85 urte
2021. urtean, 85 urte betetzen dira 1936ko uztailak 18an eman zen Estatu kolpeaz. Euskal Herrian, kolpea jasan zuen lehen inguruetako bat Bidasoa izan zen. Iruñeatik irten ziren errekete eta militarrek iparralderantz jo zuten eskualdeko mendietan gotortuz. Bitartean, Irun eta Hondarribian legitimoa zen gizarte ereduaren defentsaren antolaketa martxan jarri zen. Ideologikoki antolaturiko taldeak sortu ziren lehenbizi. Ondoren, nazioartetik iritsitako bolondresak defentsara batu ziren.​

Internazionalistak Irunen

Internazionalistak IrunenGolpearen lehen egunetan, Irunen, Fronte Popularrak egoera konplikatuari aurre egitea besterik ez zuen izan, aurkariak militarrak zirelako eta haiek esperientzia militarrik gabeko herritarrak. Garaiko argazkiak ikusita, erresistentzian parte hartu zuten biztanleak alpargata, txaketa edo txapelaz jantzita zihoazen, eguneroko arropa. Parean zeukaten errekete eta militarrak, berriz, egituratuak, uniformatuak eta armatuak zeuden.

1936ko uda

1936ko udaEuskal Herrian, Estatu kolpea jasan zuen lehen inguruetako bat Bidasoa izan zen. Iruñeatik irten ziren errekete eta militarrek iparralderantz jo zuten Bortziriak zein Behe Bidasoko mendietan gotortuz.

43 alditan bonbardatu zuten Bidasoa

Hainbatetan aipatu izan du Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Behe Bidasoak jasan zuen ofentsiban, bonbardaketak egon zirela. Xabier Irujo irakasleak Gogora Institutuarekin batera publikatu duen “Atlas de Bombardeos en Euskadi (1936 – 1937)” liburuak baieztapena berretsi eta zifra zehatzak jarri ditu.

85 urte

2021eko irailak 5ean, 85 urte beteko dira faxistek Irun eta Hondarribia indarkeriaz hartu zutela. Egun horietan jazotakoek eragin zuzena izan zuten 40 urte iraun zuen erregimen diktatorialean eta egungo gizartearen oinarrietan. Urteurrena oroitarazi eta oroimena aldarrikatzeko, Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu.

Eskualdean egon ziren borrokak ez ziren edonolakoak izan. Ameriketako Estatu Batuetako ordezkari diplomatikoak, Hendaiatik, Franklin D. Roosevelt presidenteari idatzi zion borrokak “epikoak” izan zirela. “Inoiz ez da izan halako heroitasunik. Arrantzaleak, meatzariak eta nekazariak, armetan trebatu gabe, galera hilgarriekin errefusatu zuten Atzerriko Legio entrenatua sei egunez”.

85. urteurrenean, Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, ekintza ezberdinen bitartez, 1936ko uda bizi zuen gizarte zibilari hitza emateko saiakera gauzatuko du. Emakumeak jasandako errepresioa “Izan zirenak eta izango direnak gogoan” web gunearen bitartez azalduko da. Defentsara etorri ziren bolondres internazionalisten berri emango da ere, eta Ricardo Cuenderen Historia de nuestras vacaciones del año 1936 liburuxkaren argitaratuko da. Guzti hau errekonozimendu publiko baten bitartez borobilduko da, erorketaren 85. urteurrenean bertan.