Avenida zubiko baranda Espai Lluís Companysen aurkeztu da

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:1 mins read

Aurkezpena abuztuak 29an gauzatu zen, Lluís Companysen entregaren 81. urteurrenean. Baranda maiatzean iritsi zen Tornabousera. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen ekimenez, Irungo Osoko bilkurak baranda Herrialde Katalanetara bidaltzea adostu zuen, presidentarekiko “errekonozimendu eta erreparazio” keinu gisa.

1940. urtea gogora ekartzen duen ekarpen honek Lluís Companys Guneko erakusketa iraunkorraren diskurtsoan sakontzeko eta beste gai batzuk garatzeko aukera emango digu, hala nola Katalunia eta Euskal Herriaren zein erbestearen arteko lotura.

Ekitaldia, Lourdes Ciuró Justizia kontseilaria buru zela, Tornabouseko udaletxean hasi zen, Ohorezko Liburuaren sinadurarekin. Ondoren, bertaratutako agintariak Espai Lluís Companys-era joan ziren, eta han erakusketa iraunkorrera bisita egiteaz gain, Koldo Salinas, Kepa Ordoki Elkarteko lehendakariak Companysen entregaren 60. urteurreneko ekitaldien afitxa eman zuen.

Ekitaldia hitzaldi ezberdinekin bukatu zen, Lluís Companysen monumentu aren parean. David Vilaró, Tornabouseko alkateak; Santi Jiménez, Irungo Udaleko zinegotziak; Peli Lekuona, Kepa Ordoki MHB elkarteko idazkariak; Eta Urgelleko Kontseiluko zein Lleidako Aldundiaren presidenteek, Gerard Balcells eta Joan Talarnek hartu zuten hitza. Lourdes Ciuró kontseilariak itxi zuen ekitaldia.

JATORRIZKO TESTUA ETA IRUDIAK: “Presentació del nou àmbit museogràfic: el pont Avenida d’Irún

Utzi erantzuna