Bidasotarrak nazien kontzentrazio esparruetan

88 bidasotarrek deportazioa jasan zuten XX. mendean. Hauetako askok Nazien kontzentrazio esparruetan egon ziren aliatuen askapena heldu arte. Deportatuetatik 58 Hendaiakoak ziren, 24 Irun eta Hondarribiakoak, 5 Bortzirietakoak eta 4 Baztanekoak. 40 deportatu akatze eta kontzentrazio esparruetan eraili zituzten.

Izen abizenak Atxilotze gunea Jatorria Heriotz lekua Heriotza Askatua
Hendaia
Roger Soubsol Fusilatua
Maurice Bretaud Buchenwald Mittelbau - Dora i Harzen Mittelbau - Dora i Harzengo esparruan hila Ez
Mariano Masiquez Buchenwald
Joseph Vinegras Buchenwald
Paul Simon Dachau Dachau Dachauko esparruan hila Ez
Francisco Mendoza Bello Mauthausen Aguilar de la Frontera Askatua 1945 - 05 - 05
Candido Valencia Mauthausen Aioz Askatua 1945 - 05 - ??
Émile Delvaille Auschwitz Alcala de Guadaira Auschwitz Auschwitzeko esparruan hila Ez
Bruno Ballorca Sachsenhausen Andoain Askatua 1945 - 05 - 09
Angel Louis Garayo Sachsenhausen Angelu Sachsenhausen Sachsenhausengo esparruan hila Ez
Joseph Artola Dachau Baigorri Dachau Dachauko esparruan hila Ez
Eugéne Garayo Buchenwald Baiona Hendaia Naturala Askatua 1945 - 04 - 10
Laurent Lecuona Buchenwald Behobie Buchenwald Buchenwaldeko esparruan hila Ez
Jean Tauzin Sachsenhausen Bokale Askatua 1945 - 05 - 13
Eléodore dit Elie Nieto Sachsenhausen Bordele Askatua 1945 - 05 - 23
Léon Levy Bultinet Auschwitz Constantine Auschwitz Auschwitzeko esparruan hila Ez
Mariano Busto Oca Buchenwald Cuzcurrita del Río Tirón Buchenwald Buchenwaldeko esparruan hila Ez
Dominique Testavin Dachau Donapaleu Flossenbürg Flossenbürgo esparruan hila Ez
Guillermo Alzuri Larrechea Buchenwald Etxarri Aranaz Hendaia Naturala Askatua 1945 - 05 - 26
Jean-Antoine Echeveste Potsdam (Espetxea) Hendaia Askatua 1945 - 06 - 11
Georges Haramboure Buchenwald Hendaia
Jean-Gabriel Hondet Buchenwald Hendaia Buchenwald Buchenwaldeko esparruan hila Askatua 1945 - 04 - 11
Henri Humbert Buchenwald Hendaia
Jean Michelena Buchenwald Hendaia Askatua 1945 - 04 - 11
Henri dit Dominique Peyresaubes Buchenwald Hendaia Buchenwald Buchenwaldeko esparruan hila Ez
Jean Darbuet Dachau Hendaia Hersbrucke Flossenbürgo esparruan hila Ez
Jérôme Faget Dachau Hendaia Dachau Dachauko esparruan hila Ez
Joseph Fily Dachau Hendaia Askatua 1945 - 04 - 29
Léon Lannepouquet Dachau Hendaia Dachau Dachauko esparruan hila Ez
Jean - Edouard Feullade Forteresse - Sieburg Hendaia Forteresse - Sieburg Forteresse - Sieburgeko esparruan hila Ez
Jean Louis Daguerre GrossRosers Hendaia Askatua 1945 - 05 - 03
Georges Justin Maiz Miranda de Ebro Hendaia Miranda de Ebro Miranda de Ebroko esparruan hila Ez
Simone Chrisostone Ravensbruck Hendaia Askatua 1945 - 04 - 29
Jean Arruabarrena Sachsenhausen Hendaia Askatua 1945 - 04 - 24
Michel Arruabarrena Sachsenhausen Hendaia Askatua 1945 - 05 - 30
Dominique Azcue Sachsenhausen Hendaia Askatua 1945 - 04 - 11
Louis, Bertrand Bergehet Sachsenhausen Hendaia Sachsenhausen Sachsenhausengo esparruan hila Ez
Félix Dithurbide Sachsenhausen Hendaia Sachsenhausen Sachsenhausengo esparruan hila Ez
Eduard Garcia Serrano Sachsenhausen Hendaia Sachsenhausen Sachsenhausengo esparruan hila Ez
Paul / Ignace Gastesi Sachsenhausen Hendaia Askatua 1945 - 05 - 07
Jacques Irigoyen Sachsenhausen Hendaia Sachsenhausen Sachsenhausengo esparruan hila Ez
Françoise Pastor Sachsenhausen Hendaia Askatua 1945 - 05 - 05
René Peyrelongue Sachsenhausen Hendaia Askatua 1945 - 05 - 01
Louis Riviere Sachsenhausen Hendaia Askatua 1945 - 05 - 02
Pierre Mansan Landsberg-s/lech Langon Askatua 1945 - 04 - 28
Léa Delvaille née Lévi Auschwitz Leon (Landes) Auschwitz Auschwitzen Ez
Marie-Jeanne Moult / Elisseteche Ravensbruck Luhuso Askatua 1945 - 04 - 22
Antoine Fontales Mauthausen Madril Askatua 1945 - 05 - 05
André Donnez Dachau Mees Hersbrucke Hersbruckengo esparruan hila Ez
Julien Carricaburu Dachau Moncayolle Hendaia Naturala Askatua 1945 - 06 - ??
André Galtier Buchenwald Morcenx Buchenwald Buchenwaldeko esparruan hila Ez
Gustave Faingold Camp de Mérignac Moussiti (Errumania) Auschwitz Auschwitzeko esparruan hila Ez
Martin Mir Buchenwald Pau Askatua 1945 - 04 - 15
Albert Lafitte Buchenwald Port Ste Marie ??
Jean-Louis Laclau Buchenwald Sainte Marie de Gosse Askatua 1945 - 04 - 10
Robert Lafitte Sachsenhausen St M. De Hinx Sachsenhausen Sachsenhausengo esparruan hila Ez
Jean Gérard Lafon Sachsenhausen St Paul les Dax Sachsenhausen Sachsenhausengo esparruan hila Ez
Robert Courrèges Dachau Talence Flossenbürg Flossenbürgo esparruan hila Ez
Noël Lassague Sachsenhausen Urruña Sachsenhausen Sachsenhausengo esparruan hila Ez
Izen abizenak Atxilotze gunea Jatorria Heriotz lekua Heriotza Askatua
Irun - Hondarribia
Clemente Sagarzazu Neuengamme Hondarribia Askatua 1945 - 05 - 02
José / Joseph Alzuri Larrechea Buchenwald Irun Hendaia Naturala Askatua 1945 - 05 - 25
Antonio Berbel Hita Buchenwald Irun Askatua 1945 - 04 - 11
Luis Duipan Muguruza Buchenwald Irun Askatua
Juan Hazen Buchenwald Irun Askatua
Santiago Huerta Otegui / Echeverria Buchenwald Irun Buchenwald Buchenwaldeko esparruan hila Ez
Manuel Michelena Buchenwald Irun Askatua 1945 - 05 - 01
Martín Michelena Buchenwald Irun Askatua 1945 - 05 - 01
Vicente Retegui Etcheverria Buchenwald Irun Ez
Ramon Zuazo del Puerto Camp de Vernet Train Fantòme Irun Askatua
Pedro Garcia de Diego Freiburg-im-Breisgau (espetxea) Irun Askatua 1945 - 05 - 01
Félix Martínez Eizaguirre Freiburg-im-Breisgau (espetxea) Irun Askatua 1945 - 05 - 03
Elias Aguilar Olmo Mauthausen Irun Askatua 1945 - 05 - 05
Segundo Aranguren Arrizabalaga Mauthausen Irun Askatua 1945 - 05 - 05
José Casal Añorga Mauthausen Irun Gusen Gusengo akatze esparruan hila Ez
Enrique Garcia Pérez Mauthausen Irun Gusen Gusengo akatze esparruan hila Ez
Francisco Martínez Eizaguirre Mauthausen Irun Gusen Gusengo akatze esparruan hila Ez
Francisco Rodríguez García Mauthausen Irun Flossenbürg Flossenbürgo esparruan hila Ez
Carlos Lecuona Recarte Neuengamme Irun Askatua
José Martiarena Neuengamme Irun Ez
Tomas Zubizarreta Lazcano Neuengamme Zumaia Bergen-Belsen Bergen-Belsengo akatze esparruan hila Ez
Eugenio Halli Ferrero Buchenwald Bera Askatua 1945 - 05 - 03
Eduardo Albistur Sagarzazu Hondarribia Askatua
José Maria Aguirre Salaberria Mauthausen Etxebarria Askatua 1945 - 05 - 05
Francisco Aguilar Mendizabal Sachsenhausen / Buchenwald Logroño Askatua 1945 - 03 - 00
Izen abizenak Atxilotze gunea Jatorria Heriotz lekua Heriotza Askatua
Bortziriak
Antonio Clemente Buchenwald Bera
Víctor García Serrano Retegui Neuengamme Bera Neuengamme - Fallersleben Fallerslebengo esparruan hila Ez
Françoise "Frantxia" Halzuet (Usandizaga) Neuengamme Bera Neumbrandenburg Neumbrandenburgo esparruan hila Ez
Luis Anglada Flossenburg Etxalar Flossenbürg Flossenbürgo esparruan hila Ez
Felipe Sansiñena Iribarren Neuengamme Etxalar Hamburg Ez
Izen abizenak Atxilotze gunea Jatorria Heriotz lekua Heriotza Askatua
Baztan
Ignazio Astiasuain Zarra Dachau Erratzu Askatua 1945 - 04 - 29
Alejandro Elizalde Iribarren Mauthausen Elizondo Askatua 1945 - 05 - 06
Pascual Lazcano Cia Flossenbürg Illarregi - Almandoz Flossenbürg Flossenbürgo esparruan hila Ez
Martín Lizeaga Echepare Sachsenhausen / Heinkel Azpilikueta Askatua - Heinkel 1945 - 05 - 08

Informazio sakonagoa jaso nahi izanez gero, kontsultatu ondorengo taula:

🔗 http://bit.ly/BidasokoDeportatuakTAULA

Kasu aipagarriak

Frantxia Halzuet Alzate

Beran jaio zen 1908ko abuztuaren 29an eta Neubrandenburg-eko (Ravensbrück) kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko apirilaren 12an.  1930ko maiatzaren 7an Philippe Usandizaga Urruñatarrarekin ezkondu zen eta 1939ko abuztuan alarguna gelditu zen.

Urruñako Bidegain Berri baserrian bizi zen. Baserri hau “Comete” Sarearen azken aterpea izan zen, muga gurutzatzera abiatu aurretik.Atxilotu arte (1943ko urtarrilaren 15) aktiboki parte hartu zuen “Comète” Sarean. Berarekin batera, Andrée de Jongh Sarearen fundatzailea ere atxilotu zuten. Fort de Romainville-n egon zen atxilotuta Ravensbrückera eraman arte. Bidaia Hendaiako Simone Chrisostome Vilaltarekin egin zuen. Frantxia kontzentrazio esparruan hil zen. Simone, berriz, 1945eko apirilaren 29 liberatua izan zen. 

Ramon Zuazo

Jatorriz irundarra, 1917ko apirilaren 8an jaio zen. Vernet d’Ariègeko (Frantzia) kontzentrazio esparrua zegoelarik, naziek bereganatu zuen esparrua. Bertako 398 gizonezko eta 5 emakume4ak deportatzea erabaki zuten, hain zuzen ere, Dachaura gizonezkoak eta Ravensbrückera emakumezkoak. “Tren fantôme” izenez ezagutzen zen trenan heldu zen Ravensbrückera. Bidaia oso luzea izan zen (ikus mapako ibilbide horia). Bidai horretan ihesaldiak, heriotzak eta hainbat drama jazo ziren. Ramon Zuazok ihes egitea lortu zuen.

Tomas Zubizarreta Lazcano

Tomas Zubizarreta Zumaian jaio zen 1907ko apirilaren 15ean eta Bergen-Belsen kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko otsailaren 10ean. Irungo Alderdi Komunistako militantea izan zen. Asturiaseko urriaren ondorioz iheslariei Frantziarako bidean laguntzeko Irungo Alderdi Komunistak azpiegitura zuen eta Tomas Zubizarretak zen azken kate-begia mendiz Iparraldera eramateko. Euskal Herritik ihes egin zuen 1938an eta Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian parte hartu zuen han atxilotu arte. 1944ko maiatzaren 21ean Compiegneko presondegira eraman zuten eta handik Neuengammera deportatu zuten. Handik Bergen-Belsen esparrura eraman zuten eta han hil zen.

Felipe Sansiñena Iriarte

Etxalarren jaio zen 1904ko abenduaren 12an eta Neuengamme kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko urtarrilaren 28an. Neuengammen zegoen Accumulatoren-Fabrik AG azpi-esparrura eraman zuten eta bertan esklabo moduan lana egin zuen beste 1500 gatibuekin batera. 

Clemente Sagarzazu Agirre

1915eko urtarrilaren 16an jaio zen Hondarribian. 1925ean frantziar nazionalitatea lortu zuen. II Mundu Gerran garaian Ziburuko “Bar du Fronton” gobernatzen zuen. Taberna honetan errefuxiatu eta “Comète” Sareko kideak elkartzen ziren. Halaber, Clemente “Bordeaux Loupiac” sareko kidea izan zen 1943ko otsailaz geroztik. Sare honek 1944ko apirila bitartean funtzionatu zuen hegazkinlari eta soldadu aliatuen ihes egiten laguntzeko. Compiegnen egon eta gero Neuengamme kontzentrazio esparrura eraman zuten. Ondoren Fallersleben eta Wöbbelinra bidali zuten. Wöbbelin en liberatua izan zen 1945eko maiatzaren 2an. 1950eko martxoaren 8an hil zen.

Republicanos españoles en los campos de exterminio nazis

Iturriak:

  • Libro Memorial: españoles deportados a los campos nazis (1940-1945). Benito Bermejo, Sandra Checa. Ministerio de Cultura, 2006;
  • Etat des Déportés-de L.Rivière;
  • Etat des déportés par Gérard Lafon;
Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp