Mokozorrotz, batailoi disziplinarioen egoitza

Vallespín lerro defentsibotik ezkutuan gelditu da Mokozorrotzeko gunea. Fisikoki ezkutuko gunea izan arren, bertan egondako esklaboek San Maximilianoko meatzea eta inguruko fortifikazioak zituzten xede.

Bertan ezarritako ingeniarien konpainiarentzat hainbat batailoiek egin zuten lan: 1939 – 1941 artean, fortifikazioen lehen batailoia; 1940an, 38. BDST-a; eta gerora berrogeita bigarrena. BDSTak soldadu errepublikanoek osaturiko taldeak ziren.

Meatzearen egitura baliatu zuten inguruan bunkerrak eta errepideak eraikitzeko, 1941 eta 1942 urteen artean. Eraikuntza hauek aliatuen balizko sarrera jasateko eraiki zituzten.

Bertan egondako soldaduak

Esklabutza egoeran, eskualdeko hainbat bizilagun egon ziren bertan. Toribio Higuero, Julián Cerrato, Miguel Oyarzun eta José Julian Olamusuren testigantzak topatu ditugu:

  • Julián Cerrato Rodríguez: Estatu frantsesan Makian egon ostean, Mokozorrotzen zein Aritxulegin ibili zen bortxazko lanetan.
  • Miguel Oyarzun Oyanguren: Landetxako Telleriaren zuzendaria Mokozorrotzeko barrakoietan atxilotu zuten anaiarekin batera. Gerora, Aritxulegira eraman zuten, bortxazko lanekin jarraitzera.
  • José Julián Olamusu Echaide: Lanera goiz irten eta Mokozorrotzera gauez iristen zirela baieztatu zuen. Corbán-eko espetxean egon ostean, Aritxulegi eta Mokozorrotzen ibili zen bortxazko lanetan. Aritxulegi, San Anton eta Agiñako errepideen eraikuntzan egin zuen lan.

San Maximilianoko meatzea

Fluorita, escalerita eta galena ustiatzen zen bereziki. Baita ere, baritina, pirita, kuartzo, kalkopirita edo karbonatoak. XX. mende hasiera eta 1933 artean jarri zen martxan, Real Compañía Asturiana de Minasen ardurapean.