Lluís Companys batzordea
2000. urtean, entregaren 60. urteurrena oroitarazteko, Lluís Companys Batzordea sortu zen. Lourdes Villagránek zuzenduriko “Ihesa eta eskuetaratzea zubian” antzezlana eta Lluís Llach eta Joseba Tapiaren arteko kontzertua antolatu zituen taldeak. El Pais egunkariaren esanetan, 4000 lagun batu ziaren irungo Avenida zubian, batzordeak antolaturiko antzezlana ikusteko.

CC – BY – SA lizentzia eta Egunkariaren hemerotekaren bitartez, Batzordearen nondik norakoak ezagutu ditzazkezu hemen:

Lluis Companys, orain 60 urte fusilatua, gogoan​

2000ko uztailaren 5ean egin zen publiko Lluís Companys Batzordea. Bi ideia nagusi zabaldu ziren: ideologia anitzeko 54 kideren batasuna, Companys ardatz hartuta eta urteurrenaren baitan antolaturiko ekitaldia. Albisteaz gain, presidentaren biografia labbra topa daiteke Amagoia Mujika kazetariak sinaturiko piezan.

 

Alderdien eta sindikatuen ordezkaritza zabalak omenduko du Companys Euskal Herrian

Urteurrenaren berezitasuna alderdi politiko anitzen batasuna izan zen. Alderdi Popularra izan zen albo batean geldituriko alderdi bakarra, batzordean Euskal Herritarrok taldea ordezkatua zegoelako.

Omenaldiak administrazio publikoen babes Zabala jaso zuen. Toni Strubell koordinatzaileak, bertaratuen berri emateaz gain, alderdien arteko ikamikari garrantzia kendu eta azken hitza “herriarena” zela, baieztatu zuen.

Lluis Companys​

Iritzi artikulu baten bitartez, Joe Linehan, batzordeko kideak presidentaren entregaren berri eman zuen. Bertan, Gerra Kontseiluan, Companysen aurka erabilitako hitzen berri ematen da. Faxistek Kataluniako presidentaren eta CNTko anarkisten lotura baliatu zuten, fusilaketa egozteko. Idatziaren amaieran, Alemania, Frantzia eta Espainiak, erailketaren baitan izandako erreakzioa aipatzen da. 20 urte beranduago, hiru estatuen jarrera ez da aldatu. Alemania eta Frantziak barkamena eskatu dute, Espainiak ez.

Lluis Companys omenduko dute gaur Nazioarteko zubian

Urteurrenaren egun beran, “Ihesa eta eskuetaratzea zubian” antzezlanaren berri eman zuen Egunkariak. Lourdes Villagranen esanetan, “gerra garaian ihes egin zuten euskaldunak eta Companysen entrega” gogoratuko zituen obrak. Zehazki, lau korutako 140 abeslarik parte hartuko zuten omenaldian eta zubian 700 pertsonentzako lekua egongo zen.

Jaurlaritza eta Generalitateko ordezkari gorenen berri eman zen. Mari Karmen Garmendia, Kultura sailburuak eta Joaquin Triadu, Presidentzia kontseilariaren ardura izan zen gobernuen izenean hitz egitea.

Bon cop de falç

Omenaldian Kike Diaz de Radarek eman zion bizia Companysi, eta beste aktoreak Irun eta Hondarribiko bizilagunak izan ziren.

Ekitaldia Agur Jaunak kantuarekin bukatzekoa zen, baina bertaratuek Els Segadors eta Eusko Gudariak ereserkiak abestuz bukatu zuten ekitaldia.

Joseba Tapiak eta Lluis Llachek Companys gogoan

Entregaren urteurrena Joseba Tapia eta Lluis Llach-ek itxi zuten Victoria Eugenia antzokian. Bi abeslariek garaiko azken lanak aurkeztu zituzten: Hamalau kantu independentziarako eta Nou.