Avenida zubiko barandaren zati bat Tarrósera heldu da

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:2 mins read

Irungo Osoko Bilkurak adostu zuen “Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimena gauzatuz, Avenida zubiko barandaren elementu bat Espai Lluís Companysera iritsi da.

Harrera ekitaldian, Gemma Domènech, Generalitateko Memorial Democrátic-eko zuzendariak oroitarazi du, Irungo Udalak burutu duen dohaintza Kepa Ordoki elkarteak proposatuta burutu dela, “Euskadi eta Katalunia arteko loturak oroituz eta omenduz, zein amankomuneko iraganari sentiberatasuna adieraziz”.

Tornabous herrian ezarrita dagoen Espai Companysesk baranda erakusteko gune berezi bat atonduko du, erbestea eta errepresioa irudikatuz, eta Kataluniaren eta Euskal Herriaren arteko harrematnaren sinbolo gisa.

Herri katalanaren ondarearen elementu berria hurrengo asteetan aurkeztuko da ofizialki.

Utzi erantzuna