Bidasoko Deportatuak Erakusketa Ibiltaria

Pertsona edo pertsona talde bat herrialde batetik gogoz kontra kanporatzea da deportazioa. Zigor gisa, isolatze edota esklabotasun helburuekin baliatu izan da deportazioa. Hainbat kasutan xede etniko edota erlijiosoez bultzatuta. Historikoki, edonolako giza talde baten deportazioa, ekintza segregazionistatzat jo da eta hauek gehiegikeria eta genozidioa izan dute helmuga.

Bigarren Mundu Gerran, Naziek judutarren aurka baliatu zuten bereziki deportazioa, ekintza honetan oinarritzen baita holokaustoa. Atxilotuak euren jatorritik, atxilotze edo akabatze esparruetara bortxaz mugiarazi zituzten. Nagusiki, Polonia, Austria eta Alemanian zeuden kokatuta atxilotze eta akabatze esparruak. Naziek bestelako talde etniko, politiko eta sozialak deportatu zituzten ere, herrialde berriak okupatu ostean, errepresio neurri gisa. Denboraren poderioz ezagutu da deportatuek jasandako tratu anker eta krudela, jasandako gosetea, esklabu lanak edota erailketa masiboak.

Whasintong-eko Holocausto Memorial Museum-en “Enciclopedia de Campos y Guetos” proiektuaren arabera, 42.500 atxilotze gune, akabatze gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri duten pertsonak, Hendaia, Irun, Bortziriak edo Hondarribiatik deportatuak izan ziren bizilagunak. Zehazki, 94 bizilagun deportatu ziren eta hauetatik 29 esparruetan eraili zituzten. Erakusketaren bitartez, fokua Bidasoko bizilagun hauetan jarriko da, deportazioaren baitan jasandakoa azaleratzeko.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen ustetan, deportazioa, Hendaian –eta orokorki, Ipar Euskal Herria eta Frantziar Estatuan- landua eta oroitutako materia den bitartean, Bidasoko hegoaldean ezezagunagoa eta gutxi jorratu den gaia da. Honenbestez, deportazioa eskualde mailatik azaldu nahi dugu. Zubi lanak eginez, bailarak duen lotura deportazioaren barnetik xehatuz.

“Bidasoko deportatuak” proiektuarekin, deportatu bidasotarren bizipena –eta herioa- erakusketa ibiltari batez azaldu nahi dugu. Abiapuntua, europako totalitarismoak izango dira. Horretarako Nazismoa-Faxismoa-Frankismoa zer izan diren azalduko da. Ondoren, Nazien kontzentrazio akabatze  esparruak zer ziren eta oro har deportazioak zer suposatu. Behin testuingurua eraikita, proiektua eskualdeko deportatuetan, proiektuko protagonistak, sakonduko da.

Bidasoko herriak bisitatzeko xedearekin, erakusketa hamabost bat egunez erakusgai egongo da udalerri bakoitzean eta aurkezpen bana egiteaz gain, erakusketa hornituko duten ekimen paraleloak plazaratu nahi dira herri desberdinetan, hala nola, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, dokumentalen proiekzioak, eta abar. Eskolak ere erakusketaren xede dira. Bidasoko ikasleak erakusketara gerturatu nahi ditugu, hauen bizilagunen berri izan dezaten eta deportazioa eskualdean burutu dela erakustarazteko. 

Bidasoko Deportatuen testuinguru historikoa

Bidasoko Deportatuen testuinguru historikoa Autoritarismoan oinarritu ziren Frankismoa, Nazismoa eta Faxismoa. Orden sozial zapaltzaile eta askatasunik gabekoa baliatu zen Espainia, Alemania eta Italian. Horregatik, boterean

Bidasotarrak nazien kontzentrazio esparruetan

Bidasotarrak nazien kontzentrazio esparruetan 88 bidasotarrek deportazioa jasan zuten XX. mendean. Hauetako askok Nazien kontzentrazio esparruetan egon ziren aliatuen askapena heldu arte. Deportatuetatik 58 Hendaiakoak