan.

Eskuratu "Historia de nuestras vacaciones del año 1936"

Urteetara topaturiko dokumentuetan, atxiloaldia presoen trukaketari loturiko estrategiaren parte izan zela jakin da. Goma artxibategiko 5-130. dokumentuan, V. Eranskina, zehatz mehatz proposatu ziren Ricardo Cuende eta Pablo Lombana Buenaventura Pujol Bartzelonatik irtenarazteko. Hala ere, ez inolako trukaketatik burutu, ustez, galduak zeudelako, nahiz eta Irungo Udalean egon.

Frankisten estrategia barnean, Fermin Cuende ere begiz jota zegoen. Tarbeseko kontsulatuko idazkari eta Quintanilla sareko espioia izan zen. Anaia bahituta, Fermin irunera erakarri eta atxilotzeko saiakera egin zuten.

Azkenean, hainbatetan udaleko ziega bisitatu zuen Komandantzia Militarreko Ibañez kapitainaren gomendioz, atxilotuek, Julian Troncoso, komandante militarrari egoeraren berri eman zioten (I. Eranskina), askatasuna lortzeko helburuarekin.

Hurrengo orrialdeetan, Cuendek berak idatzita utzi zuen testigantza irakur daiteke. Iturenen buruturiko egonaldia zein Iruñeako atxiloaldia idatzita eta Irungo Udalean preso egondako tartea, agendaren hurrenkera jarraituz. Kontakizun honen aurkikuntza esanguratsuena Herriko Etxeak izan zuen espetxe funtzioa da. Egun talde politiko ezberdinen bulego dena, ziega moduan erabili zen. Cuendek zehazten duenez, Nafarroako erreketeak, Irungo gazteak eta Irungo falangistek gauzatu zituzten zaintza lanak, karlistek agintzen zuten udalean. Bisitan pasa ziren Aguirreche, Paradis, Berroa eta Ibañez kapitaina, besteak beste.