43 alditan bonbardatu zuten Bidasoa

  • Post comments:0 Comments
  • Reading time:3 mins read

Hainbatetan aipatu izan du Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Behe Bidasoak jasan zuen ofentsiban, bonbardaketak egon zirela. Xabier Irujo irakasleak Gogora Institutuarekin batera publikatu duen “Atlas de Bombardeos en Euskadi (1936 – 1937)liburuak baieztapena berretsi eta zifra zehatzak jarri ditu.

Atlasak zehazten du eskualdea 43 alditan bonbardatua izan zela. Bederatzi bonbardaketa Errepublikaren aire indarrek burutu zituzten eta 34 matxinatuek. Gune bonbardatuena Irungo hirigunea izan zen. Izua ezartzeko helburuarekin, egunero bonbardatu zuten abuztuak 23 eta irailak 4 artean.

Ondorengo mapan, bonbardaturiko guneak ikus daitezke eta hauen xehetasun teknikoak, aste-aste sailkatuta:

Gehien bonbardaturiko guneak dira Irun (14), frontea (7), Guadalupeko gotorlekua (7), San Martzial (6), Arkale mendia (3), Saroia (3), Jaizkibel mendia (3) eta Zubeltzu zein Erlaitz – Pagogaña, bonbardaketa banarekin.

Eskualdea bonbardatzeko, matxinatuek Breguet 19 bonba-jaurtitzailea, Fokker F-VII trimotoreak eta Junkesrs Ju52 hegazkinak baliatu zituzten berezikiki. Hauetaz gain, itsasoz, Almirante Cervera, Acorazado España eta Canarias kruzeroa eskualdeko uretan egon ziren.

Aireko eraso bortitzenak abuztuak 26 eta 29 artean gauzatu ziren. Hala ere, ikerketak ziurtatu du, Gabino Gomez Hernandez eta Julian Regulez Torrea komisarioek 1936an bezala, irailak 4an su bonbak erabili zirela eta Irungo pospolo fabrikako sutea, matxinatuen bonbardaketen ondorioz hasi zela.

Irungo pospolo fabrika. ITURRIA: Biblioteca Digital Hispanica

Xabier Irujo historialariak berak eldiario.es agerkarian zehaztu du, 33 bonbardaketen ostean, “ez zegoen asko erretzeko” Irunen: “Errebeldeen helburua Errepublika frantsesarekiko komunikazioa eta muga horretatik pasa zitezkeen armak edo bestelako hornidurak etetea zen. Irungo helburu estrategikoa argia da. Orain, bonbardaketa batzuk beldurtzeko izan ziren eta hiriaren erdigunea kaltetu zuten. Oraindik ere bada Irun CNTk eta dinamitariek suntsitu zutela defendatzen duenik, eta ez da egia. 33 bonbardaketaren ondoren, ez zegoen asko erretzeko.

Utzi erantzuna